Aro Modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Undid edits by 81.39.182.240 (talk) to last version by Aosbot
11. lerroa:
Bukaerari dagokionez, zalantza gutxiago daude. Oro har, [[Frantziako Iraultza]]k markatzen du aro honen amaiera eta hurrengoaren hasiera. Izan ere, hala orduko gertakariak zirela eta, nola batera [[Ingalaterra]]n suertatzen zen [[Industria Iraultza]] zela eta, [[XIX. mendea]] oso bestelakoa da politikagintzan, [[ekonomia]]n eta giza erlazioetan.
 
== Aro Modernoa, aro berria? ==
== Aro Mo?en arabera, hain zuzen. Edonola ere, laborarien hirugarren estamentu hori, handiena eta hortaz konplexuena izanik, are ñabarrago bilakatu zen [[burgesia]] garatu zen neurrian. Oraindik ere zaila zen nobleziaren estamentura igarotzea, baina burges ikasierengo ehun urteetan desagertuz joan zen emeki-emeki (hainbat adituk proposatzen dute [[Lehen Mundu Gerra]]ra arte iraun zuela). ==
[[Pizkundea|Pizkundeko]] hainbat pentsalarik euren burua eta [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] gizakiak oso bestelakoak zirela uste bazuten ere, gaur egun zenbait adituren esanetan gauzak ez dira hain argiak, Erdi Aroaren eta Aro Modernoaren artean desberdintasunak eta berdintasunak ere bai baitaude.
 
Politika arloan, Aro Modernoko [[Antzinako Erregimena]]ren sistema eta Erdi Aroko [[feudalismo|sistema feudala]] oso antzekoak dira. [[Errege]]a da botere nagusia [[Europa]] osoan. Hala ere, Aro Modernoak aurrera egin ahala erregeek gero eta botere handiagoa biltzen dute bere baitan ([[monarkia absolutu|absolutismoa]]), eta [[estatu moderno]]ak finkatzen dira emeki-emeki.
 
==Gizartearen Aroeraketak Mo?enere antz handia du Erdi Arokoarekin. Jendarteak [[estamentu]]tan zeuden banatuta: [[noblezia]], [[klero|apaizteria]] eta laborariak (gainerakoak), Erdi Aroan sortutako eredu beraren arabera, hain zuzen. Edonola ere, laborarien hirugarren estamentu hori, handiena eta hortaz konplexuena izanik, are ñabarrago bilakatu zen [[burgesia]] garatu zen neurrian. Oraindik ere zaila zen nobleziaren estamentura igarotzea, baina burges ikasierengoikasiek ehunerregeentzat urteetanadministrazioan desagertuzlan joanegin zenzezaketen, emeki-emekioso (hainbatpostu aditukgorenetan proposatzengainera, duteeta [[Lehenmaiz Munduezkontza Gerra]]raedo artesal-erosketaren iraunbitartez zuela)noble bihur zitezkeen. ==
 
Teknika berri batzuek ere haustura markatu zuten Erdi Aroarekiko. [[Artilleria]]k gerragintza ez ezik, estatuen arteko nagusitasun eta mendekotasun harremanak ere eraldatu zituen. [[Inprimatzeko makina|Inprentarekin]] ezagutzaren hedapena goitik behera aldatu zen, ideiak azkar eta luze zabaltzeko modua eman baitzuen, [[Erreforma protestantea|Erreforma Protestantearekin]] ikusi zen bezala. [[Amerika|Ameriketatik]] ekarritako zenbait jakik ([[patata]]k, [[txokolate]]ak edo [[arto]]ak, besteak beste) europarren elikadura aldatu zuten, eta goseteak murriztu zituzten, batik bat Aro Modernoaren amaiera aldera.
 
== Aldaketa geldoak ==
=== Populazioa ===
{| class="wikitaula" align="right" width="280px"
|+''' Europako hiri nagusiak Aro Modernoan '''<ref>Datuak miliatan</ref>
! ||1500|| 1600|| 1700 || 1800
|-
|[[Londres]]|| 40|| 200|| 575 ||865
|-
|[[Dublin]]|| <1 || 5|| 60 ||168
|-
|[[Amsterdam]]|| 14 || 65 || 200 ||217
|-
|[[Viena]]|| 20 || 50|| 114 || 231
|-
|[[Berlin]]|| 12|| 25|| 55|| 150
|-
|[[Hanburgo|Hamburgo]]|| 14|| 40|| 70|| 100
|-
|[[Kopenhage]]|| -|| -|| 70|| 101
|-
|[[Paris]]|| 100|| 220|| 510|| 581
|-
|[[Lyon]]|| 50|| 40|| 97|| 100
|-
|[[Napoli]]|| 150|| 281|| 216|| 427
|-
|[[Milan]]|| 100|| 120|| 124|| 135
|-
|[[Venezia]]|| 100|| 139|| 138|| 138
|-
|[[Erroma]]|| 55|| 105|| 138|| 163
|-
|[[Palermo]]|| 55|| 105|| 100|| 139
|-
|[[Madril]]|| <1|| 49|| 110|| 167
|-
|[[Bartzelona]]|| 29 || 43|| 43|| 115
|-
|[[Lisboa]]|| 30|| 100|| 165|| 180
|}
[[Antzinako Erregimena|Antzinako Erregimenean]], [[Europa]]ko gizarteen hilkortasuna altua zen oso. Izan ere, teknikaren aldetik oso garatua ez zegoen [[nekazaritza]]k osatzen zuen [[ekonomia]]ren oinarria. Klimaren gorabeherak eta garraio egitura kaskarrak zirela eta, nekazaritzak ezin zituen askotan biztanleriaren elikadura beharrak asebete. Umeen hilkortasun tasak dira nabarmentzekoak, hain dira eta altuak, umeen lehenengo urteetan batik bat. Hala ere, Antzinako Erregimenaren [[demografia]]ren ezaugarri behinena bat-bateko populazio krisialdia da: hilabete batzuetan hildakoen kopuruak gora egiten zuen izugarri. Horren ondorioz, halaber, [[migrazio]]ak areagotzen ziren eta ezkontzen zein jaiotzen kopurua murrizten zen.
 
