Bigarren Intifada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
informazioa gehitu
47. lerroa:
| oharra =
}}
'''BigarrenAl-Aqsako Intifada''' edo '''Al AksakoBigarren Intifada''' ({{lang-ar|انتفاضة الأقصى}} ''{{transl|ar|DIN|Intifāḍat al-ʾAqṣā}}''; {{lang-he|אינתיפאדת אל-אקצה}} ''Intifādat El-Aqtzah'') [[palestina]]rrekdeitzen [[israel]]dar agintearen aurka 2000tik 2005ra bitartean egindako matxinada izan zen. Intifadazaio 2000ko iraileanirailaren hasi29tik zen,aurrera [[Ariel SharonPalestina]]ek [[Arrokaren Kupula]]ra eta [[Al Aksa meskitaIsrael|Israelen]]ra bisitahasi batzen egin zuenean. Palestinarrek bisita hori probokaziotzat hartu zuten eta istiluak izan ziren palestinar eta israeldar poliziaren artean; palestinarrek harriak jaurti zizkieten poliziei eta israeldar armadak manifestariak sakabanatu zituen [[gas negar-eragile]]<nowiki/>a eta [[Gomazko piloten jaurtigailu|gomazko pilotak]]indarkeria erabilizdenboraldiari.
 
2000ko irailean, [[Camp Davideko goi-bilera|Camp Davideko goi-bileraren]] ondoren, [[Jerusalem|Jerusalemen]] etorkizunari buruzko eztabaida betean, garai hartan Israelgo oposizioko buru zen [[Ariel Sharon|Ariel Sharonek]] [[Arrokaren Kupula]] eta [[Al Aksa meskita|Al-Aqsako meskita]] bisitatu zituen [[Zisjordania|Zisjordaniako]] segurtasun buruaren baimenarekin. Bisita hori probokazio larritzat hartu zuten palestinarrek, eta istilu batzuk eragin zituen haien eta segurtasun-indarren artean,nahiz eta oso larriak ez izan. Hala ere, hurrengo egunean, ostiraleko otoitzean eta bi herrien arteko tentsioa handitzen ari zela, ehunka gazte musulmanek [[Meskiten Zelaigunea|Meskiten Zelaigunetik]] harrika egin zieten [[Erosten harresia|Erosten Harresiaren]] aurrean bildutako juduei. Israelgo Poliziak benetako sua erabiliz tiro egin zuen, zazpi palestinar hilez eta istiluak Jerusalemgo alde arabiar osoan hedatuz.
Bi aldeetan hildako asko izan ziren, nola zibilak hala soldadu eta borrokalariak. Palestinarrek eraso suiziden eta metraileten bidez borrokatu zuten; israeldarrek jomugen aurka tanke, metraileta eta aire-eraso bidez, eta palestinar manifestarien aurkako erantzun bortitzekin. Orotara, militar eta zibilak barne, 3000 palestinar eta 1000 israeldar inguru hil zirela balioetsi da.
 
Erasoari eta bake prozesu gero eta hondatu eta korapilatsuagoari erantzuteko, Israelek ordu eta aste luzez askatu zituen lurraldeetako batzuk okupatu zituen berriro. Intifada honetan atentatu suizidak orokortzen hasi ziren. Eraso suizida hauen jomugak israeldar zibilak, merkataritza guneak, jatetxeak eta garraio publikoko sareak bezalako tokiak izan ziren, baita israeldar militarrak biltzen ziren tokiak ere, autobus geltokiak edo kuartelak adibidez.
 
Al-Aqsako Intifadak giza kostu handia izan zuen bi aldeentzat. Israelen aldetik, lurralde honetako historian baja gehien izan zituen hirugarren gatazka bihurtu zen, [[Sei Eguneko Gerra]], [[Suezko Krisialdia|Suezko Gerra]], [[Libanoko Gerra Zibila|Libanoko lehen]] eta [[2006ko Libanoko gerra|bigarren Gerra]] edo [[Higadura Gerra]] gaindituz. Palestinarren aldetik, hildakoen zati handi bat adingabeak izan ziren, eta horrez gain, azpiegitura asko suntsitu zituzten, Israelen banaketa harresia eraiki zuten eta hiri batzuk berrokupatu zituzten.
 
