Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
21. lerroa:
=== Hirigintza teknikak ===
Herri bakoitzaren legediak bere egitasmo eta teknika bereziak azaltzen baditu ere, orokorrean eta XIX. mendetik aurrera [[hiri-plangintza]] bilakatu da hiri edo lurralde-eredu bat gauzatzeko lanabesa. Plangintzaren diseinua hasierako datuen analisitik hasten da, bete beharreko minimoak ebazteko; udalerri batek, adibidez, etxebizitza askoren beharra izango du, edo industria-gune baten premia. Ondoren, ordenazio hori diseinatu egiten da planoan, hainbat faktoreen menpe: [[topografia]], [[azpiegiturak]], [[eguzkitapena]], aurrekoarekin harremana, erabileren egokitasuna... Azkenik, plangintza teoriko hori gauzatzeko egin beharreko kudeaketa legalak eta ekonomikoak aztertzen dira.
 
=== Hiri- Plangintza ===
Hiri-plangintza geografiarekin, arkitekturarekin, garraio-ingeniaritzarekin eta ingeniaritza zibilarekin lotuta dago, espazioak antolatzen dituzten heinean. Hiri-azpiegiturekin eta sistemekin behar bezala integratzen dela ziurtatu behar du. Geografiaren, soziologiaren eta demografiaren, ekonomiaren eta beste diziplina batzuen metodoen araberako analisiaren bidez lortzen den ingurune fisiko, sozial eta ekonomikoaren ezagutza ona behar du.
 
Hirigintza-plangintza, beraz, hirigintzako lanbidearen espezializazioetako bat da, nahiz eta normalean arkitektoek egiten duten (gehienbat), baita geografoek, ingeniari zibilek, garraio-ingeniariek eta beste profesional batzuek ere, diziplina akademiko independente gisa ez dagoen herrialdeetan. Hala ere, hirigintza ez da soilik plangintza, baizik eta kudeaketa behar du, eta horrek antolaketa politiko-administratiboa dakar.
 
Hiri-plangintza hirigintza-planetan zehazten da; tresna tekniko horiek, oro har, honako hauek biltzen dituzte: proposatutako jarduketaren aurrekariei eta justifikazioari buruzko informazio-memoria bat, nahitaez bete beharreko arau batzuk, zehaztapenak islatzen dituzten planoak, jarduketaren bideragarritasunari buruzko azterlan ekonomikoak eta eragingo dituen eraginei buruzko ingurumen-azterketak.
 
Hiri-plangintzak jabetza-eskubideari eragiten dioten erabakiak ezartzen ditu, eta, beraz, beharrezkoa da jabetzaren egitura ezagutzea eta jabetza pribatuaren gaineko eraginek planen bideragarritasunean izan dezaketen eragina zehaztea.
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Hiriaren historia}}
=== Hiria eta zibilizazioaren sorrera ===
Hirigintzaren jarduerak hiria edo lurraldearen antolaketa du helburu; ekimen antolatuon hastapenak identifikatzea, ordea, zaila suertatzen da, Historian zehar planifikazio gabeko hiriak eraiki direlako. Horrela, hirigintza diziplina aditzeko, ezinbestekoa da [[zibilizazio]] baten euskarria. Zibilizazioa, aldiz, hainbat modutan definitu daiteke. [[Gideon Sjoberg-en|Gideon Sjoberg]] arabera zibilizazio bat:
45 ⟶ 37 lerroa:
Mendebaldeko kulturak Mediterraneo itsasoan kokatu du hiriaren kontzeptuaren jatorria, Kristo aurreko Grezia eta Erromako garaian hain zuzen ere. Alta, lehen lurralde planifikatuak K. a. 3000. urtean kokatu ditzakegu, Mesopotamiako hiri-guneetan. Besteak beste, [[Eridu]], [[Ur]], [[Erech]], [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]], [[Assur]] eta [[Arbel]]a hiriak izango genituzke adibide. Sumerko hiriok hiri-estatuen antolaketa eratu zuten, eta "beraien artean gutxienez hamaika hirietan, Ur, Erech, Larsa, Kish eta Nippur barnean zirela, aparteko dinastiak mantentzen ziren, eta batzuetan beraien arteko liskarretan sartzen ziren"<ref name="ftn7">C. Leonard Woolley, ''Ur: la ciudad de los caldeos'' (Mexiko: Fondo de Cultura Económica, 1949).</ref>.
 
