Euskalerriaren Adiskideen Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kide ospetsuak: 2 item gehitu
t →‎Historia: hiztegi batua
42. lerroa:
Euskal Herrian ordura arte bazter xamar egona zen teknologiari zegokionez ikerketa saio berezia eskatzen zuen modernotasun hark eta, horrenbestean, Europari begira jarri ziren elkarteko kideak irtenbide bila. [[Nekazaritza]] eraberritzeko asmoek finantza (finantza mailan ez zen proiektu bateratu sendorik bideratu; oro har, nork bere ahalen arabera finantzatu ziren proiektuak) eta egitura (nekazaritza sail txikien tradizioa hautsi ezina) mailako oztopo larriekin egin zuten topo eta industriari begira jardun zuten bereziki elkarteko arduradunek (burdinolak eraberritzea, ikatzarria erabiltzea, burdina lantzeko teknika berriak asmatzea).
 
Europako jakintza-leku nagusietara jo zuten Euskalerriaren adiskideek kimika, mineralogia eta burdingintza prozesuak aztertu eta ikastera, eta arlo horietan lortu zituzten ilustratu euskaldunek zientzia emaitza nagusiak ([[Elhuyar anaiak|Ehuyar anaiek]] wolframioawolframa aurkitu zuten, Ignacio Zabalok altzairua lantzeko metodoak hobetu zituen, bertako laborategietan urtu zen lehenbizikoz platinoa eta hobekuntza nabariak abiarazi ziren burdinoletan (hauspo mota berriak). Ekonomia mailan ez zuten eragin zuzenik izan aurrerakuntza guzti horiek. Bai, ordea, hezkuntza mailan.
 
=== Ondorioak ===