Diogenes Sinopekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa|jaiotza data={{circa|[[K.a. 412]]}}|heriotza data= [[K.a. 323]]}}
'''Diogenes Sinopekoa''' edo '''Diogenes Zinikoa''' ({{lang-grc|Διογένης ὁ Σινωπεύς}}, ''Diogenes ho Sinopeus''; [[Sinope (Turkia)|Sinope]], {{circa|[[K.a. 412]]}} – [[Korinto]], [[K.a. 323]]) [[Antzinako Grezia]]ko [[filosofia|filosofo]] [[zinismo (filosofia)|ziniko]] nabarmen bat izan zen. Ez zuen ezer idatzirik utzi, eta hari buruz ezagutzen den guztia [[Diogenes Laerzio]]k bere ''[[Filosofoen bizitzak]]'' bilduman idatzitakoa da<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Diogenes Laertius: Life of Diogenes, from Lives of the Philosophers, translated by C.D. Yonge|data=2007-10-21|url=https://web.archive.org/web/20071021083743/http://classicpersuasion.org/pw/diogenes/dldiogenes.htm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-04-22}}</ref>.
 
Diogenes Sinopetik erbesteratu zuten, eta [[Atenas]]a joan zen bizitzera, non [[Antistenes]] ([[Sokrates]]en lehen ikaslea) hartuko zuen maisutzat. Diogenes arlote gisa bizi izan zen Atenasko kaleetan, muturreko gabezia bertute bihurtuz. Kontatzen zenez, upel batean bizi zen, eta ez zuen manta edo kapa bat, zorro bat eta makila bat beste jabegorik. Buztinezko edalontzi bat ere izan omen zuen, baina hautsi egin zuen haur bat errekatik eskuekin edaten ikusi zuenean. Egunez eskuargi bat zuela ibiltzen zen poliseko karriketatik, "gizonen bila" (gizon zintzo eta zuzenen bila, alegia).

Korinton ere izan zen, eta zinikoek[[Zinismo (filosofia)|zinikoe]]<nowiki/>k defendaturiko autosufizientziaren ideiak etsenpluz predikatu zituen: bizitza naturala, gizarteko luxuak arbuiatuz. Bere hitzetan, bertutea da ongi gorena. Zientzia, ohoreak eta aberastasunak alde batera utzi beharreko ondasun faltsuak dira. Bere filosofiaren oinarriak gizarteko ohituren hipokrisiak salatzea eta ikuspegi naturala kontrajartzea dira. Gizaki jakintsuak bere desioak gainditu behar ditu, eta bere beharrizanak ahalik eta neurri txikienera gutxitu.
 
== Bizitza ==
 
Diogenesi buruzko pasarteen egiatasuna zalantzazkoa da askotan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Diogenes of Sinope {{!}} Internet Encyclopedia of Philosophy|url=https://www.iep.utm.edu/diogsino/|aldizkaria=www.iep.utm.edu|sartze-data=2020-04-22}}</ref>. Izan ere, ez zuen idazlanik utzi, eta bere izaera xelebreak eragin handia izan zuen herritarren irudimenean. Horregatik zaila da esatea bere bizitzako zein parte diren egia, eta zein ipuin soilak edo geroko tradizioak sortutako irudia. Nolanahi ere, Diogenen bizitzaren pasadizoak bere filosofia praktikoa ulertzeko oso lagungarriak dira.<ref>{{erreferentzia|izena=R., M.-O.|abizena=Bracht Branham, Goulet-Cazé (Eds.)|urtea=2000|izenburua=Los cínicos|argitaletxea=Seix Barral|ISBN=84-322-1600-3}}</ref>
 
Diogenes [[Sinope (Turkia)|Sinopeko]] greziar kolonian jaio zen, itsaso beltzaren hegoaldeko kostaldean. Bere aitarekin batera txanponak faltsutzeagatik erbesteratu zutela uste da. Atenasa iristean, bere esklaboa zen Manesek ihes egin zion, eta orduan, bere umore garratz bereziarekin esan omen zuen: "Manes Diogenes gabe bizi badaiteke, zergatik ezingo luke Diogenesek Manes gabe bizi?"<ref name=":0" />. Modu hartan, Diogenesek barre egin zion gizonen arteko menpekotasunari, gerora gizarteko beste hainbat kateri egingo zien bezala. Maisu bat aurkitu zuen, Antistenes, Platonek dioenez Sokratesen heriotzaren lekuko izan zena, eta Atenasen bizimodu aszetikoa zeramana. Ikasleak laster gainditu zuen maisua doktrinaren praxian, eta gozamen lurtarrak saihestuz bizi izan zen, askotan gainerako hiritarren eskandalurako. Pentsalariaren muturreko jarrerek giza jokabidearen itxurakeria, harrokeria, zoramena, autoengainua eta naturaz kontrakoa salatzea zuten helburu.
 
