«Antzara-joko (taula-jokoa)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Autoritate kontrola jartzea)
== Deskribapena ==
 
[[Fitxategi:Goosy Goosy Gander 02.JPG|thumb|300px|Antzinako '''antzara-jokoaren taula''' bat.]]
 
'''Antzara-jokoa''' gelaska segida batean zehar piezak mugitzen dituen [[taula-joko]] bat da, mugimenduak [[dado]]ek erakusten duten puntu kopuruari jarraiki egiten direla. Bi jokalarik edo gehiago har dezakete parte, bakoitza kolore ezberdineko piezekin eta txandaka piezak mugituz. Helburua bere piezak azken gelaskara eramaten dituen lehena izatea da. Guztira irudiak agertzen dituzten 63 gelaska daude; tarteka, [[antzara]]k agertzen dituzten gelaskak daude eta bertara helduz gero, antzara duen hurrengo gelaskara egiten da jauzi eta berriz ere dadoak botatzeko aukera ematen da, "''antzararik antzara, neu berriro jokora''" edo antzeko esaldiak aipatuz, jokoari izena ematen diotenak. Helmugarako ibilbidean zehar bestelako irudiak dituzten gelaskak badaude: zubiak, jauziak egiteko aukera ematen dutenak; putzuak, non beste jokalari bat bertatik pasa arte ezin den bertatik atera; gartzelak, non txanda kopuru bat galtzen den; dadoak, non dadoak berriz ere botatzen diren edota heriotza, non abiapuntura itzuli behar den. Jokoak bere jatorriko bertsioan [[XVI. mendea]]n sortu zen eta [[XIX. mendea]]ren bukaeran zabaldu zen publikoaren artean. Geroztik, aldaera ugari izan dituen jokoa da, irudi-tematika ezberdinekin, hala nola [[historia]], [[kirol]]ak, [[zientzia]] eta [[ingurumen]]a. Halatan, irakasgai batean hasteko [[joko didaktiko]] moduan eta [[publizitate]]-tresnatzat erabili izan da. Antzara-joko ezberdinen bilduma egiten duten zaletuak badaude.
 
== Historioa ==
 
Jokoak bere jatorriko bertsioan [[XVI. mendea]]n sortu zen eta [[XIX. mendea]]ren bukaeran zabaldu zen publikoaren artean. Geroztik, aldaera ugari izan dituen jokoa da, irudi-tematika ezberdinekin, hala nola [[historia]], [[kirol]]ak, [[zientzia]] eta [[ingurumen]]a. Halatan, irakasgai batean hasteko [[joko didaktiko]] moduan eta [[publizitate]]-tresnatzat erabili izan da. Antzara-joko ezberdinen bilduma egiten duten zaletuak badaude.
 
== Ikus, gainera ==
1.934

edits