Ur hiriak, adibidez, hiru zati nagusi zituen: antzina harresiz babestutako hiri zatia, ''temenos'' edo leku sakratua, eta kanpoko hiria. Ur hiria [[Sumer|Sumer inperioa]] buru izan zen K. a. 2110 eta 2015 bitartean, eta Sumerko hiri-eredutzat hartzen da. Gainera Sumeria, munduko zibilizaziorik zaharrena dela esan daiteke, izan ere, ezagutzen den lehen [[hiri-zibilizazioa]] da. Eraikuntza patioaren inguruan antolatzen zen, eta hiri-bilbearen dentsitate handiaren ondorio jo dute zenbait egileek. «Barnetik kanporako» eraikuntza hau, non gune pribatuek publikoek baino garrantzi handiagoa hartzen duten, hiri islamiarretan errepikatuko da orduz geroztik. Mendebaldeko kulturako hirietan, kalea eta, oro har, espazio publikoak dira hiriaren antolatzaileak; aldiz, mesopotamiar hirietan aurretik, eta islamiar hirietan ondoren, etxetik kalera antolatzen zen hiria, horrek dakarren kale-bilbe irregularrarekin. <ref name="ftn8">Fernando Chueca Goitia, ''Breve historia del urbanismo'' (Alianza, 1970), 4. kap.</ref>
 
Antzinako hirietan topa dezakegu bai hazkuntza organikoko hiriekin eta baita hiri planifikatuekin ere. Hiri organikoan, herrixka batetik abiatutako hiriak hazkuntza-arau ez finkatuak jarraituko ditu. Horren adibideak Ur, [[Jeriko]] edo Çatal Hüyük hirietan topa ditzakegu. Egile batzuen arabera, plangintzaren gabezia horrek zibilizaziorik ez zela egon erakusten du<ref name="ftn9">Glyn Edmund Daniel, ''The first civilizations: the archaeology of their origins'' (Crowell, 1968) in Morris, ''Historia de la forma urbana''.</ref>.
52 ⟶ 44 lerroa:
 
[[Tel-el-Amarna]] antzinako hiri egiptoarrak, adibidez, Nilo ibaiaren ondoan kokatu zen, K. a. XIV. mendean. Retikula argi eta garbi agertzen da Akhenaten faraoiaren esanetan zeuden langileen auzoan. [[Kahun]] hirian ere, K. a. 2670an, retikula agertzen da, berriro ere langileen kanpamentu batean.
 
==== Mesopotamia ====
[[Mesopotamia|Antzinako Mesopotamia]] edo ibaien arteko herrialdea ere ezagutua, [[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien artean  kokatzen zen. [[K.a 4.000a|K.a 4.000]]<nowiki/>an hasi ziren lehenengo zibilazioak sortzen. Mesopotamiar zibilizazioa [[nekazaritza]]<nowiki/>ren garapenaren ondorioz hazi zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=TEMA 2 A MESOPOTAMIA|hizkuntza=es|data=2015-05-19|url=http://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ecoblog/msuaump/sociales-2o-eso/10-primeras-civilizaciones/|aldizkaria=Blog de Miguel Ángel Suárez Umpiérrez|sartze-data=2020-04-30}}</ref>. Zibilizazio nagusietako batzuk [[Asiria]] (iparraldean) eta [[Babilonia (hiria)|Babilonia]] edo [[Kaldea]] (hegoaldean) nazioetan banatzen zen. Azken honek, gainera, [[Akadia]] (goialdea) eta [[Sumeria]] (behealdea) herriak hartzen zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Las primeras civilizaciones (I). Mesopotamia - Filosofem|url=https://www.nodo50.org/filosofem/spip.php?article399|aldizkaria=www.nodo50.org|sartze-data=2020-04-30}}</ref>. Ebidentziak erakusten du [[teknologia]], [[literatura]], lege-kodeak, [[filosofia]], [[Erlijio|erlijioa]] eta [[arkitektura]] asko erabiltzen direla gizarte horietan.
 
