«4. Sinfonia (Gerhard)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t
 
Konpositorea 1966ko azaroan hasi zen lanarekin haren [[Cambridge|Cambridgeko]] egoitzan, eta 1967ko urrian amaitu zuen. 1967ko udan sei asteko eten bat burutu zuen sinfoniaren konposizioan osasun arazoak zirela medio; ospitaleratua izan zen bihotz-arazoak zirela eta. Arazo hauek larritzen joan ziren, eta azkenik ezin izan zuen sinfoniaren estreinaldira bertaratu.
 
[[Fitxategi:Robert_Gerhard.jpg|thumb|Robert Gerhard]]
== Egitura ==
[[Fitxategi:Robert_Gerhard.jpg|thumb|Robert Gerhard]]Sinfonia segidan eta haien artean etenaldirik gabe jotzen diren hamahiru mugimenduz osatuta dago:
 
# Andante
# Poco rallentando
# Molto vivace, con impeto
# Meno mosso
# Subito allegro
# Flessible
# Mugimendu argibiderik gabea
# Scherzo
# Moderato
# Deciso
# Allegro con moto
# Mugimendu argibiderik gabea
# Mugimendu argibiderik gabea
 
== Instrumentazioa ==
Gerhardek 4. Sinfonian darabilen txantiloi orkestrala bere aurreko sinfonietan eta ''Orkestrarako kontzertuan'' (1963) darabilena baino askoz handiagoa da. Orkestra honako instrumentuez dago osatua: 4 [[zeharkako txirula]] (3.ak eta 4.ak [[Piccolo|piccoloak]] bikoiztuz), 4 [[oboe]], 4 [[klarinete]] lan, 3 [[fagot]], [[kontrafagot]] bat, 6 [[Tronpa (musika tresna)|tronpa]], 4 [[tronpeta]] don, 3 [[tronboi]], [[tronboi baxu]] bat, [[tuba]] bat, 2 [[harpa]], [[zelesta]] bat, [[piano]] bat, 4 [[tinbal]], perkusioa eta hariak.
 
Perkusio sekzioa izugarri zabala da. Partituran Gerhardek lau perkusionista erabiltzeko dio, instrumentu guztiak era honetan banatuz:
 
1. perkusionista: [[Glockenspiel|glockenspiela]], 2 [[txindata]], 2 [[kaxa txinatar]], 2 [[pandero]] eta antzinako 2 txindata.
 
2. perkusionista: [[Bibrafono|bibrafonoa]], 2 txindata, 2 tinbal latinoamerikar, pordoirik gabeko [[danbor]] bat, 2 pandero, [[Triangelu (musika)|triangelu]] bat, 2 kaxa txinatar, tam-tam txinatar handi bat eta danbor bat.
 
3. perkusionista: [[Xilofono|xilofonoa]], 2 txindata, 3 tom-tom xinatar, pandero bat, kaxa txinatar bat, klabeak eta [[kanpai tubular]] bat.
 
4. perkusionista: [[marimba]], 2 txindata, tam-tam handi bat, 11 kanpai tubularen sorta bat, 2 kaxa korear (mokugyo), pandero bat, kaxa txinatar bat eta [[Bonbo|dunbal]] bat.
40

edits