Antistenes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
22. lerroa:
 
Azkenik, askoz ere antiteorikoagoa da Sokrates baino. Sokratesek filosofia teorikoaz ezer ez dakiela dioen bitartean, Antistenesek alferrikakoa dela iradokitzen du. Terminoak oraindik sortu gabe dauden arren, bereizketa [[metafisika]] eta [[etika]]<nowiki/>ren artekoa da, eta Antistenesek azken horri bakarrik erreparatzen dio. Arrazoimena, Antistenesentzat, bertutearen oinarria da. "Jakinduria oso gotorleku segurua da, eta ez da inoiz zapuzten eta traizionatzen. Defentsa-hormak geure arrazoibide menderaezinetan eraiki behar dira "<ref name=":0" />. Antistenesek atseginarekiko zuhurtasuna, pobreziaren laudorioa eta arrazoimenaren defentsa ukigarriak izango dira haren ondorengo zinikoetan eta axolagabekeriaren laborantza estoikoan (ataraxia).
 
== Antistenes eta zinismoa ==
[[Fitxategi:Giulio Bonasone - Diogenes and Antisthenes detail.jpg|thumb|260x260px|Antistenes eta Diogenes]]
Bere heriotzaren ondoren, Antistenes, [[Zinismo (filosofia)|ziniko]]<nowiki/>en sortzaile bezala ikusia izan zen, baina, inola ere ez da ziurra hitza ezagutu zuenik. Aristotelesek, belaunaldi bat beranduago idaztean, Antistenes eta bere jarraitzaileei buruz hitz egiten du behin baino gehiagotan, baina ez du zinismoari buruzko aipamenik egiten. Diogenes Sinopekoak Antistenesen dizipulu bihurtzeko egin zuen saiakerari buruzko zenbait testigantza daude geroago, baina ez da guztiz ziurra bi gizonek elkar ezagutuko zutenik.
 
Aditu batzuk, Sinopeko txanpon baliogabetuen aurkikuntzan oinarrituta, defendatzen dute Diogenes Atenasera joan zela Antistenesen heriotzaren ondoren, eta Diogenesekin lotzen duten istorioak, estoikoek beranduago asmatu zituztela argudiatu da.
 
Kontakizun hauek estoikoentzat garrantzitsuak izan ziren Sokratesetik [[Zenon Zitiokoa|Zenon]]<nowiki/>era zeraman irakaskuntza kate bat ezartzeko. Beste batzuek, txanponen ebidentzia ahula dela argudiatzen dute, eta, beraz, Diogenesek, Atenasera, K. a. 340 baino askoz lehenago agertu ahal izango zukeen. Era berean, Diogenesek Atenas eta Antistenes bisitatu zituen erbesteratu aurretik, eta Sinopera itzuli zen. Antistenesek, bizimodu aszetiko zorrotza hartu zuen, eta filosofia zinikoaren printzipio asko garatu zituen, Diogenesentzat eta ondorengo zinikoentzat inspirazio bihurtu zena.<ref>{{erreferentzia|izena=R., M.-O. (Eds)|abizena=Bracht Branham, Golet-Cazé|urtea=2000|izenburua=Los cínicos|argitaletxea=Seix Barral|ISBN=84-322-1600-3}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antisthenes of Athens|url=https://www.ancient.eu/Antisthenes_of_Athens/|aldizkaria=Ancient History Encyclopedia|sartze-data=2020-04-23}}</ref>
 
Antistenesek zinikoekin inolako loturarik ez zuela dioen baieztapena, Antistenesen posizio etiko bakarra dela eta, ahula da. Antistenesek jarrera sokratikoa babesten du, baina bertutearen ulermena eta aszesiaren garrantzia azpimarratzen ditu. Bere aszetismoa Sokratesenaren parekoa da, baina bere atseginarekiko eta bere txirotasunean bere harrotasunarekiko bizitasuna ondorengo zinikoen posizioaren antzekoa da. Azkenik, bertutearen pribilegioa eta zorionerako bertutea nahikoa dela baieztatzea funtsezkoa izango da etika estoikorako.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antisthenes {{!}} Internet Encyclopedia of Philosophy|url=https://www.iep.utm.edu/antisthe/|aldizkaria=www.iep.utm.edu|sartze-data=2020-04-23}}</ref>
 
== Erreferentziak ==