«Topiaria»: berrikuspenen arteko aldeak

24 bytes added ,  Duela 1 urte
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
[[Erdi Aroa]]n, topiaria desagertu egiten da, lorategiak beste forma batzuk hartzen baititu. Ezpelak edo zuhaitz inausi bakan batzuek bakarrik mugatzen dituzte [[monasterio]]etako lorategi itxiak. Ondoren, italiar [[Pizkundea]]k, arte hau berpiztu zuen, [[Antzinate]]ko beste hainbat elementu bezala. [[Mantua]]n 1485 inguruan zirrimarratua, Aita Santuek bere gain hartu zuten arte hau garatzeko hautua. Inflexio puntua 1503an izan zen, [[Bramante]]k Vatikanoko [[Jauregi Apostolikoa|Belvedere lorategietarako]] hiru terraza handiak diseinatu zituenean. Italiar arkitektoak ez ditu soilik landare-eskulturak eta [[parterre]] geometrikoak erabiltzen, baizik-eta lorategi bat (''opus topiarium'') bururatzen, zeinak poesiak eta paisaia-margolanek deskribatutako leku bat irudikatzen duen. Gerora, aristokratek lorategi honen planoa egokitu zuten Erromako eta inguruetako [[landetxe]]etara<ref>{{erreferentzia|egilea=Georges J. Aillaud|izenburua=Le jardin: entre science et représentation|argitaletxea=Éditions du CTHS|data=1999|pasartea=27|hizkuntza=fr}}.</ref>.
 
[[Philibert DelormewwkDelorme]]k italiar estiloa teorizatu eta praktikan jarri zuen Frantzian [[XVI. mende]]aren erdialdean. Jacques Boyceauk, [[Luxenburgoko lorategiak|Luxenburgoko lorategia]] sortu zuenak 1615ean, eta gero bere oinordekoek, [[Claude Mollet]]ek eta [[André Le Nôtre]]k, arte hau garatu zuten hainbat elementu ezarriz: parterre konpartimentudunak, broderiazko parterreak, arkuak, kolomadiak, sehaskak eta labirintoak. [[Frantses lorategi]]etako urrezko aroa, topiaria barne, [[XVII. mende]]an izan zen.
 
==Erreferentziak==