Justizia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
== Definizioak ==
 
=== [[Etimologia ]]===
Zuzenbide [[Antzinako Erroma|erromatarra]] da [[Historia|historiako]] lehen justizia instituzionalaren sortzailea, eta hartan du justizia hitzak jatorri [[Hizkuntzalaritza|linguistikoa]]. [[Latin|Latinez]], justizia «justitia,ae» esaten da («iustitia» idatzita), eta «justus» hitzetik datorren [[Substantibo|sustantibo]] femeninoa da, «zuzenbidearekin bat» esan nahi duena eta erroan «jus - juris» duena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Dictionnaire étymologique de la langue française|argitaletxea=Presses universitaires de France|data=2008, ©1932|url=https://www.worldcat.org/oclc/276566097|edizioa=3e éd. "Quadrige."|isbn=978-2-13-056621-2|pmc=276566097|sartze-data=2020-04-26}}</ref>
 
Zenbait egile, ordea, ez daude ados erro etimologiko horrekin eta bestelako iritziak agertzen dituzte. Alde batetik, batzuek esanahi eta jatorri erlijiosoa duten beste izen batzuekin lotzen dute erroa'': iurare, iovis'' edo ''jupiter'', edo ''iuramentum,'' eta horregatik uste dute erromatarrek [[Eskubide|eskubideak]] eta justizia [[Jainkotasun|jainkotasunaren]] oparitzat hartzen zituztela. Hala ere, erromatarrek ezin hobeto bereizten zituzten eremu juridikoa (''ius'') eta [[Erlijioso (argipena)|erlijiosoa]] edo morala (''fas''). Beste egile batzuek ''yoh'' erro [[Sanskrito|sanskritotik]] etortzearen alde egiten dute, jainkoren batetik edo [[Sakratu|sakratua]] den zerbaitetik baletor bezala. Eta beste batzuek, ''yu'' erro sanskritotik datorrela uste dute, "derrigorrezko lotura" batekin lotua.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Gran Enciclopedia Rialp GER T. 13 Intuicionismo - Langland.|url=https://www.worldcat.org/oclc/257233746|zenbakia=T. 13|edizioa=6. ed., rev|isbn=84-321-0675-5|pmc=257233746|sartze-data=2020-04-26}}</ref>
 
=== Kontzeptu [[Polisemia|polisemikoa ]]===
Funtsean, justizia [[polimorfoa]] da, garai eta [[Zibilizazio|zibilizazioen]] araberakoa.
 
42. lerroa:
 
== Oinarrizko ezaugarriak ==
[[Fitxategi:Mosaic of Justinianus I - Basilica San Vitale (Ravenna).jpg|thumb|Justiniano]]
Justiziak zerikusia dauka [[Berdintasun (argipena)|berdintasunarekin]] edo [[Uniformetasun|uniformetasunarekin]], baita [[zigor]]/[[Sari (argipena)|sari]] edo meritu/sari bikoteekin ere. [[Justiniano I.a|Justinianok]] zioen pertsona bakoitzari dagokiona emateko ahalegin konstantea eta irakunkorra dela justizia. Justizia, bada, erregela, arau edo lege batzuen bitartez adierazten da. Erregela, arau eta legeek bermatzen dute nolabaiteko uniformetasuna edo berdintasuna (hori da, hain zuzen, Justinianok aipatutako ahalegin konstantea eta iraunkorra). [[Lege|Legeak]], ez baldin badago kasurako desberdintasun aipagarririk, inplikatzen du berdintasun mota bat.<ref name=":0" />
 
Justizia zigor/sari edo meritu/sari bikoteei lotzen zaien neurrian, [[Proportzionaltasun (argipena)|proportzionaltasuna]] (bakoitzari dagokiona) lehenesten da. Alegia, baldin badago zer edo zer desberdintasuna [[Justifikatu|justifikatzen]] duena, orduan desberdintasun hori proportzionala izango da zer edo zer horren arabera. Eman dezagun lan [[Ordu|orduen]] arabera [[Soldata|soldaten]] arteko aldea dagoela. Orduan, soldaten arteko aldea lan orduekiko proportzionala izango da.<ref name=":0" />