«Errepideko txirrindularitza»: berrikuspenen arteko aldeak

==== Erlojupeko motak ====
[[Fitxategi:Mixed_TTT_relay_netherlands.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Mixed_TTT_relay_netherlands.jpg|thumb|275x275px|Herbeheretako taldeko emakumeak 2019ko munduko txapelketako taldekako erlojupeko mistoa burutzen]]
Hasteko, erlojupekorik ohikoena [[bakarkako erlojupekoaerlojupeko]]a da, non txirrindulariak bere kabuz ahal duen denbora gutxienean osatu behar duen ibilbidea. Munduko txapelketen eta Olinpiar Jokoen parte dira.
 
[https://www.youtube.com/watch?v=N-ZO2ILecoE [Taldekako erlojupekoakerlojupeko]]ak ere antolatzen dira, gehien bat itzulietan. Proba hauen egitura bakarkakoena bezala izaten da, baina taldekide guztiek elkarri lagundu diezaiokete, errelebo deritzenak emanez (gainerakoen aurrean jarri eta airearen erresistentzia gutxitzea). Bertan talde estrategia desberdinak erabiltzen dira denek beren energia era efizienteenean erabili dezaten. Izan ere, lehen 4 taldekideak dira helmugan denbora gelditzen dutenak (4.a pasatzen den momentuan amaitzen du erlojupekoa taldeak), beraz, gainerako taldekideek ez dute zertan preoba amaitu. Munduko txapelketetan ere antolatu ohi da.
 
Azkenik, [https://www.youtube.com/watch?v=fJxZOEW04nQ [taldekako erlojupeko mistoamisto]]a dago, 2019ko munduko txapelketan sortutako formatu berria. 3 gizon eta 3 emakumek osatzen dute taldea. Hasieran, gizonek egten dute lehen bira (taldekako erlojupeko moduan), jarraian, bigarren gizonak bira amaitzen duen momentuan, emakumeak aterako dira bigarren bira egiteko. Denbora bigarren emakumeak gelditzen du.
 
=== Ultramaratoia ===