Aurkezle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
erreferentziak gehitu pasaden egunean egindakoari
7. lerroa:
 
=== Telebistako aurkezleak ===
Telebistako aurkezleak bere irudia eta ahotsa azaltzen dituzte grabatutako edo  momentuan emitituko diren programa aurkezteko. Programa horien artean, albistegiak, kirolak, denbora eta entretenimendu-saioak daude.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Qué hace un presentador de radio y televisión? - CUC Universidad|hizkuntza=es-MX|data=2019-01-02|url=https://cuc.edu.mx/2019/01/02/que-hace-un-presentador-de-radio-y-television/|aldizkaria=Centro Universitario de la Comunicación|sartze-data=2020-04-29}}</ref>
 
Gaur egun, ohikoa da beste eremu batzuetan ospetsuak diren pertsonak aurkezle lana egitea: aktoreak edo umoristak, esaterako. Beste batzuk, gaian adituak izan daitezke, hala nola zientzialariak edo politikariak, beren esperientziaren inguruko programak gidatu ahal dituzte.
 
=== Irratiko aurkezleak ===
Irratian, telebistan bezala, kazetariez gain, beste eremu batzuetan ospetzuak edo gaian adituak diren pertsonak egin ahal dute aurkezle lana. Kasu honetan, soilik aurkezlearen ahotsa erabiliko da saioa gidatzeko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=¿Qué es un locutor de radio y cuál es su función? - 35mm|hizkuntza=es|data=2019-11-25|url=https://35mm.es/que-es-locutor-radio-funcion|aldizkaria=Treintaycinco mm|sartze-data=2020-04-29}}</ref>
 
== Aurkezlearen ezaugarriak ==
Aurkezle on bat izateko honako ezaugarri hauek izan behar ditu:
 
* Konfiantza eta ahots argia.
* Pentsatzeko eta erreakzionatzeko azkartasuna.
* Produkzio-talde batean lan egiteaz gozatzea.
* Jarraibideak zehatz-mehatz betetzeko gai izatea.
* Eroso eta natural agertzea kameraren edo mikrofonoaren aurrean.
* Kontzentratzeko gaitasuna; izan ere, programa bat aurkezten egon daiteke, kontrol-gelako jarraibideak entzuten eta estudioko zuzendariaren edo errejidorearen seinaleak ikusten dituen bitartean.
* Saioaren arabera, ezagutza espezializatuak izan behar ditu.
 
== Erreferentziak ==