Justizia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
58. lerroa:
# Lurraren [[Lehengai|lehengaien]] eta bestelako [[Ondasun|ondasunen]] jabegoa gizabanakoen eta [[Enpresa|enpresen]] esku dago, eta sistemak jabegoa babesten du.<ref name=":0" />
# Ondasunak ekoizten dira, ez premiak asebetetzeko, [[Etekin|etekinak]] lortzeko baizik.<ref name=":0" />
# Ondasunen banaketak borondatezko [[Truke|trukaketen]] bidez egiten dira eskaintza-eskariaren legeak arautatuko [[Merkatu|merkatuan]].<ref name=":0" />
# Edonork ekoiztu eta saldu dezake edozein [[Produktu (argipena)|produktu]].<ref name=":0" />
 
Merkatu librea askatasuna (zentzu negatiboan) oinarritzat hartzen duen [[Ondasun|ondasunen]] mugimenduan datza. [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko gizartean]] merkatu librearen eredu garbira hurbiltzen den [[sistema]] batean murgildurik bizi gara. <ref name=":0" />
 
===== Kritikak =====
Merkatu librearen sistema kritikatzen dutenen arabera, merkatu librea [[Xahutu|xahutzailea]] da, bai eta [[Esplotazio sozial|esplotatzailea]] eta desberdintasun ikaragarrien sortzailea ere. Horregatik diote sistema hau [[Injustizia|injustua]] dela. Eskuarki, merkatu librearen aldeko aldarrikapena aukera-berdintasun formalaren aldarrikapenarekin batera egiten da. Oro har, merkatu librearen aldekoek pentsatu ohi dute merkatu libreak onurarik handienak ekarri dituela: besteak beste, [[Ongizate|ongizaterik]] handiena ekarri du merkatu libreak bestelako sistemekin alderatuta.<ref name=":0" />
[[Fitxategi:Marx and Engels.jpg|thumb|Karl Marx eta Friedrich Engels]]
 
==== Askatasuna murrizten duen sistema planifikatua ====
[[Karl Marx]] eta [[Friedrich Engels|Friedrich Engelsekin]] lotzen den [[sistema]] mota hau merkatu librearen ereduaren beste muturrean kokatzen da. Eredu hau [[Askatasun|askatasuna]] (zentzu [[Negatibo (argipena)|negatibo]] horretan) murrizten duen sistema goitik behera planifikatua da.<ref name=":0" />
 
Hauek dira haren ezaugarri nagusiak:
 
# [[Herri|Herriaren]] izenean, autoritate politikoak edo [[Estatu|estatuak]] lehengaien eta [[Ondasun|ondasunen]] jabegoaren kontrola dauka.<ref name=":0" />
# Ondasunak ekoizten dira, ez [[Mozkin|etekinak]] lortzeko, premiak asebetetzeko baizik.<ref name=":0" />
# Ondasunen banaketa planifikaturik dago.<ref name=":0" />
 
Autoritate politikoak erabakitzen du nork ekoiztu behar duen [[ondasun]] jakin bat, eta zenbat ekoiztu behar duen.<ref name=":0" />
 
== Justiziaren filosofia ==
[[Filosofia]] moralari eta [[Etika|etikari]] dagokie justizia ikuspegi filosofikotik aztertzea. Horietan, justizia gisa definitzen da borondatean datzan [[bertute]] kardinala, zeinaren bidez pertsona bakoitzak berea emateko joera duen, dela banaka, dela [[gizarte]] gisa, edo dela pertsona-talde gisa, gizarteko kide gisa.<ref name=":1" /> [[Definizio]] hori hobeto ulertzeko, zenbait azalpen egin behar dira:
 
* Justizia [[bertute]] bat da eta "bertute eta ohitura ororen berezkoena bere ekintzetara irmo eta iraunkorki makurtzen den joera izatea da".<ref>{{erreferentzia|izena=Teófilo|abizena=Urdanoz|urtea=1956|izenburua=Introducción a la cuestión 58 de la Suma Teológica de Santo Tomás de Aquino|argitaletxea=BAC-Edición bilingüe|orrialdea=246|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref>
* Justizia, adierazi den bezala, bertute kardinal bat da, bertute nagusi bat, bere gainean baitatza pertsonaren [[Bizitza (argipena)|bizitza]] morala.<ref name=":1" />
* Borondatean datzan bertute bat da, hau da, "apetitu arrazionalean", [[Tomas Akinokoa|Santo Tomas Akinokoak]] adierazten duen bezala; ez da zuzena zuzentasuna "ezagutzen" duena, zuzen diharduena baizik.<ref>{{erreferentzia|izena=Tomás|abizena=de Aquino|urtea=1265-1274|izenburua=Summa teológica|argitaletxea=|orrialdea=2|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es}}</ref>
* Bertute bat da, zeinean, bakoitzari berea ematean, [[Objektibotasun|objektibotasuna]] nagusitzen den.<ref name=":1" />
 
== Justiziari buruzko teorizazioa ==
Justizia ez da [[Gizateri|gizateriari]] gauzak eman edo banatzea, baizik eta gauza hori norena den erabakitzen jakitea, zuzenbidez. Justizia etikoa, [[Ekitate|ekitatea]] eta [[Zintzotasun|zintzotasuna]] da. Bakoitzari dagokiona emateko borondate etengabea da. Jokabidea gobernatzen duen eta besteen [[Eskubide|eskubideak]] errespetatzera behartzen gaituen zuzentasun-erreferentea da.
 
