Justizia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
Zuzenbide [[Antzinako Erroma|erromatarra]] da [[Historia|historiako]] lehen justizia instituzionalaren sortzailea, eta hartan du justizia hitzak jatorri [[Hizkuntzalaritza|linguistikoa]]. [[Latin|Latinez]], justizia «justitia,ae» esaten da («iustitia» idatzita), eta «justus» hitzetik datorren [[Substantibo|sustantibo]] femeninoa da, «zuzenbidearekin bat» esan nahi duena eta erroan «jus - juris» duena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Dictionnaire étymologique de la langue française|argitaletxea=Presses universitaires de France|data=2008, ©1932|url=https://www.worldcat.org/oclc/276566097|edizioa=3e éd. "Quadrige."|isbn=978-2-13-056621-2|pmc=276566097|sartze-data=2020-04-26}}</ref>
 
Zenbait egile, ordea, ez daude ados erro etimologiko horrekin eta bestelako iritziak agertzen dituzte. Alde batetik, batzuek esanahi eta jatorri erlijiosoa duten beste izen batzuekin lotzen dute erroa'': iurare, iovis'' edo ''jupiter'', edo ''iuramentum,'' eta horregatik uste dute erromatarrek [[Eskubide|eskubideak]] eta justizia [[Jainkotasun|jainkotasunaren]] oparitzat hartzen zituztela. Hala ere, erromatarrek ezin hobeto bereizten zituzten eremu juridikoa (''ius'') eta [[Erlijioso (argipena)|erlijiosoa]] edo morala (''fas''). Beste egile batzuek ''yoh'' erro [[Sanskrito|sanskritotik]] etortzearen alde egiten dute, jainkoren batetik edo [[Sakratu|sakratua]] den zerbaitetik baletor bezala. Eta beste batzuek, ''yu'' erro sanskritotik datorrela uste dute, "derrigorrezko lotura" batekin lotua.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Gran Enciclopedia Rialp GER T. 13 Intuicionismo - Langland.|url=https://www.worldcat.org/oclc/257233746|zenbakia=T. 13|edizioa=6. ed., rev|isbn=84-321-0675-5|pmc=257233746|sartze-data=2020-04-26}}</ref>
 
=== Kontzeptu polisemikoa ===