== Etimologia ==
"Bigarren Intifada" hitza palestinarren bigarren altxamenduari dagokio, [[Lehenengo Intifada|lehen altxamendua]] hasi eta 13 urtera gertatu zena, 1987 eta 1993 artean. "Intifada" hitza (arabiarrez انتفاضة) euskarara "altxamendu" bezala itzultzen da. Bere jatorria arabierazko hitz bat da, "Astindua" esan nahi duena. Termino hau arabiar herrialde ezberdinetako matxinadei lotuta erabili da; adibidez, 1977an Egipton gertatu ziren matxinadak "[[ogiaren intifada]]" bezala ezagutu ziren.
 
Al-Aqsako Intifadak, [[Al Aksa meskita|Al-Aqsako meskitari]] erreferentzia egiten dio, bigarren intifada lehertu zen tokia.
 
Intifada hau, batzuetan, "Osloko Gerra" bezala ere ezagutzen da, nagusiki, 1992ko [[Osloko Ituna|Osloko Itunaren]] kontra dauden israeldarren artean, baita "Arafateko Gerra" ere, zendutako buruzagi palestinarrari erreferentzia eginez.
 
== Testuingurua ==
 
=== Osloko Ituna ===
1993tik 1995era bitartean sinatutako [[Osloko Ituna|Osloko Itunean]], Israelek bere indarrak [[Gaza (hiria)|Gazako]] eta [[Zisjordania|Zisjordaniako]] hainbat eremutatik pixkanaka erretiratzeko konpromisoa hartu zuen, palestinarrek eremu horietan autogobernurako duten eskubidea onartuz eta [[Palestinar Aginte Nazionala|Palestinako Aginte Nazionala]] sortuz. Bestalde, [[Palestina Askatzeko Erakundea|Palestina Askatzeko Erakundeak]] formalki onartu zuen Israelgo Estatua, eta konpromisoa hartu zuen Israelen okupaziotik aske geratzen ziren biztanle-zentroetako segurtasuna modu arduratsuan bere gain hartzeko. Palestinako autogobernua bost urteko bitarteko aldi batean garatuko zen, eta bitarte horretan bake akordio iraunkorra negoziatu behar zen. Hala ere, bi aldeak erabat atsekabetuta utzi zituen Osloko Itunak. Palestinarrek eta israeldarrek elkarri egotzi diote Oslon hasitako bake prozesuaren porrota. Itunaren sinaduraren hurrengo bost urteetan, 405 palestinar eta 256 israeldar hil zituzten.
 
1998an, Osloko Itunak ezarritako bost urteko epea ez zela amaituko ondorioztatu ondoren, Israelgo armadak "Arantzen Zelaia Operazioa" prestatu zuen C Eremuko hiriak konkistatzeko, baita Gazako Zerrendako zenbait gune ere, eta 2000ko apirilean operazio hori prestatzeko maniobra militarrak egin ziren. Palestinarrek egindako prestakuntzak, aldiz, defentsiboak eta eskala txikikoak izan ziren, tokiko biztanleria geldiaraztera gehiago bideratuak, Israel erasotzera baino.
 
1995ean, [[Yigal Amir|Yigal Amirrek]], Osloko bake negoziazioen aurkako muturreko judua, [[Isaak Rabin|Isaac Rabin]] hil zuen. [[Shimon Peres|Shimon Peresek]] Rabin ordezkatu zuen, eta 1996ko hauteskundeetan israeldarrek [[Benjamin Netanyahu]], [[Likud|Likudeko]] hautagaia buru zuen eskuineko koalizio bat, gobernura eraman zuten. 1999ko hauteskundeetan, [[Israelgo Alderdi Laborista]] itzuli zen agintera, [[Ehud Barak]] buruzagia buru zuela.
 
=== Camp Avideko bake goi-bilera ===
[[Camp Davideko Bake Goi Bilera]] 2000ko uztailaren 11tik 25era egin zen, eta bertan [[Bill Clinton]] [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] presidenteak, [[Jassir Arafat|Yaser Arafat]] Palestinako Aginte Nazionaleko idazkari nagusiak eta [[Ehud Barak]] Israelgo lehen ministroak hartu zuten parte. Goi-bilerak porrot egin zuen eta, beste behin ere, palestinarrek eta israeldarrek elkarri egotzi zioten errua. Elkarrizketek lau oztopo nagusi utzi zituzten agerian bakerako: lurraldeen doikuntzak, Jerusalem eta bere toki sakratuak, errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea eta Israelgo segurtasun arazoak.
 
