Haren Zaldiak Beldurrarazten Du: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Egia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Egia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
 
== Buruzagitzarako bidea ==
[[File:1890 Young Man Afraid of His Horses anagoria IMG 5648.JPG|thumb|left|Haren Zaldiak Beldurrarazten Du, 1890]]
Estatu Batuetako [[Armada|gudarosteak]] 1864ako azaroaren 29an [[Sand Creek (Wisconsin)|Sand Creeken]] [[txeiene]] eta [[arapaho]] jendeen aurka egindako sarraski izugarriak gerra giroa zabaldu zuen Hego Platte ibaiaren [[aran]] zabalean, txeien eta arapaho jendearekin elkartu baitziren siuxak ere. Borroka odoltsu hartan, Haren Zaldiak Beldurrarazten Du nabarmendu zen Oglalako siux borrokalarien buruzagi eta gidari gisa. Herri askotan erasoak egiten ari zirela ikusita, Estatu Batuetako armada [[Gotorleku|gotorlekuak]] eraikitzen hasi zen [[Bozeman (Montana)|Bozeman]] ibilibide historikoan. Bi aldeen buruzagi militarren arteko negoziaketa zail eta istiluz betetakoak egiten ari ziren bitartean –gotorlekuak, noski, jatorrizko amerikarren lurretan ari baitziren eraikitzen–, armadak gotorleku handiago eta hobeki babestuak eraikitzearen ondorioz, [[Hodei Gorriren Gerra]] (1866-1868) piztu zen, inoiz [[Amerindiar|amerindiarrek]] Estatu Batuarren aurka egindako gerrarik arrakastatsuena. Haren Zaldiak Beldurrarazten Duk eginkizun garrantzitsu bat izan zuen, gerra buruzagi gisa, gatazkak izan ziren bi urteetan, baita gerra amaiarazi zuen [[Fort Laramieko Ituna]] sinatzeko elkarrizketetan<ref name=":0" />.