Igeriketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Igeriketa (kirola)» artikulutik ekarria
«Igeriketa (kirola)» artikulutik ekarria
7. lerroa:
Itsaso, ibai, erreka, aintzira, igerileku edo bestelako ur masetatik hurbil dabiltzanentzat, bizirik irauteko eta larrialdietarako garrantzitsua da ur gainean egoten eta pixka bat igeri egiten jakitea; ezintasun berezirik ez duten pertsona guztiek ikas dezakete. Hala eta guztiz ere, jende askok ez daki; zaharrek, batez ere.
 
=== Igeriketaren helburuak ===
Igeri egitearen jarduerari dagokionez, hurrengo bost planteamendu hauek bereizten dira:<ref>{{Erreferentzia|abizena=Guerrero Luque, Rafael.|izenburua=Guía de las actividades acuáticas : instalación y recursos : los programas|argitaletxea=Editorial Paidotribo|data=D.L. 1991|url=https://www.worldcat.org/oclc/29393985|isbn=84-86475-83-X|pmc=29393985|sartze-data=2020-03-30}}</ref>
 
37. lerroa:
|Berreziketa, fitness, ongizate fisiko eta psikikoaren hobekuntza.
|}
 
== Igeriketaren edukiak ==
Lehen-lehenik oso garrantzitsua da ur-ingurunearen eta lehorrekoaren arteko oinarrizko aldeak ezagutzea, praktika horretan abiatzen denak alde horiek pairatuko baititu. Alde edo diferentzia hauek funtsezkoak dira, edozein jarduera proposatzeko unean; izan ere, urak sortarazten dizkigun sentsazio desberdin horiek ez gainditzeak porrotera eramango du proposamen oro, izugarri didaktiko edo motibagarri izanik ere. Uretan sartzean, pertzepzio, orientazio, propultsio eta arnasketa mekanismoek aldaketa bat jasango dute.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Guerrero Luque, Rafael.|izenburua=Guía de las actividades acuáticas : instalación y recursos : los programas|argitaletxea=Editorial Paidotribo|data=D.L. 1991|url=https://www.worldcat.org/oclc/29393985|isbn=84-86475-83-X|pmc=29393985|sartze-data=2020-03-30}}</ref>
 
== Jardueraren faktoreak ==
 
;Arnasketa
Uretan gaudenean, arnasketaren mekanika batik bat arnasa ahotik hartu eta botatzea da; sudurra bakar-bakarrik airea botatzeko erabiliko da, eta zaindu behar da sudurzuloetatik urik sar ez dakigun.
 
;Pertzepzioa eta orientazioa
Uretan egotearen eraginez erreferentziak aldatu egiten dira; esate baterako, normalean ikuspegi horizontala izango da, eta horrela segmentuak kokatzeko, gorputza orientatzeko eta beste zenbaitetarako gure printzipioak nahiko aldatzen dira.
 
;Propultsioa
Uretan desplazamendua eragiten duen oro propultsioa da. Lehorrean, zangoak funtsezkoak dira, eta oinarriak sendoak eta egonkorrak, baina uretan besoak garrantzitsuagoak dira, eta oinarriak, berriz, sendotasun gutxikoak; ondorioz, desplazatzeko indarraren transmisioa oso desberdina da.
 
;Igeri egiten den lekua
Igeri egiteko hainbat leku mota daude: igerilekua, aintzira, itsasoa, ibaia... Horien arabera antolatu beharko dira lortu nahi ditugun helburuak, hauetarako estrategiak, eta jarduerak berak. Igerileku batean, alderdirik garrantzitsuena sakonera izango da. Hala, igerileku sakonak ditugu, sakonera txikikoak, eta igerileku mistoak.
 
== Kanpo estekak ==