2000. urteko udan egoerarekin izandako desengainuaren ondorioz, haustura handia izan zen [[Al-Fatah|Fatahen]] barruan, Palestinan agintean zegoen alderdia, alderdi horretako fakzio askorekin, beragandik bananduz eta [[Hamas|Hamasekin]] edo [[Jihad|Jihad Islamikoarekin]] bat eginez.
 
2000ko irailaren 13an, Yaser Arafatek eta Palestinako Kontseilu Legegileak Palestinako Estatuaren aldebakarreko independentzia aldarrikatzeko planak atzeratu zituzten.
 
== Gertaeren kronologia ==
 
=== 2000 ===
Irailaren 28an, Israelgo oposizioko buru [[Ariel Sharon|Ariel Sharonek]] Mezkiten zabalgunea bisitatu zuen, bere alderdiko ([[Likud]]) ordezkaritza batekin eta istiluen aurkako ehunka poliziarekin batera. [[Al Aksa meskita|Al-Aqsako meskita]], musulmanek Islameko hirugarren lekurik sakratuena bezala hartzen dutena, Mezkiten zabalgunearen zati da. Israelgo Barne Ministerioak [[Palestinar Aginte Nazionala|Palestinako Aginte Nazionaleko]] segurtasun buruaren bermea jaso eta gero, Sharonek leku hori bisitatzeko baimena lortu zuen.
 
Sharonek iragarri zuen Mezkiten zabalgunera egindako bisitaren helburua israeldar guztiek [[Tenpluaren mendia|Tenpluaren Mendia]] bisitatzeko duten eskubidea berrestea zela; [[Ofir Akunis]] Likudeko bozeramailearen arabera, ordea, helburua "Likuden gobernu baten azpian [Tenpluaren mendia] israeldarren subiranotasunaren menpe jarraituko zuela erakustea zen". Hala ere, Sharonek salatu zuen gobernu laboristak palestinarrei tokia uzteko zuen ustezko borondatea, eta horregatik gobernuak baimena eman zion Sharoni. Bere asmoen berri izan zutenean, [[Jassir Arafat|Yaser Arafat]], [[Saeb Erekat]] edo [[Faisal Husseini]] bezalako buruzagi palestinarrek bisita bertan behera uzteko eskatu zioten Sharoni.
 
Hamar egun lehenago, palestinarrek [[Sabra eta Shatilako sarraskia]] oroitu zuten, [[Libanoko Gerra Zibila|Libanoko Gerra Zibilean]] gertatu zena, non 6.000 errefuxiatu palestinar inguru hil zituzten Israelek babestutako milizia kristauek. Odol-bainua saihesteko beharrezko neurriak ez jartzeagatik, [[Kahan Komisioa|Kahan Komisioak]] Sharoni kargutik uko egitea gomendatu zion. Hasiera batean, Sharonek ez zuen dimititu nahi izan, baina israeldar bat bakearen aldeko manifestazio batean hil ondoren, Defentsa ministro kargua utzi zuen, baina kabineteko kide bezala mantendu zen.
 
Palestinarrek Sharonen eta haren bizkartzain armatuen bisita gaitzetsi zuten probokazio eta erasoaldi gisa. Aditu batzuek diote Sharonek bazekiela bere bisitak indarkeria eragingo zuela, eta helburu bakarra politikoa zela. Horietako baten arabera, Sharon, Mezkiten zabalgunea bisitatzean, "Arabiar-israeldar gatazkako izotz finenaren gainean patinatzen ari zen" .[[The New York Times]] egunkariaren arabera, arabiar munduan nagusi zen pertzepzioa, [[Egipto]], [[Palestina]], [[Libano]] eta [[Jordania]] barne, Sharonek Mezkiten zabalgunera egindako bisita Bigarren Intifadaren eta Intifadaren hasiera puntua izan zela da. Marwan Barghoutik, Sharonen ekintza probokagarriek palestinarrentzat balio bateratzailea izan zuten arren, Bigarren Intifada ere lehertu egingo zela esan zuen, nahiz eta ez bisitatu. Sharonek alde egin eta gutxira, palestinar jerosolimitano askok berehala istiluak eragin zituen manifestazio bat egin zuten. Israelgo poliziak gas negar-eragileekin eta gomaz estalitako balekin erantzun zuen; 3 palestinar eta 25 polizia zauritu ziren, horietatik bakarra eraman zutelarik ospitalera.
 
