Komunitate (ekologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Komunitatea ekologi harremanean dauden espezie bi edo gehiagoren arteko konbinazio bereizgarria duen organismo taldea da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ZT Hiztegi Berria|url=https...»
 
35. lerroa:
=== Interakzio interespezifikoak ===
 
==== [[Lehia (biologia)|Lehia]]====
Espeziarteko lehia mugatzailea den edozein baliabide eskuratzeko gertatzen da eta espezien ugal arrakasta murrizten du. Populazioen tamainan, biomasan eta dibertsitatean eragin zuzena du. Indibiduo, populazio eta espezie arteko lehia eman daiteke. Oro har, ikusi da lehia ez dela komunitate handien eboluzioaren erantzule <ref>{{Erreferentzia|izena=Sarda|abizena=Sahney|izenburua=Links between global taxonomic diversity, ecological diversity and the expansion of vertebrates on land|orrialdeak=544–547|hizkuntza=en|abizena2=Benton|abizena3=Ferry|izena2=Michael J.|izena3=Paul A.|data=2010-08-23|url=https://royalsocietypublishing.org/doi/10.1098/rsbl.2009.1024|aldizkaria=Biology Letters|alea=4|zenbakia=6|issn=1744-9561|doi=10.1098/rsbl.2009.1024|sartze-data=2020-05-04}}</ref>.
 
==== Ustiaketa ====
Espeziek elikatzeko baliabideak ustiatzen dituzte. Ustiaketa motaren arabera [[Belarjale|herbiboroak]] (landareak erasotzen dituzte baina normalean ez dituzte hiltzen) [[Harraparitza|harrapakariak]] (ehizakiak hiltzen dituzte eta hauek jaten dituzte) [[Bizkarroi|bizkarroiak]] (ostalaria erasotu eta bere barruan bizi dira), parasitoideak eta hiperparasitoideak ditugu. Ustiaketa orokorra edo espezifikoa izan daiteke.
 
====[[Mutualismo (biologia)|Mutualismoa ]]====
[[Fitxategi:Polinizacion (30867425).jpeg|thumb|Polinizazioa. Erlazio mutualista, eboluzioko prozesu gakoetako bat.]]
Bi espezientzako mesedegarria den espezien arteko erlazioa. Behartua (bi espezie ezin direnean bakarrik bizi) edo hautazkoa (ez du zertan gertatu baina gertatzekotan lagungarriak dira) izan daiteke. Erlazio mutualistetan oinarritzen dira: polinizazioa, zookoria, koral eta dinoflagelatuen arteko erlazioa, herbiboro eta hesteetako florarena, mikorrizak, likenak, nitrogeno fixatzaileak diren organismoak...
 
==== [[Komentsalismo|Komentsalismoa ]]====
Espezietako batek onura lortzen duen bitartean beste espezieak ez du onura ez kalterik jasaten. Onura duen espeziea komentsala izango da eta onurarik jaso ez duena ostalaria. Erlazio komentsalistak dituzte: zuhaitzetan bizi diren zenbait goroldio eta orkideoek, bakterio saprofitoek, hienak…
 
51. lerroa:
Komentsalismoaren aurkakoa, harreman honetan espezie batek beste espezie batengan eragin negatiboak ditu berak onura edo kalterik izan gabe.
 
==== [[Parasitismo|Parasitismoa ]]====
Espezie bat (parasitoa) beste espezie baten (ostalaria) bizkar eta honi kalte eginez bizi den espezie bien arteko asoziazioa.