Leonid Brezhnev: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
Stalinen heriotzarekin batera, Komite Zentraleko nahiz Politburoko postuak galdu zituen, eta Defentsa Ministerioan kargu bat onartzeko beharra izan zuen. Nolanahi ere, [[1954]]an [[Nikita Khrustxev]]ek Kazakhistango Alderdi Komunistako Idazkariordea izendatu zuen. Hor, Khrustxeven kanpainak sutsu bultzatu zuen, eta berehala Idazkari Orokor bihurtu zen ([[1955]]). [[1956]]rako Alderdiko Komite Zentraleko eta Politburoko karguak berreskuratu zituen. [[1960]]an Sobiet Goreneko Presidumgo burua, hau da, Sobietar Batasuneko estatuburua, izendatu zuten. Kargu hori [[1964]]ko uztailean utzi zuen, Khrustxeven Komite Zentraleko bigarren idazkaria bilakatzeko. Orduko Khrustxeven oinordekotzat jotzen zuten.
 
Hiru hilabete geroago, ordea, Khrustxev boteretik kendu zuen aliantzari lagundu zion, eta, ondorioz, Brezhnev Lehen Idazkari bilakatu zen [[1964]]ko [[urriaren 15]]ean. Epe labur batean [[Alexei KosiginKosygin]]ekin batera agintea partekatu bazuen ere, berehala Brezhnev atera zen buru bakarra.
 
=== Estatuko agintean ===
Estatu buruan, Brezhnevek aginte-afer andana (komunista ez ziren estatuekiko hartu-emana edo barneko garapen ekonomikoa) KosiginKosygin eta [[Nikolai Podgorni]]ren esku utzi zituen. Brezhnevek kanpo eta militar aferak hartu zituen bere gain.
 
[[1967]]-[[1968|68an]], [[Txekoslovakia]]ko [[Alexander Dubček|Alexander Dubcek]] herrialdeko sistema komunista malgutzen saiatu zenean, Brezhnevek mendebaldean ''Brezhnev Doktrina'' deritzona garatu zuen, hots, Sobietar Batasunak beste herrialde bateko politikan sartzeko eskubidea dauka baldin eta herrialde horrek gainerako herrialde sozialisten interesak mehatxupean kokatzen baititu. Doktrina honen azpian Sobietar Batasunak zein Warsawko aliatuek burututako Txekoslovakiaren inbasioa justifikatzen zen.