«Lankide eztabaida:Zopizarren»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
::Kaixo berriro. Oso ondo egin duzu. Oraindik wikidatan existitzen ez diren biografien kasuan infotaula automatikoak funtzionatu dezan, kontua da lehenengo wikidata itema sortu behar duzula, Idiazabalgo alkatearen kasuan egin duzun bezala ([https://www.wikidata.org/wiki/Q88807726 hau]), eta wikidata orri horretan bertan, beheko aldean, "Wikipedia" jartzen duen tokian, euskarazko artikuluarekin lotu behar duzu. Nola? Sakatu "Wikipedia" alboan dagoen "Edit" botoia, eta azpian "wiki" jartzen duen tokian "eu" idatzi (euskarazko wikipediarekin lotu nahi duzula adierazteko) eta eskuinean pertsonaren izena. Amaitzeko, gorde. Hori egin ondoren, biografietako taulak funtzionatuko dizu.
::Niri erantzuteko, "erantzun hemen" sakatu ondoren, goiko aldean ageri diren aukeren artean aukeratu "Gehitu atala", idatzi gaiaren izenburua (izan daiteke "Biografiak kategorizatu eta wikidatan sartu", nik zure eztabaida orrian jarri dudanaren jarraipena dela jakiteko) eta sartu zure iruzkina. Eta ez ahaztu amaieran zure sinadura jartzea, horretarako testua sartzen den kutxa gaineko barrako hirugarren botoia erabili behar duzu (lehen bi botoiak testu lodia eta testu etzana sartzekoak dira). Amaitzeko, kutxa azpiko "Aldaketak argitaratu". --[[Lankide:Assar|Assar]]; [[Lankide eztabaida:Assar|(erantzun hemen)]] 15:08, 28 martxoa 2020 (CET)
 
== Lehiaketan 1.000 puntu ==
 
Kaixo Zopizarren! ZORIONAK emakumeen biografien lehiaketan 1.000 puntu egiteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko, idatzi mesedez ''hezkuntza@wikimedia.eus'' helbide elektronikora. Mila esker! --[[Lankide:Edagit|Edagit]]; [[Lankide eztabaida:Edagit|(erantzun hemen)]] 9:40, 4 maiatza 2020 (CET)
472

edits