Mekanika klasiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Testua osatzen eta orrazten ari naiz. Oraindik asko falta da.
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
txantiloia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Fisika eta Kimika}}
{{Wikipedia1000}}
{{Mekanika klasikoa|expanded=Adarrak}}
 
'''Mekanika klasikoa''' objektu makroskopikoen [[higidura]] deskribatzen duen [[fisika]]<nowiki/>ren arloa da, hala nola proiektilen eta [[Makina|makinen]] zatien higidurak, edota [[Espazio ontzi|espazio-ontzi]], [[planeta]], [[izar]] eta [[Galaxia|galaxien]] higidurak ere. Emaitza oso zehatzak lortzen ditu eremu horietan, eta [[Zientzia|zientziaren]], [[Ingeniaritza|ingeniaritzaren]] eta [[Teknologia|teknologiaren]] arlo zaharrenetariko eta zabalenetariko bat da. Bestalde, mekanika klasikoak [[materiaren egoera]] guztien propietateak aztertzen ditu, [[solido]] izan zein [[fluido]] ([[likido]], [[gas]] edo [[Plasma (fisika)|plasma]]) izan.
35 ⟶ 36 lerroa:
Hemeretzigarren mendearen azken hamarkadetan, fenomeno fisiko berri batzuk ezin izan ziren azaldu mekanika klasikoaren bidez. Lehenengo arazoak [[Elektromagnetismo|elektromagnetismoa]]<nowiki/>rekin hasi ziren, presezki argiaren abiadurari buruz. Problema horren soluzioa [[Albert Einstein|Einstein]]-en (1879-1955) [[Erlatibitate berezia|erlatibitate bereziaren teoria]]<nowiki/>rekin argitu ziren, XX. mendearen lehenengo hamarkadan. Nolanahi ere, gaur egun sarritan teoria hori ere mekanika klasikoaren partetzet hartzen da
[[Fitxategi:Physicsdomains.svg|thumb|257x257px|Mekanika klasikoaren erabilera-eremua.]]
Bigarren zaitasun bat [[termodinamika]]<nowiki/>ren arlotik etorri zen, zeinean [[entropia]] kontzeptua ondo definitu gabeko magnitudea baitzen. [[Gorputz beltz|Gorputz beltza]]<nowiki/>ren [[Erradiazio termiko|erradiazioa]] ezin esplika zitekeen '''''kuantu'''''<ref>{{erreferentzia|izena=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/kuantu|abizena=Zientzia eta Teknologiaren HIztegi Entziklopedikoa|urtea=|izenburua=|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref> izeneko kontzeptu berria erabili gabe. Hain zuzen ere, esperimentua maila atomikora iristean, mekanika klasikoak ezin zuen azalpen egokirik eman atomoen energia-maileei buruz, ezta [[Efektu fotoelektriko|efektu fotoelektrikoa]]<nowiki/>ri buruz ere. Horretan funtsezkoak izan ziren [[Max Planck|Planck]]-en (1858-1947) eta Einstein-en lanak. Horiek irekitako bidetik, XX.mendeko hirugarren hamarkadan, [[Erwin Schrödinger|Schrödinger]]-en (1887-1961) eta [[Heisenbergen ziurgabetasunaren printzipioa|Heisenberg]]-en (1901-1976) lanei esker, mundu atomikoan gertatzen diren fenomeno fisikoak aztertzeko mekanika berri bat sortu zen: [[Mekanika kuantiko|mekanika kuantikoa]].
 
Horrela, mekanika klasikoaren erabileraren mugak argi geratu ziren mundu atomikoan. Labur esanda, mekanika klasikoa oso teoria praktikoa da, maila atomikoan ez dauden energia txikiko partikulen higidura aztertzeko; alegia, mekanika kuantikoa erabiltzea beharrezkoa ez denean.