Christianus Cornelius Uhlenbeck: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
t puntuazioa
3. lerroa:
'''Christianus Cornelius Uhlenbeck''' ([[Voorburg]], [[Herbehereak]] [[1866]]ko [[urriaren 18]]a - [[Lugano]], [[Suitza]], [[1951]]ko [[abuztuaren 12]]a) [[Herbehereak|herbeheretar]] [[Hizkuntzalaritza|hizkuntzalari]] eta [[Antropologia|antropologoa]] izan zen.
 
[[Errusia]]n egon zen, gero, [[Herbehereak|Herbehereetako]] gobernuaren mandatuz, historia ikerketak egiten. [[1892]]an, Amsterdamgo unibertsitatean hasi zen [[sanskrito]]ko eta [[hizkuntza indoeuropar]]retako irakasle. Gero, [[Leiden]]era joan zen hizkuntza germanikoetako eta gramatika konparatuko eskolak ematera. Hizkuntza anitzi buruz egin zituen azterketak, batez ere, Ipar Ameriketako indiarren hizkuntzez eta euskaraz. Euskarari buruzko azterketak ''[[Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria|RIEV]]'' eta ''[[Eusko Jakintza]]'' aldizkarietan argitaratu zituen. [[Germaniar hizkuntzak|Germaniar]] eta [[Balto-eslaviar hizkuntzak|balto-eslaviar hizkuntzei]] buruz ere ikerketak egin zituen.
 
[[1911]]ko [[uda]]n, Wilhelmina Maria Uhlenbeck bere emaztearekin batera, Christianus Cornelius Uhlenbeckek [[Montana]]ko [[Niitsítapi|oinbeltz]] amerindiarren erreserba bisitatu zuen.<ref>Wilhelmina Maria Uhlenbeck-Melchior: «Montana 1911: a professor and his wife among the Blackfeet», in Christianus Cornelius Uhlenbeck: ''A new series of Blackfoot texts from the southern Peigans Blackfoot Reservation, Teton County, Montana, with the Help of Joseph Tatsey'', General Books, 2010. ISBN 1155063384.</ref>