==== Intifadaren lehenengo egunak ====
2000ko irailaren 29an, Ariel Sharonek Mezkiten zabalgunera egindako bisitaren biharamunean, protesta handiak piztu ziren [[Jerusalemgo Hiri Zaharra|Jerusalemgo Hiri Zahar]] osoan, ostiraleko otoitzaren ondoren. Palestinarrek [[Meskiten Zelaigunea|Meskiten zabalgunean]] harriak bota zituztenean, poliziak tiroka hasi zitzaizkien. Handik gutxira, [[Jerusalem|Jerusalemgo]] udaltzainburua harri batek jota geratu zen, eta polizia benetako sua erabiltzera pasa zen. Egunaren amaieran, 7 palestinar hil ziren Israelgo poliziaren tiroen ondorioz, eta beste 300 zauritu. 70 bpolizia israeldar ere zauritu ziren liskarretan.
 
Hurrengo egunetan, manifestazio ugari lehertu ziren [[Zisjordania]] osoan eta [[Gazako zerrenda|Gazako Zerrendan]]. Israelgo poliziak benetako sua eta gomaz estalitako berunezko balak erabili zituen. Sharonek Mezkiten zabalgunera egindako bisitaren ondorengo lehen bost egunetan, gutxienez 47 palestinar hil eta beste 1.885 zauritu zituen Israelgo Poliziak. [[Paris|Parisen]], [[Jacques Chirac]] bi aldeen artean bitartekari lanak egiten saiatzen zen bitartean, kexatu egin zitzaion [[Ehud Barak|Ehud Baraki]] egun bakar batean hildako edo zauritutako palestinarren ratioa hain handia zelako israeldarren ratioarekin alderatuta, ezinezkoa zela palestinarrek erasotzaileak izatea. Halaber, Baraki esan zion harriak botatzen ari diren pertsonei helikopteroetatik tiro egiten jarraitzea eta nazioarteko ikerketa bat onartzeari uko egitea Arafatek hiru aldeko negoziazioetan parte hartzeko egindako proposamenaren ezezkoaren baliokidea zela.
 
[[Amnistia Internazionala|Amnistia Internazionalaren]] arabera, Intifadaren lehen biktima palestinarrak manifestariak edo oinezko hutsak ziren, eta intifadaren lehen hilabetean hildako palestinarren %80, gutxi gorabehera, soldadu edo polizia israeldarren bizitzarako inolako arriskurik ez zuten manifestazioetan zeuden.
 
==== 2000ko urriko gertaerak ====
"[[2000ko urriko gertaerak]]" terminoa Israelen bertan liskar eta manifestazio ugari izan ziren egun batzuei dagokie, batez ere palestinarren eta Israelgo poliziaren artean. Garai honetan, eskala handiko matxinadak ere izan ziren, arabiarrek zein juduek protagonizatuak. Hamabi zibil palestinar eta [[Gaza (hiria)|Gazako]] herritar bat hil zituen Poliziak, eta judu jatorriko israeldar bat hil zen bere autoak [[Tel Aviv-Haifa]] autobidean harri baten kolpea jaso zuenean.
 
Lurralde okupatuetan, Ekialdeko Jerusalemen, [[Zisjordania|Zisjordanian]] eta [[Gazako zerrenda|Gazako Zerrendan]] gertatzen ari zenarekiko elkartasun adierazpen gisa, manifestazio ugari eta greba orokor bat egin ziren Israelgo iparraldean urriaren 1ean. Ekintza horiek egun batzuk iraun zuten, eta, kasu batzuetan, Israelgo Poliziarekin liskarrak eragin zituzten. Manifestariek harriak, [[Molotov koktel|Molotov koktelak]] eta suzko armak erabili zituzten; aldiz, Israelgo Poliziak [[gas negar-eragileak]] eta gomaz estalitako berunezko balak erabili zituen, eta, ondoren, benetako munizioa erabili zuten, Israelgo poliziaren beraren istiluen aurkako protokoloaren araudiak adierazitakoaren aurka.
 
