Topiaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
3. lerroa:
'''Topiaria''' edo '''arte topiarioa''' ([[latin]]ez ''Ars topiaria'') landareei, [[inausketa]]ren eta beste tekniken bidez, forma artifizialak eta artistikoak emateko [[arte]]a da<ref name=Lorezaintza>{{erreferentzia| url=https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/terminologia_plangintza_lanak/eu_def/adjuntos/LOREZAINTZA.pdf |izenburua=Lorezaintza hiztegia| argitaletxea= [[Eusko Jaurlaritza]]ren Argitalpen Zerbitzu Nagusia | isbn=978-84-457-3481-0 | data=2019 |sartze-data=2020-04-25}}</ref>. Landare bizietan egindako [[eskultura]]ren antzekoa da arte hau. Inausketa laguntzeko, batzuetan lorezainak elementu metalikoak erabiltzen ditu landareen hazkuntza gidatzeko, eta [[inauskai]]ei laguntzeko [[soka]]z, [[plomu]]z eta txantiloiz baliatu daiteke.
 
[[Lorategi]] topiarioa landare ugarik osatzen duten lorategi mota bat da, batez ere [[hosto iraunkor]]reko landare [[zurkara]]k, hosto txikiekin eta eite trinkoarekin. Ezaugarri horiekin gehien erabiltzen direnak dira [[Hagin (zuhaitza)|hagin]]a eta [[ezpel]]a, baina baita [[ereinotz]]a, [[altzifre]]a eta [[huntz]]ak ere. Landare horiei askotariko itxura eman dakieke: forma geometrikoak ([[piramide]]a, [[kono]]a, [[zilindro]]a, [[paralelepipedo]]a, etab.), arkitektonikoak ([[Arku (arkitektura)|arku]]ak, [[zutabe]]ak, [[horma]]k, etab.) edo fantasiazkoak (animaliak, pertsonaia errealak edo alegiazkoak, etab.). [[Heskai]]a topiaria forma sinple bat da, batez ere mugak, hormak edo pantailak sortzeko erabilia.
 
==Historia==