Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
167. lerroa:
Hurrengo kontraerasoa [[1522]]ko udazkenean eman zuen errege nafarrak, eta Nafarroa Garaiko iparraldearen eta [[Hondarribia]]ren kontrola hartu zuen. Aldi berean, Henrike II.ak Nafarroako Gorteak deitu zituen [[Donapaleu]]n. Nafar legitimistek gogor egin zieten espainiarrei [[Amaiurko gazteluaren setioa|Amaiurko gazteluan]], baina amore eman behar izan zuten. Harrezkero, Hondarribia setiatuak bakarrik iraun zuen nafarrek eta frantsesek kontrolatuta; [[1524]]ko apirilera arte defendatu zuten hiribildua. [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.ak]] [[Nafar subiranisten barkamena (1522-1524)|barkamen partzialak eman zituen]] nafar eliteak otzandu eta espainiar ordena inperial berrian txertatzeko.
 
1589az geroztik, Nafarroako [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike III]].a Frantziako Henrike IV.a bihurtu zen, eta bi erresumok lotura pertsonal bitartez elkartu zituen. Harrezkero, erregeek jarraiki "Frantzia eta Nafarroako Errege" titulua eraman zuten. Hala ere erresuma biak ez zituzten uztartu 1620ko urriaren 20an [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis II]].ak aldebakarrez "Frantziako koroari Nafarroa, [[Bearnoko Bizkonderria|Bearno]], [[Andorra]] eta Donezanen batze agiria"<ref>{{fr}} Pierre Tucoo-Chala [https://books.google.es/books?id=TjmNDwAAQBAJ&dq=La+Vicomt%C3%A9+de+B%C3%A9arn+et+le+probl%C3%A8me+de+sa+souverainet%C3%A9&hl= «La Vicomté de Béarn et le problème de sa souveraineté: (des origines à 1620)»], Editions des Régionalismes, Cressé, 198-200 orrialdeak, 2019</ref> plazaratu zuen arte. Aldiz, Nafarroako Estatu Orokorrek ez zuten bi erresumen batasuna onetsi erreinuko funtsezko legeei buruzko erabakiak aurretik Nafarroako Estatu Orokorren ezinbesteko onarpen ofiziala izan behar zutela argudiatuz<ref>{{fr}} Manex Goyhenetche [https://books.google.es/books?hl=es&id=-B1pAAAAMAAJ&dq=Histoire+g%C3%A9n%C3%A9rale+du+Pays+Basque+%28Tome+II%29%3A+%C3%A9volution+politique+et+institutionnelle+du+XVIe+au+XVIIIe+si%C3%A8cle&focus=searchwithinvolume&q=1620 «Histoire générale du Pays Basque (Tome II): évolution politique et institutionnelle du XVIe au XVIIIe siècle»], Elkarlanean, Donostia, 181. orrialdea, 1999</ref>. Hala eta guztiz ere, Nafarroako Erresumako foruak, instituzioak, moneta eta erregeen subiranotasuna eraginkor izaten jarraitu zuten<ref>{{fr}} [https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k5828144g/f3.itemid= «Tableau de la constitution du royaume de Navarre, et de ses rapports avec la France ; imprimé par ordre des États-généraux de Navarre»], Paris, LXXVIII orrialdea, 1789</ref>.
[[Nafarroa Beherea]]k erresuma independente gisa iraun zuen [[Bearno|Biarnorekin]] batera [[1620]]. urtera arte. Urte horretan, [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII.a]] Frantziako eta Nafarroako erregeak bertan behera utzi zituen Nafarroako instituzio nagusiak. [[1589]]az geroztik, Nafarroako [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike III.a]] Frantziako Henrike IV.a bihurtu zen, eta bi erresumok lotura pertsonal bitartez elkartu zituen, ez legez. Frantziako Erresumako erregeek "Frantzia eta Nafarroako Errege" titulua eraman zuten harrezkero. [[1620]]an, Nafarroa eta Frantziako [[Luis XIII.a Frantziakoa|Luis XIII]] erregeak Nafarroa Frantziako Koroarekin batu zuen eta, hartara, Frantziak indarrik gabe utzi zuen Nafarroa Beherearen eta Biarnoaren subiranotasuna.
 
1700.ean [[Espainia]]n piztutako [[Espainiako Ondorengotza Gerra|Ondorengotza Gerra]]ren ondorioz Nafarroa eta Frantziako [[Luis XIV.a Borboikoa|Luis III.aren (Frantziako XIV.aren)]] erregearen biloba, [[Filipe V.a Espainiakoa|Felipe Anjouseko dukea]], [[Borboi etxea]]ren lehenbiziko Espainiako erregea bilakatu zen.
 
1789tik aurrera izandako [[Frantziako Iraultza]]k Nafarroako [[Luis XVI.a Borboikoa|Luis V.aren (Frantziako XVI.aren)]] monarkia menperatu eta 1790eko martxoaren 4an iraultzaileek Nafarroa [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Apalak]] izeneko departamenduan barneratu zuten bere Erresuma estatusa ezeztatuz<ref>{{fr}} [https://archive.org/details/lettrespatentesd00fran_13/page/n2/mode/2up «Lettres-patentes du Roi sur décrets de l'Assemblée nationale des 15 janvier, 16 et 26 février 1790, qui ordonnent la division de la France en quatre-vingt-trois départements»], Paris, 12. orrialdea, 1790eko martxoaren 4a</ref>.
 
== Nafarroako Erresumaren erakundeak Erdi Aroan ==