Antistenes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa:
 
Leuktrako gudutik bizirik irten zen (K. a. 371) eta iturri batzuek 70 urterekin hil zela dioten arren, itxuraz, oraindik bizirik zegoen K. a. 366an. Eta 80 urtetik gertuago egon behar izan zuen Atenasen hil zenean, K. a. 365 inguruan.
[[Fitxategi:1784 Bocage Map of Athens, Greece - Geographicus - Athens-bocage-1784.jpg|thumb|Atenasen mapa. Cynosargesen kokapena ikusten da. |alt=|260x260px]]
Esaten denez, hitzaldiak eman zituen ''Cynosarges'' izeneko gimnasioan, atzerriko amengandik jaiotako atenastarrentzat, [[Herakles]]<nowiki/>en tenplutik gertu. [[Bertute|Bertutea]]<nowiki/>ren ideia sokratikoarekiko grinaz beterik, eskola propio bat sortu zuen ''Cynosarges''en, non klaserik pobreenak erakarri zituen bere bizitzaren eta irakaskuntzaren sinpletasunagatik. ''Cynosarges'', Atenasko ''nothoia''rentzat gimnasio eta tenplu bat da. "Nothoi", esklabo, atzerritar edo prostituta batengandik jaioa izateagatik atenastar hiritartasunik ez duen pertsona bat izendatzen duen termino bat da; pertsona baten gurasoak hiritarrak baziren baina ez legez ezkonduak ''nothoi'' ere izan daiteke. Etimilogia baten arabera, "ziniko" hitza, orduan, mugimenduaren sortzaileak irakasten zuen tokitik etorriko zen.
 
Kapa bat, makila bat eta kartera bat zeramatzan, eta jantzi hau bere jarraitzaileen uniforme bihurtu zen. [[Diogenes Laerzio|Diogenes Larerzio]]<nowiki/>k dioenez<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Diogenes Laertius: Life of Antisthenes, from Lives of the Philosophers, translated by C.D. Yonge|data=2007-11-05|url=https://web.archive.org/web/20071105030247/http://classicpersuasion.org/pw/diogenes/dlantisthenes.htm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-04-22}}</ref>, bere lanek hamar liburuki bete zituzten, baina hauetatik zatiak baino ez dira geratzen. Badirudi bere estilorik gogokoena elkarrizketak izan zirela, horietako batzuk bere garaikideen aurkako eraso sutsuak.
 
== Filosofia ==
[[Fitxategi:"The School of Athens" by Raffaello Sanzio da Urbino.jpg|thumb|260x260px|Rafaelen "Atenaseko Eskola"]]
Antistenesen ikuspuntu etikoak proposamen sokratikoaren berrikuntza dira. Lehenik eta behin, bertutea zorionerako nahikoa dela argi eta garbi defendatu zuen. [[Bertute|Bertutea]] eta zoriona guztiz bat datoz eta denentzat daude eskuragarri. Bigarrenik, morala eta legezkotasuna bereizten hasten da, Sokratesek itxuraz egin ez zuen moduan. "Kriton"en, Platonen elkarrizketan, Sokratesek argi dauka hiritarra behartuta dagoela, moralki, [[polis]]<nowiki/>eko legeak betetzera, estatua legeak aldatzeko konbentzitu ezean. Zinikoek ez dute nomoen kontsiderazio hori erakusten, legeak zein konbentzioak esan nahi duen termino bat, kode kulturalei edo lege-araudiei dagokienez.
 
Bertutea ''nomos''en betetzetik bereiztean, Antistenesek [[Diogenes Sinopekoa|Diogenes Sinopeko]] eta [[Krates Tebaskoa|Krates]]<nowiki/>en posizioetarako oinarriak ezartzen ditu. Antistenes ere Sokratesengandik bereizi zen plazer fisikoen auzian. Plazera bilatzea arriskutsua da, jarduera mingarriak ekar ditzakeen neurrian. Baina garrantzitsuena da autosufizientzian duen eragina kaltegarria dela. Plazerrak esklabo bihur gaitzake, eta horrela benetan aske izateko itxaropen oro gal. Horregatik, "norbaitek luxua goraipatu zuenean, bere erantzuna hauxe izan zen: 'Zuen etsaien seme-alabak luxuan bizi daitezela'.<ref name=":0" />
 
Azkenik, askoz ere antiteorikoagoa da Sokrates baino. Sokratesek filosofia teorikoaz ezer ez dakiela dioen bitartean, Antistenesek alferrikakoa dela iradokitzen du. Terminoak oraindik sortu gabe dauden arren, bereizketa [[metafisika]] eta [[etika]]<nowiki/>ren artekoa da, eta Antistenesek azken horri bakarrik erreparatzen dio. Arrazoimena, Antistenesentzat, bertutearen oinarria da. "Jakinduria oso gotorleku segurua da, eta ez da inoiz zapuzten eta traizionatzen. Defentsa-hormak geure arrazoibide menderaezinetan eraiki behar dira "<ref name=":0" />. Antistenesek atseginarekiko zuhurtasuna, pobreziaren laudorioa eta arrazoimenaren defentsa ukigarriak izango dira haren ondorengo zinikoetan eta axolagabekeriaren laborantza estoikoan (ataraxia).
 
== Erreferentziak ==