Krates Tebaskoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua osatu dut
No edit summary
7. lerroa:
Atenasera joan zen, non tradizioak Diogenes Sinopekoaren ikasle bihurtu zela dioen, Krates eta Diogenesen arteko harreman zehatza zalantzazkoa da, baina itxurazko erreferentzia bat dago, bere burua "Diogenesen hirikide bat" bezala aipatzen duena, "inbidiaren trama guztiak desafiatu zituena".
 
Diogenes Laerziok, greziar [[Filosofoen bizitzak|filosofo askoren bizitza]]<nowiki/>ri buruz idatzi zuena, Kratesi buruz ere idatzi zuen. Dioenez, Krates "ateen irekitzailea" bezala ezagutzen zen, erregularki pertsonen etxeetan sartzen zelako aholkuak emateko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Life of Crates of Thebes in Diogenes Laertius|url=https://www.ancient.eu/article/742/the-life-of-crates-of-thebes-in-diogenes-laertius/|aldizkaria=Ancient History Encyclopedia|sartze-data=2020-04-27}}</ref>.
 
Fisikoki erakargarria ez zen gizona zen, baina hain izpiritu ona zuen, eta hain zen alaia beti, ezen Atenaseko jendeak etxean hartu baitzuen. Izan ere, "Ateen irekitzailea" ez ezik, "Espiritu ona" ere esaten zitzaion, eta behar zuen edonori laguntzen zion, baita une horretan bere laguntza behar zutela konturatzen ez baziren ere.
14. lerroa:
 
== Filosofia ==
Kratesen pentsamendua bere bizimoduaren eta horri lotutako istorioen bidez ulertzen da batez ere. [[Sokrates]]<nowiki/>ek bere oinaze edo atseginarekiko mespretxua azpimarratu zuen, eta Kratesek bizimodu [[Zinismo (filosofia)|zinikoa]]<nowiki/>ren araberako atsekabezko bizitza eraman zuen.
 
Kratesek buruaskitasunean jarri zuen arreta, eta sarritan esaten zuten filosofo bat aberatsa dela, ez duelako ez duena behar. Naturaren arabera bizi nahi izan zuen, oinarrizkoena. ''Anaideia'' (lotsagabekeria) ere praktikatzen zuen, intimitatean egiteko bezain bertutetsua den guztia jendaurrean eginez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Crates of Thebes - New World Encyclopedia|url=https://www.newworldencyclopedia.org/entry/Crates_of_Thebes|aldizkaria=www.newworldencyclopedia.org|sartze-data=2020-04-27}}</ref>.
 
Ezaguna zen bere ezagunen apaltasuna iruzkinez edo keinuz desafiatzeagatik. Erretorika eta diskurtsoa erabili zituen herri-sinesmenen ahuleziak azaltzeko. Hiparkia eta Kratesen ezkontza ere, euren printzipio zinikoen adierazpen bat izan zen. Antza denez, Zitio Zenonengan eragin sakona izan zuten, zeinak, estatu ideal baten deskribapenean, gizon eta emakumeentzako berdintasuna, jendaurreko ariketa publikoa eta maitasun lotsagabea sartu zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hipparchia {{!}} Internet Encyclopedia of Philosophy|url=https://www.iep.utm.edu/hipparch/|aldizkaria=www.iep.utm.edu|sartze-data=2020-04-27}}</ref>.
 
Kratesek gai filosofiko ezberdinei buruz idatzi zuen, Diogenes Laerziok Platonenarekin alderatzen duen estilo batean. Zoritxarrez, idazki horiek ez ziren bizirik atera. Beste alde batetik, Kratesi esleitutako 36 epistola ziniko daude, baina hauek I. mendeko ondorengo konposizioak dira, nahiz eta bere filosofiaren zenbait alderdi agertu ez ziren Kratesen lanak.
[[Fitxategi:Ms297-folio99recto - Diogène et Crates.jpg|thumb|272x272px|Krates eta Diogenes]]
Krates ere tragedia filosofiko batzuen eta olerki batzuen egilea izan zen, eta horietako batzuen aztarnak bai iritsi dira gaur egun arte<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Elegy and Iambus, Volume II, volume 2, CRATES|url=http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:2008.01.0480:volume=2:text=15#note6|aldizkaria=www.perseus.tufts.edu|sartze-data=2020-04-27}}</ref>. Bere idazki filosofikoetako batzuk umorez beteak zeuden.
 
Jendeari bere otorduetan dilistak baino ezer nahiago ez izateko eskatu zion, luxua eta bitxikeria baitziren hiri batean sedizioen eta matxinaden kausa nagusiak. Badira, halaber, Kratesek Kretaren deskribapen homerikoaren parodia eginez hasten den egoera ziniko ideala deskribatuz idatzi zuen poema batetik bizirik irauten duten zenbait pasarte. Krates hiria ''Pera'' deitzen da, grezieraz Kretesen diru-zorroari erreferentzia egiten diona.{{commonskat}}