Sturmabteilung: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
1. lerroa:
{{Erakunde infotaula}}
[[Fitxategi:SA-Logo.svg|thumb|250px|Sturmabteilungen logotipoa]]
'''''Sturmabteilung''''' ('''SA'''; {{ahoskera|De-Sturmabteilung.ogg}}; ''Ekaitz Unitatea'' edo ''Eraso Dibisio'' gisa itzulia), [[Alderdi Nazia]]ren hasierako indar [[paramilitar]]ra izan zen. [[1920ko hamarkada|1920]] eta [[1930eko hamarkada|1930eko hamarkadetan]] paper garrantzitsua izan zuten [[Adolf Hitlerren gailentzea|Adolf Hitlerren boterera iristean]]. Euren lan nagusia, hasiera batean, Nazien bilera eta manifestazioetan segurtasuna ziurtatzen zen, talde opositoreen bilkurak hautsiz, beste alderdien indar paramilitarren aurka arituz, bereziki ''[[Rotfrontkämpferbund|Fronte Gorriko Gudarien Liga]]''ren aurka. Baina baita ere hauek zituen jomugan: [[Alemaniako Alderdi Komunista]], [[Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata]], [[eslabiar]], [[ijito]], [[demokrazia|demokrata]] eta [[judu]]ak intimidatzea, adibidez [[Juduen negozioen boikot Nazia]] gertatu zenean.
 
SA, garai hartan, '''Alkandora Arreak''' bezala izendatu ohi ziren, uniformearen kolorea dela eta, [[Benito Mussolini]]ren [[Alkandora Beltzak]] bezala. SAk titulu sasi-militarrak eraiki zituen bere kideentzat. Sistema hau Alderdi Naziaren beste adar batzuek ere kopiatu zuten, batez ere [[Schutzstaffel]]ak (SS), SAren adar bat izan zena hasiera batean. Kolore marroiko alkandorak aukeratu zituzten [[Lehen Mundu Gerra]]ren ostean material hau merke eskura zitekeelako Alemanian, [[Alemaniako Inperioa]]ren garaian [[Schutztruppe]]ak eskatu zituelako kolonietan aritzeko.<ref>''Toland'' p. 220</ref>