Tajikistan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Tajikistan Map TI-map.gif
No edit summary
43. lerroa:
| oharrak =
}}
 
'''Tajikistan'''<ref>[https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf Euskaltzaindiaren 38. araua]</ref>([[Tajikera]]z: Тоҷикистон / تاجیکستان / Tojikiston) Asiako[[Asia]]ko erdialdeko estatua da, itsasbazterrik gabea, [[Sobietar Batasun]] ohiko errepublika izana. Izenak ''Tajik-en Herria'' esan nahi du. Hiriburua [[Duxanbe]] da. Beste hiri nagusiak [[Khojand]] (Leninabad izana) eta [[Kuljab]] dira.
 
Muga hauek ditu: iparraldean, [[Kirgizistan]]; ekialdean, [[Txinako Herri Errepublika|Txina]]; hegoaldean, [[Afganistan]]; mendebaldean eta ipar-mendebaldean, [[Uzbekistan]].
65 ⟶ 66 lerroa:
 
=== Tajikistan, Sobietar Batasuneko Errepublika Sozialista (SESB) ===
{{sakontzeko|Tajikistango Sobietar Errepublika Sozialista}}
 
[[Errusiako Iraultza|Errusiar Iraultzaren]] ondoren, Tajikistango lurraldea [[1918]]ko apirilean sortu zen Turkistango Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoaren eta [[Bukharako Emirerria|Bukharako emirerriaren]] artean banatua zegoen. Baina [[1920]]an, Tajikistango parterik handiena hartzen zuen Bukhara Sobietar Batasuneko errepublika bihurtu zen, eta [[1921]]aren hasieran, Sobietar Batasuneko gudarosteek [[Duxanbe]] eta [[Kuljab]] konkistatu zituzten. [[1922]] eta [[1930]] bitartean, [[basmatxi]]ek [[boltxebike]]ei aurre egin zieten. [[1924]]an, Tajikistango Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa sortu zen, Uzbekiako Sobietar Errepublika Sozialistaren barruan. [[1925]]ean, [[Gorno-Badakshan]] errepublika autonomoa sortu zen [[Pamir]]ren, Kara-Kirgiziako eta Tajikistango lurrekin. [[1929]]ko abenduaren 5ean, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko errepubliketako bat izatera pasatu zen Tajikistan. Urte horretan bertan, [[Khodjan]]go eskualdeak Tajikistanekin bat egin zuen. Gobernuak islamaren aurkako eta ateismoaren aldeko jarrera izanagatik, erlijio-maisu musulmanek, ezkutuan, lanean jarraitu zuten.