Hiri hauek harresituta egongo dira eta [[gobernu]] propioak izango dituzte, benetako hiriak dira, non arduradun nagusia buruzagi [[Politika|politiko]], [[Gudari|militar]] eta [[Erlijio|erlijiosoa]] zena. [[Tenplu|Tenplua]] hiriko eraikin nagusia eta [[Erdigune (geometria)|erdigunea]] zen, [[nekazaritza]]-ekoizpena kontrolatu, [[Zerga|zergak]] billdu eta [[Armada|armadak]] eratzen ziren.
 
'''Antzinako Mesopotamiako hiri nagusiak:'''
 
* Ur
* [[Uruk]]
* [[Lagash]]
 
==== Egipto ====
[[Antzinako Egipto]] zibilizazio bat izan zen, [[Nilo]] ibaiaren erdialdeko eta behealdeko ibilguetan zeuden kokalekuak elkartzean sortu zen. Egiptoar hiriak, ordena hierarkiko baten araberako espazio antolaketa bat planteatzen du, hirigunean [[tenplu]] eta [[Jauregi|jauregiak]] kokatuz.
 
Kaleak eta auzoak sare [[Oktogono|oktogonal]] baten barruan daude, eta [[Ur|ura]]<nowiki/>k protagonismo berezia hartzen du hiri-eszenan. [[Nilo]]<nowiki/>ren ekialdean, hiriak, bere aktibitaterik handiena zuen. Egiptoarrek, [[eguzkia]]<nowiki/>ren ibilbidea, bizitzaren zikloaren metafora bezala interpretatzen zuten. Niloren ekialdeko lurralde osoak, [[jaiotza]], [[Bizitza (argipena)|bizitza]] irudikatzen dute. [[Ilunabarra]], eta [[Lurra|lurrak]] ibaiaren mendebaldean, bizitzaren amaieran, [[heriotza]]. [[Nekropoli|Nekropolia]], [[Piramide (arkitektura)|piramideak]], erregeen harana, guztiak mendebaldean daude.
 
Egipto hiru garai desberdin izan zituen<ref>{{Erreferentzia|izena=History com|abizena=Editors|izenburua=Ancient Egypt|hizkuntza=en|url=https://www.history.com/topics/ancient-history/ancient-egypt|aldizkaria=HISTORY|sartze-data=2020-04-29}}</ref>:
 
===== Antzinako Erresuma =====
[[Fitxategi:Egypt.Giza.Sphinx.02.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Egypt.Giza.Sphinx.02.jpg|thumb|[[Kefrenen piramidea|Kefren Piramidea]]]]
[[Faraoi|Faraoien]] hirugarren dinastiarekin hasi zen. [[K.a. 630eko hamarkada|K.a. 2630 i]]<nowiki/>nguruan, neurri handi batean, [[estatu]] bakar bat bezala bateratu zen. Erresumako antzinako gobernariek lehen piramideak eraiki zituzten, erregeentzako [[Ehorzte|hilobiak]] eta [[Monumentu|monumentuak]] ere. [[Sakkara|Sakkaran]] mailakatutako piramidea, [[Memphis|Memphisetik]] gertu. Piramideen eraikitzaileak ez ziren esklabo bihurtzen, baizik eta behe nekazal denboraldian piramideetan lan egiten zuten nekazariak ziren.
 
Egiptoarrak, halaber, [[Itsasontzi|itsasontziak]] eraikitzen hasi ziren, [[Soka|sokaz]] lotutako eta [[Ihi|ihiz]] betetako egurrezko oholez eraikiak, ebano, [[intsentsu]], [[urre]], [[kobre]] eta [[Libano]]<nowiki/>ko zedro bezalako ondasunak merkaturatzeko, [[eraikuntza]] proiektuetarako bereziki garrantzitsua zena, itsas ibilbideetan zehar.
 
