«Topiaria»: berrikuspenen arteko aldeak

1.064 bytes added ,  Duela 1 urte
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
 
Europako arte topiarioa [[Antzinako Erroma]]ren garaian agertu zen. [[Virgilio]]k bere ''[[Georgikak]]'' lanean deskribatzen du eta [[Plinio Gaztea]]k bere ''Gutun'' batean aipatzen<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=en|egilea=Michael Weishan|izenburua=The new traditional garden|argitaletxea=Ballantine Publishing Group|data=1999|pasartea=115}}.</ref>.
 
[[Erdi Aroa]]n, topiaria desagertu egiten da, lorategiak beste forma batzuk hartzen baititu. Ezpelak edo zuhaitz inausi bakan batzuek bakarrik mugatzen dituzte [[monasterio]]etako lorategi itxiak. Ondoren, italiar [[Pizkundea]]k, arte hau berpiztu zuen, [[Antzinate]]ko beste hainbat elementu bezala. [[Mantua]]n 1485 inguruan zirrimarratua, Aita Santuek bere gain hartu zuten arte hau garatzeko hautua. Inflexio puntua 1503an izan zen, [[Bramante]]k Vatikanoko [[Jauregi Apostolikoa|Belvedere lorategietarako]] hiru terraza handiak diseinatu zituenean. Italiar arkitektoak ez ditu soilik landare-eskulturak eta [[parterre]] geometrikoak erabiltzen, baizik-eta lorategi bat (''opus topiarium'') bururatzen, zeinak poesiak eta paisaia-margolanek deskribatutako leku bat irudikatzen duen. Gerora, aristokratek lorategi honen planoa egokitu zuten Erromako eta inguruetako [[etxalde]]etara<ref>{{erreferentzia|egilea=Georges J. Aillaud|izenburua=Le jardin: entre science et représentation|argitaletxea=Éditions du CTHS|data=1999|pasartea=27|hizkuntza=fr}}.</ref>.
 
==Erreferentziak==