«Silvia Federici»: berrikuspenen arteko aldeak

t
 
=== Etxeko lanak ===
Bere ustez, lanarensexuaren banaketaaraberako sexualalan-banaketa kapitalismoaren jatorrian dago, eta etxeko lanak "metatze kapitalistaren prozesurako gakoa dira; izan ere, etxeko lanak osoki kontuan hartuta, horiexek dira lan-indarra ekoizten dutenak".<ref name=":Elearazi" /> Kapitalismoaren hasiera hartan, baina, "emakumeen boteregabetze-prozesua" bultzatu zen, eta "prozesu hori ezinbestekoa izan zen emakume langilearen irudia ezereztu eta emakumea pertsona ez-langiletzat jotzeko", hau da, baliorik ez duen lana egiten duen pertsonatzat.<ref name=":Elearazi" />
 
Gaur egun, ordea, emakume gehienek egiten dute lan etxetik kanpora, "baina etxeko lanen ardura haiena da oraindik, eta lehen zerbitzu publiko gisa eskaintzen ziren lanen zati bat ere beren gain hartu behar dute".<ref name=":0" /> Bestalde, krisi ekonomikoa dela-eta tentsio berriak sortu dira emakumeen eta gizonen artean: "Gizonezkoek botere ekonomikoa ez izateak eta, aldi berean, emakumeek autonomia handiagoa aldarrikatzeak emakumeen aurkako bortizkeria-formak sorrarazi ditu, munduko leku guztietan ikus daitezkeenak".<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua="Es un engaño que el trabajo asalariado sea la clave para liberar a las mujeres"|hizkuntza=es|url=http://www.eldiario.es/economia/engano-trabajo-asalariado-liberar-mujeres_0_262823964.html|aldizkaria=eldiario.es|sartze-data=2017-07-21}}</ref>