Opera bufo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
== Historia ==
Opera bufoa [[XVII. mendea]]n, Italian, opera serioen ekitaldien artean jotzen ziren intermezzo eta interludioetatik sortu zen. Bi pertsonaia talde biltzen zituen: bata, bost gizonezkok eta emakumezkok osatzen zuten; eta bestea, maitale bikote batek edo gehiagok. Elkarrizketak kantatzen ziren.
 
XVIII. mendean «opéra bouffon» izena irri opera mota bat bereizi egiteko erabili izan zen. Opera bufo izena XIX. mendean agertuko da, ordea, [[Jacques Offenbach]]en eskutik, [[1855]]ean, [[Théâtre des Bouffes-Parisiens]] antzokiaren zuzendaritza hartu zuenean. Antzoki hori 1827an sortua zen eta aurretik beste izenak izan zituen: Théâtre des Jeunes-Élèves edo Théâtre Comte (1827-1855).
 
Opera bufo ezagunenak dira, besteak beste, [[Giovanni Battista Pergolesi|Pergolesiren]] ''La serva padrona'' ([[1733]]) eta ''Maestro di capella'' ([[1732]]-[[1734]]), generoari hasiera eman ziotenak; geroagokoak dira [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozarten]] ''[[Figaroren ezteiak]]'' ([[1786]]); [[Gioachino Rossini|Rossiniren]] ''[[Sevillako Bizargina]]'' ([[1816]]) eta [[Gaetano Donizetti|Donizettiren]] ''[[Don Pasquale]]'' ([[1843]]).