Mikel Goñi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
Gramatika zuzenketa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit Advanced mobile edit
Supro23 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Kirol ibilbidea: Gramatika zuzenketa
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit Advanced mobile edit
24. lerroa:
 
== Kirol ibilbidea ==
Profesionaletako lehen partida [[Tolosa]]ko [[Beotibar pilotalekua|Beotibarren]] jokatu zuen, [[1996]]ko [[otsailaren 17]]an. Aitari kasurik egin gabe, ikasketak utzi zituen une hartantxe.<ref name=Bisitaria20130130>Xabier EUZKITZE: [http://www.eitb.tv/eu/bideoa/bisitaria/1453177324001/2130090397001/mikel-goni/ ''Bisitaria'' saioa, ETB-1, 2013-01-30].</ref> Orduz geroztik, oso kirol ibilbide gorabeheratsu izan zuen. Lehendabiziko urteetatik erakutsi zuen dohain handiko pilotaria zela, indartsua eta ausarta. Gero, ordea, titulu nagusietatik bakarra besterik ez duzuen lortu: [[Nafarroako lau eta erdiko txapelketa|Nafarroako 2001eko lau eta erdiko txapelketa]], finala [[Ruben Beloki]]ri irabazita. [[Joaquín Plaza]] prestatzailearen babesean entrenatu zuen urte huraxe izan du Mikel Goñik bere pilotari karrerako hoberena. Zaleek bereziki gogoan dute 2001eko abuztuan Gasteizko [[Andre Maria Zuriaren jaiak|Andre Maria Zuriaren jaietan]] [[Ruben Beloki|Belokiren]] aurka jokatu eta 22-21ekoarekin irabazi zuen partida aparta, esku huskako pilotan inoiz jokatu den buruz buruko partidarik hoberenetakoa.<ref>[https://www.youtube.com/watch?v=lNKF6ZqHJDk «Buruz buruko txapeldunari desafioa: Beloki-Mikel Goñi»], ETB-1. Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako partidaren laburpena, 2001eko abuztua. Bideoaren iraupena: 20'.</ref><ref>{{es}} [http://www.pobladores.com/channels/deportes/mikelgoni/area/5 «Mikel Goñi: breve historia de su carrera profesional hasta su debut en el manomanista 2002»], ''Pobladores.com'', 2002-04-11.</ref> Urte haren hondarrean, abenduaren 8an, Mari Mar Romero [[Alcorcón|alcorcondarrarekin]] ezkondu zen.<ref>[http://www.ttipi.net/fitxategiak/dokumentuak/aldizkariak/ttipi-ttapa-318.pdf ''Tttipi-ttapa'' aldizkaria, 318. zenbakia], 2002-01-24. Ikus «Ezkontzak» atala, 27. orrialdean.</ref>
 
Bere pilotari karrera osoan, pilotalekuetan egindakoagatik baino gehiago, pilotalekuetatik kanpoko egintzengatik azaldu izan da hedabideetan. Parrandazale amorratua, egoera txarrean agertzen zen frontoietara ([[kokaina]]ren mendetasuna zuelako zurrumurrua ere zabaldu zen; berak gai hori hartzen zuela onartu zuen, baina [[adikzio|mendetasuna]] zuenik ukatu).<ref>{{es}} Javier LEONÉ: [http://www.noticiasdenavarra.com/2013/09/23/deportes/pelota/mikel-goni-fui-el-mejor-monaguillo-de-baztan «Mikel Goñi: "Fui el mejor monaguillo de Baztan"»], ''Noticias de Navarra'', 2013-09-23.</ref> Gainera, ez zuen diziplinarik egunero eta behar bezain gogor entrenatzeko, ez eta dietarekin eta gaueko atsedenarekin gorputza zaintzeko ere. Sasoi hoberenean zenean, 2001ean, 93 kilo pisatzen zuen, baina laster gainditu zituen 100 kiloak, eta neurri horretatik gora dabil geroztik. Maila goren-gorenean aritzeko eta titulu nagusi guztiak irabazteko bezainbesteko dohainak zituen arren (pilotazale askoren ustez, bere garaiko pilotaririk handiena izateko aukera eskuan izan zuen), entrenatzen ez zenez eta gorputza zaintzen ez zuenez, askotan aise galtzen zituen partidak, apustuzaleen amorraziorako. Gehiegizko pisua izateak ere eragotzi egiten zion defentsan behar bezain arin ibiltzea, eta partida luzatuz gero nekeak erasaten zion. Hala eta guztiz ere, bere eraso joko ikusgarriarekin eta berebiziko jendetasunarekin, jende andana handiak erakartzen ditu bere partidak ikustera (haietako asko, parranda giroan ezagututako gazteak): gutxik bezala betetzen ditu beti pilotalekuak. [[Aspe (enpresa)|Aspe]] enpresatik emandako abisu guztiek ere ez zuten oneratu, ordea, eta kaleratu egin zuten 2005eko apirilean.<ref>Xabier EUZKITZE: [http://www.manista.com/video-etb-de-la-entrevista-de-xabier-euzkitze-a-mikel-goni-en-anitzele/ ''Anitzele'' saiorako elkarrizketa], ETB-1, 2012-01-27.</ref><ref name=EnElTelediario/><ref name=Bisitaria20130130/><ref>{{es}} [http://manista.blogs.com/amateur/2005/04/aspe-se-harta-y-rescinde-el-contrato-de-mikel-go%C3%B1i.html «Aspe se harta y rescinde el contrato de Mikel Goñi»], ''Gara'', 2005-04-25.</ref>