2000ko urriko gertakariek tentsio handia sortu zuten judutar jatorriko israeldarren eta palestinar jatorriko israeldarren artean, baita mesfidantza handia ere azken hauen eta juduek ia erabat osatutako polizia israeldarraren artean. Gertaera horien arrazoiak eta garapena aztertzeko, [[Or Batzordea]] sortu zen, Theodor Or Israelgo Auzitegi Goreneko epailea buru zela. Batzorde horrek ebatzi zuen, besteak beste, Israelgo poliziak benetako sua erabiltzea izan zela heriotza askoren eragilea, eta polizia ez zegoela oso prestatuta matxinada horiek maneiatzeko. Batzordeak poliziako ofizial garrantzitsuei jokabide txarra egotzi zien, eta jatorri palestinarreko buruzagi batzuei eta Israelgo parlamentuko kideei giroa puzten eta indarkeria areagotzen laguntzea leporatu zien.
 
==== Ramalako Lintxamenduak ====
Urriaren 12an, Palestinako Poliziak [[Ramallah|Ramalan]] istripuz barneratu ziren bi erreserbista israeldar atxilotu zituen. Aurreko asteetan, ehun palestinar inguru hil zituzten soldadu edo polizia israeldarrek soilik hiri horretan, bi dozena haur barne. Infiltratutako bi soldadu israeldar polizia palestinarraren eraikinean zeudela zioten zurrumurruak berehala zabaldu ziren, eta milatik gora palestinar polizia-etxearen aurrean bildu ziren hiltzeko eskatuz. Bi soldaduak kolpatu, labankadaz hil eta horietako baten gorpua erre zuten. Italiako telebista talde batek bideoz jaso zituen hilketak eta irudiak nazioartean eman zituen.
 
Handik gutxira, Israelek airez erasotu zituen Palestinako Aginte Nazionalak Zisjordanian eta Gazako Zerrendan zituen helburuak. Lintxamenduak izan ziren komisaria ebakuatu eta suntsitu egin zuten operazio horretan. Ondoren, Israelek bi soldadu horien hiltzaileak aurkitu eta atxilotu zituen.
 
==== Urritik abendura ====
Israelgo segurtasun indarren eta palestinarren arteko liskarrak areagotu egin ziren azaroaren 1ean, hiru soldadu israeldar eta sei manifestari palestinar hil zirenean, baita beste lau soldadu eta 140 manifestari ere. Guztira 122 palestinar (horietatik 44 haurrak) eta 22 israeldar hil ziren hilabete horretan.
 
Azaroaren 27an, [[Ramadan|Ramadanaren]] lehen egunean, Israelek Gazako Zerrendara produktuak eta erregaia igarotzeko zituen murrizketak lasaitu zituen, eta astebete geroago berriro handitu zituen. Soldadu eta kolono israeldarrek palestinarrekin liskarrak izaten jarraitu zuten, horren ondorioz, 51 palestinar eta 8 israeldar hil zituzten abenduan.
 
=== 2001 ===
 
==== Tabako Goi-bilera ====
2001eko urtarrilak 21 eta 27 artean, Egiptoko [[Taba (Egipto)|Taba]] hirian, negoziatzaile palestinarrek eta israeldarrek Tabako Goi Bileran parte hartu zuten. [[Ehud Barak]] Israelgo lehen ministroak eta [[Jassir Arafat|Yaser Arafat]] Palestinako presidenteak gidatuta, negoziatzaileak inoiz baino gertuago egon ziren behin betiko bake akordioa lortzeko. [[Saeb Erekat]] Palestinako negoziatzaile buruak esan zuen: "Bihotzean sentitzen dut badakidalako hain gertu egon ginela... Sei aste gehiago beharko ditugu akordio baten zirriborroa amaitzeko". Inoiz baino gertuago gaude behin betiko akordioa lortzetik ". Hala ere, [[Bill Clinton|Bill Clintonen]] Estatu Batuetako presidentetzaren amaierak eta [[Ariel Sharon|Ariel Sharonek]] Israelen lortutako garaipenak negoziazioak behin betiko uztea ekarri zuten.
 
==== Urtarriletik irailera ====
Urtarrilean 19 palestinar hil zituen Israelgo armadak eta 6 israeldar hil zituzten palestinarrek haien lurralde okupatuan.
 
Ariel Sharon, Likud alderdiko buruzagia, 2001eko otsailaren 6an Israelgo Lehen Ministro aukeratua izan zen, Ehud Barak garaituz aurreratutako hauteskunde batzuetan. Sharonek uko egin zion Yaser Arafatekin elkartzeari.
 