Beste azterketa-maila bat da justizia eskubideen [[Balio (etika)|balio]] eta helburu gisa ulertzea (bertute subjektibo gisa baino gehiago), eta [[Norberto Bobbio|Norberto Bobbiok]] dioen bezala horrela uler dezakegu:: «Eskubide deritzogun bizikidetza-teknika horretara jotzen duten balio, ondasun edo interesen multzoa». Hala ere, zuzenbideak babestutako ondasun juridikoari dagokionez, hau da, arau juridikoek babestutako baldintzen multzoari dagokionez, erabateko ikuspegi [[Iusnatural|iusnaturalistatzat]] har daiteke, non eskubide oro bidezkoa den eta, bidezkoa ez bada, ez den eskubidea. Baina ikuspegi [[Iuspositibista|iuspositibistatik]], eskubidea justiziaren baldintza da (sine qua non), eta, aldi berean, hori eskubidea baloratzeko neurria da; beraz, esan dezakegu eskubide positibo jakin bat «zuzena edo bidegabea» izan daitekeela justiziaren ideal subjektibo baten arabera.
 
[[Bertute]] guztiak justiziaren baitan daude. Azken batean, benetako justizia bakoitzari berea ematea da, edo, bestela, [[Banako|gizabanako]] bati berea beste bati ematera behartzea, hori zuzenbidearen [[Zientzia|zientziaren]] printzipioetan oinarrituta, eta hori inoren aurrean inolako bereizkeriarik egin gabe eta inolako lehentasunik erakutsi gabe egin behar da, pertsona guztiak berdin tratatu behar baitira, justizia bete-betean aplikatzeko moduan egon ahal izateko.
[[Fitxategi:Original Position.svg|thumb|[[John Rawls|John Rawlsen]] balizko arrazoizko aukeraketa-egoeraren irudikapen bisuala, jatorrizko posizioa, hau da, gizarte batek bere erakundeetarako aukeratzen dituen justizia-printzipioen inpartzialtasuna bermatzea.]]
 
=== John Rawls ===
[[John Rawls]] 1958an hasi zen nabarmentzen, “Justizia ekitate gisa” izeneko joko-aldaketaren [[Dokumentu|dokumentua]] argitaratzean. Lehen [[argitalpen]] garrantzitsua ez zen arren, [[David Hume|David Humeren]] kritikaren ondorioz ahultzen ari zen gizarte-kontratuaren teoria berraztertu zuen, eta [[Utilitarismo|utilitarioek]] eta pragmatikoek iraindu egin zuten. Hala ere, Rawls-ek bertsio kantiarra defendatu zuen. Honek, liburu bertsio oso garatu batera eraman zuen; Theory of Justice, 1971n argitaratua; seguru asko, aurreko [[Mende|mendearen]] bigarren erdian argitaratutako filosofia amerikarreko [[Liburu|libururik]] garrantzitsuena.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=Justice, Western Theories of {{!}} Internet Encyclopedia of Philosophy|url=https://www.iep.utm.edu/justwest/#SH5a|aldizkaria=www.iep.utm.edu|sartze-data=2020-04-26}}</ref>
 
Pertsonak "hasierako egoera" hipotetiko batean irudikatzeko eskatzen digu, berak "jatorrizko posizioa" deitzen duena ([[Thomas Hobbes|Hobbesen]] "naturazko egoerari" edo "izaera naturalari" dagokiona, baina argi eta garbi ez da inolako gertaera historiko edo aurre-historiko gisa aurkezten). Honek, harrigarriki, Rawlsek "ezjakintasunaren-estalkia" deitzen duena du ezaugarri, [[Norberekoikeria|norberekoikeriaren]] eragina minimizatzeko diseinatutako [[gailu]] bat, bidezkoa litzatekeena zehazteko ahaleginean.<ref name=":2" /> Horrela, biltzarra egiten da gizartean norberak duen kokapena ezagutu gabe<ref name=":0" />
 
Egoera horretatik abiatuz, Rawlsen arabera, justizia-printzipio hauek finkatuko lirateke:
 
# [[Gizarte|Gizarteko]] kide bakoitzari eman behar zaio oinarrizko [[Askatasun|askatasunen]] multzo ahalik eta zabalena ([[Adierazpen askatasun|adierazpen askatasuna]], kultu-askatasuna,... baita askatasun politikoari lotzen zaizkionak ere: bozkatzeko eskubidea...).<ref name=":0" />
#[[Berdintasun (argipena)|Berdintasunaren]] printzipioa. Printzipio horren arabera, edozein gizarte kokapenetara, baita gizarte maila altuenera ere, iristeko aukera-berdintasunak egon behar du.<ref name=":0" />
# Desberdintasunaren printzipioa. Bigarren printzipioak ez dakar norbanakoen arteko berdintasuna [[Diru sarrera|diru sarreretan]] edo ondasunetan. Baina, hirugarren printzipio honen arabera, desberdintasun horiek justifikatzen dira, txiroenen eta [[Pobrezia|pobreenen]] hobe beharrez erabiltzen badira.<ref name=":0" />
 
Rawlsen oinarrizko [[Intuizio|intuizioa]] da printzipio horiek norberaren arriskua minimizatzen dutela.<ref name=":0" />
 
== Erreferentziak ==