«Topiaria»: berrikuspenen arteko aldeak

652 bytes added ,  Duela 1 urte
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
 
[[Philibert Delorme]]k italiar estiloa teorizatu eta praktikan jarri zuen Frantzian [[XVI. mende]]aren erdialdean. Jacques Boyceauk, [[Luxenburgoko lorategiak|Luxenburgoko lorategia]] sortu zuenak 1615ean, eta gero bere oinordekoek, [[Claude Mollet]]ek eta [[André Le Nôtre]]k, arte hau garatu zuten hainbat elementu ezarriz: parterre konpartimentudunak, broderiazko parterreak, arkuak, kolomadiak, sehaskak eta labirintoak. [[Frantses lorategi]]etako urrezko aroa, topiaria barne, [[XVII. mende]]an izan zen.
 
XVIII. mendetik aurrera, [[ingeles lorategi]]en hedapenarekin, itxuraz naturalagoak eta geometria organikoetan oinarrituak, arte topiarioa ahaztarazi zuen. Hala ere, erregezko lorategi askok kontzeptu mistoa gorde zuten: bizitegitik hurbil erregularra (frantsesa) eta hurrunago naturala (ingelesa). Oraindik ere mantentzen dira lorategi mota horietan arte topiarioarekin landutako landareak. Gaur egun lorategi mota guztietako osagai izatera heldu dira<ref>{{erreferentzia|egileak=Anne-Marie Eyssartel, Bernard Rochette, Jean Baudrillard|izenburua=Des mondes inventés|argitaletxea=Editions de la Villette|data=1992|pasartea=92|hizkuntza=fr}}.</ref>.
 
== Irudiak ==