Polimerasaren kate-erreakzioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskarazko kanpo-erreferentzia espezializatu bat gehitu
Assar (eztabaida | ekarpenak)
27. lerroa:
Zikloaren hiru etapak honako hauek dira:
* Desnaturalizazioa: 95 °C-tan gertatzen da. Tenperatura horretan DNAren bi harizpiak banandu egiten dira.
* Hibridazioa: fase honetan tenperatura 55-65 ºC ingurura jaisten da. Berebiziko garrantzia dute etapa honetan "''primers''" edo ''abiarazle'' deitutakoak, DNAren harizpi bakoitzaren 3´ muturrari atxikitzen direnak. Abiarazle horiek beharrezkoak dira DNA polimerasa entzimak bere lana has dadindezan (abiarazlerik ezean DNA ez baita erreplikatzen). Abiarazleek 20 [[nukleotido]] inguru dute, zati laburrak dira, baina oso garrantzitsuak: DNAren kate-moldera atxikitzen dira haien baseak katearen osagarriak direlako, eta honek ugaldu nahi diren DNA-zatiak aukeratzea ahalbidetzen du.
* Elongazioa: 72 ºC-tan burutzen da. DNA polimerasak kate berriak kopiatzen ditu, kate edo harizpi zaharrak molde gisa jarduten duelarik. Kate berriaren norabidea 5'→ 3' da, eta bera sintetizatzeko DNA polimerasak inguruan dauden nukleotidoak erabiltzen ditu.