===== Erdi Inperioa =====
Erresuma Ertainak, [[Egipto]], berriz bateratua ikusi zuen, erregeek, erregeen boterea berreskuratzeko moduak aurkitu zituztenean. Egiptoar erregeek, ondo entrenatutako armada iraunkorrak mantentzen zituzten. Egiptoar estatuak indar militar iraunkor bat sortu eta mantentzeko eta gotorlekuak eraikitzeko zuen gaitasunak, funtsezko baliabideen kontrola berreskuratu zuela frogatu zuen.
[[Fitxategi:Hatshepsut_Temple_R05.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Hatshepsut_Temple_R05.jpg|thumb|[[Hatshepsut]] tenplua]]
 
===== Inperio Berria =====
[[K.a. 1550eko hamarkada|K. a. 1550]] inguruan, [[Egiptoko historia]]<nowiki/>ko Erresuma Berriaren garaia, [[Hikso|hiksoak]] Egiptotik kanporatzearekin eta kontrol politiko zentralizatua berrezartzearekin hasi zen. Garai hau, Egiptoko garairik oparoena izan zen, eta bere boterearen gailurra markatu zuen.
 
Garai honetan ere, [[Hatshepsut]], Egiptoko emakumezko gobernaririk ospetsuenak, Egiptoko aberastasuna eraikitzen lagundu zuten [[merkataritza]] sareak ezarri zituen, eta ehunka eraikuntza proiektu eta estatua enkargatu zituen, baita [[Dair al Bahri|Deir el-Bahriko]] hileta tenplu ikusgarri bat ere. Era berean, hiksoen gobernu garaian kaltetu edo zaindu gabeko tenpluetan konponketak egitea agindu zuen.
 
'''Antzinako Egiptoko hiriak:'''
 
* [[Menfis]]
* [[Tebas (Egipto)|Tebas]]
* [[Herakleopolisa]]
 
=== Grezia klasikoko hirigintza ===
96 ⟶ 49 lerroa:
 
Mendebaldeko hirigintzaren hastapenak Grezian aurkitu ditzakegu, K. a. VI. eta III. mendeen bitartean. Bertan, polis edota hiri-estatuak hedatu ziren, topografia eta sistema politiko berezia –demokrazia– zirela medio. Hiri-estatuok elementu txiki eta independenteak ziren; orokorrean, nekazaritza-lurrez inguratuta zeuden.
 
Antzinako Grezian, kulturak pentsamendu arrazionalaren alde egiten du, gizakiaren autonomia arrazionalaren alde. [[Protagoras]] bezalako sofistentzat, [[Gizaki|gizakia]] da gauza guztien neurria, eta, beraz, hiriak ere gizakiaren neurrira egon behar du. Greziar zibilizazioa [[Egeo]] uharteetara, Egeo itsasoaren ekialdeko kostaldera, [[Adriatikoa|Adriatiko]] eta [[Tirreniar itsasoa|Tirreno]] itsasoen inguruko hegoaldeko kostaldera eta [[Mediterraneoko arroa|Mediterraneoko arro]] osoaren inguruko kostalde askotara hedatu zen. Ondoren[[Alexandro Handia|, Alexandro Handiar]]<nowiki/>en konkistekin, Ekialderantz hedatu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Las polis griegas. Ciudades estado de Grecia, características y estructura.|url=https://www.guiadegrecia.com/general/polis.html|aldizkaria=www.guiadegrecia.com|sartze-data=2020-04-29}}</ref>.
 
==== Polis ====
[[Demokrazia|Demokratikoa]] edo hiri-estatua greziar antolaketa politiko eta [[Sozialismo|soziala]]<nowiki/>ren oinarria da. Grezian, finkapena, nagusiki, [[Mizenas]] edo [[Tyringham (Massachusetts)|Tyrinth]] gotorlekuetan kontzentratzen da.
 
[[Polis]]<nowiki/>a, orokorrean [[Harresi|harresitua]] zegoen hiri batean zentratzen zen, baina inguruko zelaia hartzen zuen.
 
