Kirmen Uribe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
34. lerroa:
[[Fitxategi:Kirmen Uribe (Bilbao-New York-Bilbao).ogg|thumb||263px|Kirmen Uribe, ''Bilbao-New York-Bilbao'' liburuaren pasarte bat irakurtzen.]]
{{sakontzeko|Bilbao-New York-Bilbao}}
[[2008|2008an]] argitaratu zuendu azkenik bere lehenengo [[Eleberri|nobela]], [[Bilbao-New York-Bilbao]]. Jakinmin handia piztu zuen liburuak. [[Kritika Saria euskarazko narratibari|Kritika Saria]] eta Espainiako Literatura Saria (Narratiba alorrean) jaso zituen. [[2010|2010ean]] garai berean argitaratu ziren [[Gaztelania|gaztelaniazko]], [[Galiziera|galizierazko]] eta [[Katalan|katalanerako]] itzulpenak. Nobelak egileak berak [[Bilbo|Bilboko]] [[Bilbo-Loiu aireportua|Loiuko aireportutik]] New Yorkeko [[John F. Kennedy nazioarteko aireportua|JFKra]] egiten duen alegiazko bidaia du ardatz. Hegaldi horretan idazkizun duen nobelari buruz egingo du gogoeta idazleak. Balizko nobela hori [[Itsaso|itsasoari]] lotutako familia bateko hiru belaunaldiri buruzkoa da. ''Bilbao-New York-Bilbao'' nobelak ez du ohiko tramarik. Sare itxurako egitura du, eta sare horretan hiru belaunaldietako pertsonen bizipenak tartekatzen dira hainbat hausnarketa, analogia eta zeharkako istorioekin.<ref>{{erreferentzia|izena=Carmen|abizena=López Palacios|izenburua=Bilbao-New York-Bilbao: Kirmen Uribe|hizkuntza=es|url=http://www.hispanocubana.org/archivos_pdfs/20120606_183554_revistas_id7_revista_hc_37.pdf|aldizkaria=Revista hispano cubana, ISSN 1139-0883, Nº. 37, 2010, págs. 207-208|sartze-data=2017-09-30}}</ref>
 
==== Mussche ====
{{sakontzeko|Mussche}}[[2012|2012an]] ''[[Mussche]]'' eleberria argitaratu Uribek. Kontakizunaren hasierako protagonistak [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] [[Santurtziko portua|Santurtziko]] portutik ''[[Habana (itsasontzia)|Habana]]'' itsasontzian erbesteratu ziren haurrak dira, horietako bat Karmentxu txikia, Ganteko Mussche familiak hartuko du etxean. Hortik aurrera liburuaren ardatza [[Robert Mussche|Robert Musscheren]] bizitza izango da, Karmentxuren etorrerak guztiz aldatuko duena. Lan hau hanbat hizkuntzetara itzuli da, [[gaztelania]], [[Katalan|katalanera]], [[galiziera]], [[japoniera]], besteak beste<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Se publica en catalán, gallego y castellano la última novela de Kirmen Uribe, "Mussche"|hizkuntza=es|url=https://www.euskalkultura.eus/espanol/noticias/se-publica-en-castellano-la-ultima-novela-de-kirmen-uribe-mussche-al-poco-de-presentarse-la-traduccion-al-catalan|aldizkaria=Euskal kultura|sartze-data=2020-04-30}}</ref>. [[Japonia|Japonian]], ''Hon no Zasshi''' literatur aldizkariak bost liburu onenen artean kokatu zuen [[2015|2015ean]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Europa|abizena=Press|izenburua=Kirmen Uriberen "Mussche", Japoniako bost liburu onenen artean|data=2015-12-29|url=https://www.europapress.es/euskera/noticia-kirmen-uriberen-mussche-japoniako-bost-liburu-onenen-artean-sartu-dute-20151229140446.html|aldizkaria=www.europapress.es|sartze-data=2020-04-30}}</ref>.
 
==== Elkarrekin esnatzeko ordua ====
{{sakontzeko|Elkarrekin esnatzeko ordua}}''Elkarrekin esnatzeko ordua'' izan da Kirmen Uriberen hirugarren eleberria, [[2016|2016an]] argitara emana. Bi egiazko pertsonaien, [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] [[Karmele Urresti]] eta Txomin Letamendiren, bizipen eta ibilerak hartzen ditu oinarri nobela honek. [[2017|2017an]] [[111 akademia saria|111 Akademia]] saria jaso zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua'-k irabazi du 111 Akademiaren saria|url=https://www.argia.eus/albistea/kirmen-uriberen-elkarrekin-esnatzeko-ordua-k-irabazi-du-111-akademiaren-saria|aldizkaria=Argia|sartze-data=2020-04-30}}</ref>.
 
=== Haur eta gazte literatura ===