Otsaila eta iraila bitartean, 249 palestinar eta 116 israeldar hil ziren.
 
==== Rehevam Ze'evi-ren hilketa ====
Urrian indarkeriak gora egin zuen, gutxienez palestinarren aldeko 85 hildako (9 haur barne) eta Israelen aldeko 14: 11 zibil eta 3 soldadu.
 
2001eko urriaren 17an, [[Palestina Askatzeko Fronte Popularra|Palestina Askatzeko Fronte Popularreko]] komando batek [[Rehavam Zeevi]] Israelgo Turismo ministroa erail zuen, honen heriotza Israelgo milizia palestinarrek Israelgo kargurik hil zuten kargurik altuena bihurtuz Israelgo Estatua sortu zenetik. Ondoren, Zisjordaniara ihes egin zuten zailtasunik gabe, non atentatuaren egiletza aldarrikatu zuten eta bi hilabete lehenago [[Mustafa Ali Zibri]], Israelek bere bulegoan hil zuen FPLPko buruzagia, hiltzeagatik errepresalia ekintza bat zela esan zuten. Zeevi Gazako Zerrendan eta Zisjordanian bizi ziren 3 milioi palestinarren kanporatzearen defendatzaile sutsua zen.
 
==== Urtearen azken hilabeteak ====
Azaroan 36 palestinar eta 14 israeldar hil ziren.
 
Liskarren indarkeriak gora egin zuen abenduan, 65 palestinar (horietatik 18 adingabeak) eta 36 israeldar (7 adingabe barne) hil zirelarik.
 
[[B 'Tselem]] gobernuz kanpoko erakunde israeldarraren arabera, 454 palestinar eta 189 israeldar (153 zibil eta 36 militar) hil ziren 2001ean Bigarren Intifadarekin lotutako erasoen ondorioz.
 
=== 2002 ===
 
==== Urtarriletik maiatzera ====
2002ko urtarrilean, Israelgo segurtasun indarrek 23 palestinar hil zituzten, horietatik 4 adingabeak.
 
Guztira 79 palestinar (9 adingabe barne) eta 29 israeldar (horietako lau adingabeak) hil ziren indarkeriaren ondorioz 2002ko otsailean.
 
2002ko martxoa Bigarren Intifadako hilabete bortitzenetako bat izan zen: 230 palestinar hil ziren Israelgo indarren eta kolonoen erasoen ondorioz, eta 116 israeldar hil ziren palestinarren erasoen ondorioz: 39 militar eta 77 zibil. Palestinarren eraso suiziden gorakadak, batez beste bi egunean behin eraso bat eginez, beldurra izugarri handitu zuen Israelgo gizartean, bere eguneroko errutinak izugarri aldatu ziren, 2000ko martxoa Israelgo "martxo beltza" bezala ezagutzera pasa zen arte. Martxoaren 12an, [[Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua|Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak]] 1397 ebazpena onartu zuen, bi estaturen irtenbidea berresten zuena eta [[Bakerako Ibilbide Orria|Bakerako Ibilbide Orriaren]] oinarriak jartzen zituena. Arabiar munduko buruzagiek, zeinen populazioa gatazkaren estaldura mediatiko zabalaren mende egon baitzen, [[Bakerako Arabiar Ekimena]] planteatu zuten, [[Saudi Arabia|Saudi Arabiak]] martxoaren 28an laburbildu zuena. Arafatek plana babestu zuen, israeldarrek harrera hotza egin zioten bitartean.
 
Martxoaren 29tik maiatzaren 3ra, Israelek operazio militar zabala abiatu zuen Palestinako lurralde okupatuetan. Israelgo armadak [[Zisjordania]] osoan zehar egin zituen erasoaldiak, baita Palestinako hiri askotan ere. Arafat, [[Ramallah|Ramalako]] bere kuartel nagusian zegoena, setiopean geratu zen. Martxoaren 1etik maiatzaren 7ra Israelgo armadak 497 palestinar hil eta 1.447 zauritu zituela kalkulatu zuen NBEk. Gainera, Israelgo indarrek 4.258 palestinar atxilotu zituzten operazioan. Israeldarren bajak 30 hildako eta 127 zauritu eragin zituen. Operazioa [[Palestinar Aginte Nazionala|Palestinako Aginte Nazionalak]] kontrolatzen zituen eremuen okupazio berri batekin amaitu zen.
 
== Erreferentziak ==