Hiri hauetan plangintza landua eratu zen, hainbat arrazoi bitarteko; batetik, eguraldi epelak kaleko bizitza indartzen zuen, arlo publikoa hain zuzen ere. Populazioa hiri-guneetan ez zen inoiz handiegia suertatu, eta 20.000 biztanle baino gehiagoko hiru polis besterik ez ziren ezagutu; [[Atenas]], [[Sirakusa]] eta [[Akraga]] (egungo Agrigento), hain zuzen ere. Azkenik, eta jada hiri-plangintzen kalitate arkitektonikoari dagokionez, polis anitzek izan zuten eskuragai kalitatezko, eta, hortaz, gauzatu beharreko eraikin publiko eta plazak material ikusgarri horrekin eraiki ziren.
130 ⟶ 76 lerroa:
[[Fitxategi:Miletos_stadsplan_400.jpg|thumb|240 px|Mileto hiriko plangintzaren planoa]]
Beste adibidea Priene hiria da. Kristo aurreko 350ean hasi zen bere eraikuntza; ondorioz, Miletoko plangintza eta gero. Kasu honetan, plangintza 7 kaleko retikulan oinarritzen da, sestra-kurbak jarraikiz ekialdetik mendebaldera ezarrita daudenak. Horiei elkarzut, gune maldatsura moldatzen diren 15 bide ditugu. Bide nagusiek 7 metro ziren zabal, eta, aldiz, bide elkarzutak 4 metrora ailegatzen ziren. Retikulak definitutako etxe-irlak 46 bider 35 metroko azalera dute, eta 4 etxebizitza zituzten batez beste <ref name="ftn11">Anthony Kriesis, ''Greek town building'' (National Technical University, 1965) in Morris, ''Historia de la forma urbana''.</ref>.
 
'''Greziako Hiriak:'''
 
* [[Atenas]]
* [[Esparta]]
* [[Korinto|Korintoa]]
* [[Tebas (Grezia)|Tebas]]
 
=== Erromatar hirigintza ===
151 ⟶ 90 lerroa:
Inperialismoaren garaian, Erromak milaka kokaleku militar eraiki zituen, ''castra'' izenekoak. Kokaleku hauek, kasu askotan, behin betikoak izan ziren eta Europako hiri anitzen hasieratzat jotzen dira.
 
Castrak retikula zorrotz batekin zeuden eraikiak; normalean, lauki edo laukizuzen batek eratzen du perimetroa. Bere barnean bi ardatz nagusiek ibilbideak egituratzen dituzte; alde batetik, ''decumanus-a'', hiria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen zuena, eta, bestetik, ''cardo-a,'' zeinek ''decumanusa'' elkarzut zeharkatzen du eta hiria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen zuenduen. Bi maila ezberdinen artean gelditzen diren etxe-irlek, hain zuzen ere, ''insulae'' hartuko dute izena (aurrerago ikusi daitekeen bezala, izendapen horrekin etxebizitzen blokeak ere izendatuko dira). Bi ardatzek elkar moztean, foroa sortzen da, bizitza publikoaren eremua. Kaleak ardatzekiko paraleloan lerrokatzen ziren, etxadielkar-lauki bat osatuz. [[Harresi|Harresia]]<nowiki/>n zehar, barnealdetik, 9 metroko zabalerako lur-zerrenda bat uzten zen ([[pomerium]]), jainkoek babestutako hiriaren lurraldea mugatzen zuena. Egitura hau, oraindik ere, [[Zaragoza]]<nowiki/>ko erdigune historikoaren planoan ikus daiteke,harremanetarako [[Caesaraugustatoki erromatarra]]publikoa.
 
Hiriaren garapenean beste elementu garrantzitsu bat [[Akueduktu|Akueduktua]] da, [[Ingeniaritza hidraulikoa|ingeniaritza hidraulikoko]] pieza, hiri bakoitzari bere morfologian eta paisaian garapen berezia ematen diona, bere sarbidearen, ibilbidearen, altuera-beharren eta herritarrei likidoa emateko gotorlekuan banatzen ziren ur garbiko pilen edo bankuen garapenaren arabera.
 
