Berriemaile: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Kazetaritza gehitua HotCat bitartez
No edit summary
1. lerroa:
'''Berriemailea''' edo korrespontsala prentsan, irratian eta telebistan, albisteak jaso eta ematen dituen pertsona da; bereziki, atzerrian edo beste herri batean bizi den kazetaria, bertako albisteen berri ematen duena. Atzerriko herrialde batetik komunikabide bati gaurkotasuneko informazioa bidaltzeaz arduratzen den pertsona da. [[Kazetari|Kazetariari]] esleitu zaion lurraldean sortzen diren albisteak estali behar ditu, eta lortzen dituen materialak kontratatu duen informazio-katera halanola, egunkari, irrati edo telebista-kanalera bidali behar ditu.
 
Normalean, hedabideek pertsona hauek atzerrira bidaltzen dituzten baina korrespontsal nazionalak ere existitzen dira. Hauek herrialde bereko beste hiri batzuetara bidaltzen dira hiri horretako albisteak estaltzeko, gaiaren garrantziaren arabera, hedabideraen talde teknikoak bidaltzen ditu gertaera estaltzeko. Adibidez, [[Euskal Irrati Telebista|EITB]]-k korrespontsalak ditu Espainiako hiri desberdinetan.