Justizia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Informazioa osatu
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Iustitia van Heemskerck.png|thumb|Justiziaren ohiko alegoria: begiak estalita dituen emakumea, eskuetan ezpata eta balantza daramatzana.]]
{{HezkuntzaPrograma|Filosofia}}
 
Justizia oinarrizko printzipio [[Filosofia|filosofikoa]], juridikoa eta [[Moral|morala]] da: printzipio horren arabera, [[Gizaki|giza]] ekintzak onartu edo baztertu egin behar dira, ekintza horiek moralari (ongiari), [[Zuzenbide|zuzenbideari]], [[Bertute|bertuteari]] edo portaeren beste edozein arauri erreparaturik duten meritua aintzakotzat hartuz.
 
Justizia irismen unibertsaleko [[Printzipio|printzipioa]] izan arren, [[kultura]] batetik bestera asko aldatzen da zer jotzen den bidezkotzat. Justizia, askotan, [[gizarte]] bizitzarako eta [[Zibilizazio|zibilizaziorako]] funtsezkotzat hartzen den ideal bat da.
 
[[Estatu]] baten barruan, "Justizia" [[erakunde]] multzo bat da (polizia, [[Auzitegi|auzitegiak]], kartzelak…), [[Lege|legearen]] erresuma inposatzen duena eta printzipio filosofikoarekin beti beharrezko loturarik ez duena. Indarrean dagoen agintaritzaren legeak errespetarazteko funtsezkoa da, zilegi izan ala ez. Suposatzen da justiziak legea errespetatzen ez duen edonor [[Zigor|zigortzen]] duela legeak irakastea helburu duen zigor batekin, zigor horrek, helburu [[Didaktika|didaktiko]] horretaz gain, ondare pribatuan zein komunean edo [[Ingurumen|ingurumenean]] egindako akatsak konpontzen lagunduko duela.
 
Justizia, balio [[Politika|politiko]] gisa, zerrenda guztien erdigunean agertzen da. Ez da gobernariek soilik izan behar duten balioa, edozein [[Erakunde|instituziok]] edo pertsonak izan behar duen balioa da. Justizia da autoritate politikoa justifikatzeko erabiltzen den arrazoi nagusietako bat, izan ere, autoritate politikoak justizia bermatu behar du.<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Arrieta Urtizberea, Agustin ( 1962-)|izenburua=Filosofiarako sarrera bat|argitaletxea=Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua|data=L.G. 2015|url=http://worldcat.org/oclc/971737512|isbn=978-84-9082-285-2|pmc=971737512|sartze-data=2020-04-26}}</ref>
 
== Definizioak ==
35. lerroa:
 
Antzinako Erroman, kontzeptua aldatu egiten da, Diké-ak zuzenbidearen kontzepzio erromatarrari bide ematen dio ("Jus, juris"). Orduan, justiziaren helburua erromatarren eta beste nazio batzuetako hiritarren eskubideak babestea izaten hasten da.
[[Fitxategi:St-thomas-aquinas.jpg|thumb|192x192px|[[Tomas Akinokoa]]]]
 
=== Justizia modernoa ===
64 ⟶ 65 lerroa:
===== Kritikak =====
Merkatu librearen sistema kritikatzen dutenen arabera, merkatu librea xahutzailea da, bai eta esplotatzailea eta desberdintasun ikaragarrien sortzailea ere. Horregatik diote sistema hau injustua dela. Eskuarki, merkatu librearen aldeko aldarrikapena aukera-berdintasun formalaren aldarrikapenarekin batera egiten da. Oro har, merkatu librearen aldekoek pentsatu ohi dute merkatu libreak onurarik handienak ekarri dituela: besteak beste, ongizaterik handiena ekarri du merkatu libreak bestelako sistemekin alderatuta.<ref name=":0" />
[[Fitxategi:Marx and Engels.jpg|thumb|Karl Marx eta Friedrich Engels]]
 
==== Askatasuna murrizten duen sistema planifikatua ====