Rikardo I.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa:
[[1184]]an Henrike anaia zaharrena hilda, Rikardo oinordeko bihurtu zen. Aitak zalantzak izan zituen izendapen hori berresterakoan, eta Rikardok [[Filipe II.a Frantziakoa]]rekin bat egin zuen. [[1189]]ko [[uztailaren 4]]an hitzartu zen bakea, non Rikardoren oinordekotza onartu zen. [[1189]]an hil zen aita, eta Rikardok 1189ko [[irailaren 3]]an eskuratu zuen Ingalaterrako koroa. Edonola ere, apenas egongo zen lurralde hartan. Hori bai, Ingalaterra interesgarri zitzaion errege baten prestigioa eta sona ematen ziolako eta gainera zerga ugari jaso zitzakeelako<ref name="guru"/>.
 
[[1190]]ean [[Filipe II.a Frantziakoa]]rekin [[Hirugarren Gurutzada|gurutzada]] egitera joan zen, boterea [[Leonor Akitaniakoa]] amaren esku utzita. Ekialdean, [[Zipre]] eta [[Akre (Israel)|Akre]] hartu zizkion [[Saladin I.a|Saladini]]. [[1191]]ko [[maiatzaren 6]]an, Zipreko [[Limasol]] hirian, [[Berengela Nafarroakoa|Berengaria Nafarroakoarekin]] ezkondu zen. Denbora luzez uste izan da Leonor Akitaniakoak bultzatu zuela ezkontza hori baina orain badakigu 1185 eta 1189 bitartean Rikardok eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a Jakintsuaren]] artean erabaki zutela,<ref>http://berengueladenavarra.blogspot.com.es/2010/03/ricardo-corazon-de-leon-y-el-retablo-de.html</ref> hala ingelesen menpe zegoen Akitaniaren hegoaldea babestuta geratzeaz gain bere etsai Frantziari presioa egin ahalko zion<ref name="guru"/>. 1189an, hain zuzen, Antso IV.arekin egindako hitzarmenez, behin betiko mugatu zituzten Lapurdi, ingeles errearentzat, eta Garazi, Arberoa, Ortzaize eta Baigorri, berriz, nafarrarentzat.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antso VII.a Azkarra - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/antso-viia-azkarra/ar-111332/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2020-04-27}}</ref>
 
[[Fitxategi:Richard coeurdelion g.jpg|thumb|Rikardo Lehoi Bihotza [[XII. mendea|XII. mendeko]] kodex baten arabera.]]