Justizia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
3. lerroa:
[[Fitxategi:Iustitia van Heemskerck.png|thumb|Justiziaren ohiko [[alegoria]]: begiak estalita dituen [[Emakume|emakumea]], eskuetan [[ezpata]] eta [[balantza]] daramatzana.]]
 
'''Justizia''' oinarrizko printzipio [[Filosofia|filosofikoa]], juridikoa eta [[Moral|morala]] da: printzipio horren arabera, [[Gizaki|giza]] ekintzak onartu edo baztertu egin behar dira, ekintza horiek moralari (ongiari), [[Zuzenbide|zuzenbideari]], [[Bertute|bertuteari]] edo portaeren beste edozein arauri erreparaturik duten meritua aintzakotzat hartuz.
 
Justizia irismen unibertsaleko [[Printzipio|printzipioa]] izan arren, [[kultura]] batetik bestera asko aldatzen da zer jotzen den bidezkotzat. Justizia, askotan, [[gizarte]] bizitzarako eta [[Zibilizazio|zibilizaziorako]] funtsezkotzat hartzen den ideal bat da.
13. lerroa:
== Definizioak ==
 
===[[Etimologia]]===
Zuzenbide [[Antzinako Erroma|erromatarra]] da [[Historia|historiako]] lehen justizia instituzionalaren sortzailea, eta hartan du justizia hitzak jatorri [[Hizkuntzalaritza|linguistikoa]]. Euskarazko hitzak latinean du jatorri [[Etimologia|etimologikoa]]. [[Latin|Latinez]], justizia «''justitia,ae''» esaten da («''iustitia''» idatzita), eta «''justus''» hitzetik datorren [[Substantibo|sustantibo]] femeninoa da, «zuzenbidearekin bat» esan nahi duena eta erroan «''jus - juris''» duena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Dictionnaire étymologique de la langue française|argitaletxea=Presses universitaires de France|data=2008, ©1932|url=https://www.worldcat.org/oclc/276566097|edizioa=3e éd. "Quadrige."|isbn=978-2-13-056621-2|pmc=276566097|sartze-data=2020-04-26}}</ref>
 
Zenbait egile, ordea, ez daude ados erro etimologiko horrekin eta bestelako iritziak agertzen dituzte. Alde batetik, batzuek esanahi eta jatorri erlijiosoa duten beste izen batzuekin lotzen dute erroa'': iurare, iovis'' edo ''jupiter'', edo ''iuramentum,'' besteak beste, eta horregatik uste dute erromatarrek [[Eskubide|eskubideak]] eta justizia [[Jainkotasun|jainkotasunaren]] oparitzat hartzen zituztela. Hala ere, erromatarrek ezin hobeto bereizten zituzten eremu juridikoa (''ius'') eta [[Erlijioso (argipena)|erlijiosoa]] edo morala (''fas''). Beste egile batzuek ''yoh'' erro [[Sanskrito|sanskritotik]] etortzearendatorrela alde egiten dutediote, jainkoren batetik edo [[Sakratu|sakratua]] den zerbaitetik baletor bezala. Eta beste batzuek, ''yu'' erro sanskritotik datorrela uste dute, "derrigorrezko lotura" batekin lotua.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Gran Enciclopedia Rialp GER T. 13 Intuicionismo - Langland.|url=https://www.worldcat.org/oclc/257233746|zenbakia=T. 13|edizioa=6. ed., rev|isbn=84-321-0675-5|pmc=257233746|sartze-data=2020-04-26}}</ref>
 
=== Kontzeptu [[Polisemia|polisemikoa]]===
Funtsean, justizia [[Polimorfo|polimorfoa]] da, garai eta [[Zibilizazio|zibilizazioen]] araberakoa.
 
Antzinako mendebaldeko filosofiarentzat justizia batez ere balio [[Moral|morala]] da. "Justizia morala" besteekiko errespetua eta ekitatea uztartzen dituen jokabidea litzateke. Jarrera hori, giza [[Kontzientzia|kontzientzian]] sortzetikoa dela uste dena, "Justiziaren zentzu" baten jatorria izango litzateke, [[Balio (etika)|balio]] unibertsala, gizakia erabakiak eta ekintzak ebaluatzeko eta [[Epaiketa|epaitzeko]] gai egingo lukeena bai bere buruarentzat bai besteentzat.