==== Hirigintza inperialista ====
179 ⟶ 116 lerroa:
 
* '''Espazio publikoak:''' (''Sakontzeko, ikusi [[Erromatar foroa]])'' foroak ziren, Greziako agoren modura, bizitza publikoaren agertokia. Espazio publiko honen inguruan eraikin publikoak metatzen ziren, hala nola, ''propileoak'', basilikak edota tenpluak; bizitza sozialerako eta politikorako berebiziko garrantzia zuten. Erroma hiriko populazioa handitu ahala, Inperioko foroak pilatuz joan ziren, bata bestearen ondoan, K.a. 50tik 114ra bitartean. Orokorrean, Erromako espazio hauen pilaketa ''Forum Romanum Magnun'' deritzo. Espazioon hasierako funtzioa anitza izan zen: merkataritza, politika... Gutxinaka, espezializatzen joan ziren, handitze-lanak aurreratzen ziren heinean: ''Forum Piscatorium-''ean, adibidez, arrain merkatariak ezarri ziren, eta, aldiz, ''Forum Julium''-ean gai legalak jorratzen ziren.
 
'''Hiri erromatarrak:'''
 
* [[Erroma]]
* [[Tarraco]]
* [[Augusta Emerita]]
* [[Carthago Nova|Cartago Nova]]
* [[Vindobona]]
 
=== Erdi Aroko hirigintza ===
304 ⟶ 233 lerroa:
 
* '''Plazak:''' edertasunaren bila, Berpizkundeko hirigileak espazio irekiak proiektatu zituzten, elementu arkitektonikoak modu ia eszenografikoan antolatuz. Horren adibide garbiak ditugu ''quattrocento'' eta ''cinquecento''-ko Italian: Veneziako [[San Marko basilika|San Marco plaza]], [[Pienza|Pienzako plaza]], Erromako [[Farnese plaza|Farnese]], [[San Pietro plaza|San Pietro]] eta [[Kapitolino|Campidoglio]]-ko plaza, Florentziako [[Santa Maria dell'Anunziata]] plaza... adibideak ugariak dira.Espainian ere tankera horretako proiektuak ikusi ziren, Filipe II.aren garaian eraiki ziren Plaza Nagusiak nola; Austrien etxeko Espainian, plaza nagusiek herritarrentzako ikuskizunak eta dibertimenduak egiteko tokia eskaintzen zuten, eta osotasun arkitektoniko moduan diseinatuta zeuden. Traza erregularra dute, karratua, eta bere lau aldeak ezaugarri bereko eraikinez daude mugatuak, bai altuera, forman, hutsuneen antolaketan, etab. Gainera, eskuarki simetria ardatz bat izaten dute, eraikin bat indartzeko erabiltzen dena, udaletxea kasu gehienetan<ref name="ftn27"><sup>Balbás et al., ''Resumen histórico del urbanismo en España'', 192.</sup></ref>.
 
'''Berpizkundeko Hiriak:'''
 
* [[Venezia]]
* [[Erroma]]
* [[Florentzia]]
* [[Pisa]]
 
==== Barroko garaiaz geroztik europar hirigintza ====
384 ⟶ 306 lerroa:
 
Hasierako ekimen hauek jarraitasuna izan zuten [[Ebenezer Howard]]-en ''Garden City'' edo [[Lorategi-hiri]]aren ideian, hots, hiritik gertu eraikitzen den kokaleku bat, naturarekin harreman estuarekin eta populazio finko batekin, eta hiri-zentroarekin errepide baten bidez komunikatzen dena. Espainian, [[Arturo Soria]]k (1844-1920) ''Ciudad lineal'' edo Hiri-lineala proposatu zuen; bertan, Madriletik 7 kilometrotara kokatuz, barne ardatza batek trenbidearen bi aldetara etxebizitzak kokatzen ditu. Modu horretan, hiriak Naturarekin kontaktua ahalik eta gehien handituko luke, herritar bakoitzari, aldi berean, intimitate esparruak bermatuz.
 
'''Hiri industrialak:'''
 
* [[Manchester]]
* [[Londres]]
* [[New York]]
* [[Chicago]]
 
==== Mundu Gerrate osteko hirigintza funtzionalista ====