[[Gerra]]k, goseteak eta izurriteak beldurgarriak ziren. Gerrek ere hildakoen kopurua igotzen zuten, batetik borrokan hiltzen zirenengatik noski, eta, bestetik, armadak nora joan eta han, ekonomia hankaz gora jartzen zuten eta gaixotasunak kutsatzen zituzten. [[Ogi]]a oinarrizko janaria izanda ([[patata]]k eta gisa horretako [[Kolondar trukaketa|elikagai berriagoak]] zabaldu arte denbora luzea igaro zen), eguraldi txarreko bolada batek ondorio lazgarriak ekar zitzatekeen. Baliteke gosete gogorrena [[Finlandia]]n [[1696]]-[[1697]] bitartean gertatzea. Populazioa ahulduta egoteak eta higiene ezak gaixotasunak ugaritzen zituzten.
 
Jaiotzak ere ugariak ziren, baina horretan ezkontzeko adinak eragin handia zeukan: zenbat eta zaharrago ezkondu orduan eta seme-alaba gutxiago eduki. [[Ingalaterra]]n, esaterako, populazio-presio txikia zegoen jendea bataz beste berandu ezkontzen zelako.
 
Ingalaterratik ipar [[Italia]]ra doan eremua populatuena zen Europan. Jendea batik bat herrietan bizi zen. Baina epe honen hasieratik bukaeraraino ([[1500]]-[[1800]]) handitzen da 10.000 biztanle edo gehiagoko lekuetan bizi zen jende kopurua, baita halako tokien kopurua ere (154 1500ean eta 364 1800ean, Europan). Horrela, Aro Modernoan Europako populazioa hazi egin zen, baina motel samar (67 milioi 1500ean eta 146 milioi 1800ean). [[XVI. mendea]]n populazioak gora egin zuen, [[Behe Erdi Aroa|Behe Erdi Aroko]] izugarrizko beherakadaren ondoren. [[XVII. mendea]]n hazkundea eten zen, eta hainbat tokitan, [[Alemania]]n eta [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] aldean, galdu egin zen populazioa. [[XVIII. mendea]]n berriz ugaldu zen jende kopurua, modu nabarmenagoan. Hortik aurrera, ezein ezbeharrek ez zuen berriz hazkunde hori etengo<ref>Ribot García, Luis (koord.) ''Historia del Mundo Moderno'', Madril, 1996, 23-52 or.</ref>.
 
=== Gizartea ===
Hierarkia irizpide irmoek osatzen zuten [[Antzinako Erregimena]]ren egitura. Goian, mota askotako [[pribilegio]]ak zeuzkatenak zeuden. Lurraldeen arabera gehiago edo gutxiago izan bazitezkeen ere, noblezia ez zen inoiz populazioaren %5etik igo. Biztanle gehienak [[plebeio]]en estamentukoak ziren, nahiz eta, haien artean ere, ekonomia eta gizarte arloetan alde handiak zeuden.
 
[[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] gizarte [[feudalismo|feudaletik]] zetorren gizarte mota hau, eta [[Frantziako Iraultza]]rekin hasi zen amaitzen. Izan ere, ez zen berehalakoan desagertu: aitzitik, giza egitura honen nagusitasuna hurrengo ehun urteetan desagertuz joan zen emeki-emeki (hainbat adituk proposatzen dute [[Lehen Mundu Gerra]]ra arte iraun zuela).
 
==== Noblezia ====
Estamentuen gizartean, estamentu nagusia zen hau. Pribilegioduna, gainerako gizarte multzoentzat eredua ezartzen zuen. Jatorrian, gerlarien eta lur jabe pribilegiodunen taldea izan zen, besteen defendatzailea. Aro Modernoan, halere, [[noblezia]]ren alderdi militarra apaldu egin zen.