Maisu bat aurkitu zuen, [[Antistenes]], [[Platon]]<nowiki/>ek dioenez Sokratesen heriotzaren lekuko izan zena, eta Atenasen bizimodu aszetikoa zeramana. Ikasleak laster gainditu zuen maisua doktrinaren praxian, eta gozamen lurtarrak saihestuz bizi izan zen, askotan gainerako hiritarren eskandalurako. Pentsalariaren muturreko jarrerek giza jokabidearen itxurakeria, harrokeria, zoramena, autoengainua eta naturaz kontrakoa salatzea zuten helburu.
Diogenesen inguruan kontatzen diren istorio askok ematen digute bere nortasunaren koherentziaren berri. Urtaro guztietan oinutsik ibiltzen omen zen, tenpluetako zutabeen artean egiten zuen lo bere mantapean bilduta, eta kupela soil bat zuen etxebizitza moduan. Behin, [[Agora]]n masturbatzen ari zelako jendea kexatu zenean honakoa bota zuela esaten da: "nahi nuke sabela igurtziz gosea ere holako erraztasunez desager baledi!". Gizarteari zion erdeinua erakusteko, behin Atenasko kaleetan zehar ibili zen eskuargi batekin "gizon baten bila" zebilela aldarrikatuz. Herriko dirudun batek etxera gonbidatu zuen, bere etxean listua botatzea debekatuta zegoela berariaz ohartaraziz; Diogenesek eztarria garbitzeko gargara batzuk egin eta aurpegira tu egin zion zuzenean, barneak husteko leku zikinagorik topatu ez zuela argudiatuz. Inguruko pentsalariekin gorabehera asko izan zituen. Behin Platonen akademian lumarik gabeko oilasko bat askatu zuen bere hitzaldi batez barre egiteko. Beste behin, [[Zenon Eleakoa|Eleako Zenonen]] irakaspen baten ondoren (mugimendua ukatzen zuena), bere inguruan ibiltzeari ekin zion. Atenasko biztanleek barre egiten zioten, baina beldurra eta errespetua ere baziotela egia da.
 
Diogenesen inguruan kontatzen diren istorio askok ematen digute bere nortasunaren koherentziaren berri. Urtaro guztietan oinutsik ibiltzen omen zen, tenpluetako zutabeen artean egiten zuen lo bere mantapean bilduta, eta kupela soil bat zuen etxebizitza moduan. Behin, [[Agora]]n masturbatzen ari zelako jendea kexatu zenean honakoa bota zuela esaten da: "nahi nuke sabela igurtziz gosea ere holako erraztasunez desager baledi!". Gizarteari zion erdeinua erakusteko, behin Atenasko kaleetan zehar ibili zen eskuargi batekin "gizon baten bila" zebilela aldarrikatuz. Herriko dirudun batek etxera gonbidatu zuen, bere etxean listua botatzea debekatuta zegoela berariaz ohartaraziz; Diogenesek eztarria garbitzeko gargara batzuk egin eta aurpegira tu egin zion zuzenean, barneak husteko leku zikinagorik topatu ez zuela argudiatuz. Inguruko pentsalariekin gorabehera asko izan zituen. Behin Platonen akademian lumarik gabeko oilasko bat askatu zuen bere hitzaldi batez barre egiteko. Beste behin, [[Zenon Eleakoa|Eleako Zenonen]] irakaspen baten ondoren (mugimendua ukatzen zuena), bere inguruan ibiltzeari ekin zion. Atenasko biztanleek barre egiten zioten, baina beldurra eta errespetua ere baziotela egia da.
[[Fitxategi:Diogenes - La scuola di Atene.jpg|thumb|Diogenes Sinopekoa, Rafaelen "Atenasko Eskola" margolanean]]
Inguruko pentsalariekin gorabehera asko izan zituen. Behin Platonen akademian lumarik gabeko oilasko bat askatu zuen bere hitzaldi batez barre egiteko. Beste behin, [[Zenon Eleakoa|Eleako Zenonen]] irakaspen baten ondoren (mugimendua ukatzen zuena), bere inguruan ibiltzeari ekin zion. Atenasko biztanleek barre egiten zioten, baina beldurra eta errespetua ere baziotela egia da.
 
[[Egina]]rantz eginiko bidaia batean, Diogenes pirata batzuek preso hartu eta esklabotzat salgai jarri omen zuten. Salgai zegoela, honela erantzun zuen zer egiten zekien galdetu ziotenean; "Agindu. Galdetu ea inork jaberik erosi nahi duen". Korintoko Xeniades izeneko morroi batek erosi zuen, eta askatasuna eman ondoren, bere semeen tutore izendatu zuen. Harrezkero Korinton bizi izan zen hil arte. Hiri horretan ezagutuko zuen [[Alexandro Handia|Alejandro Magno]], gerora pentsalariaren pasadizo ezagunena izango zena gertatuko zelarik. Mazedoniarrak Diogenes ezagutzeko interesa zuen eta goiz batez kalean eserita topatu zuen, hausnarketa sakonean. Alejandro hurbildu eta nahi zuena eman ziezaiokeela esan zion, eta Diogenesek paretik kentzeko eskatu zion, eguzkia estaltzen ziola eta. Gortesauek agiraka egin zioten, errege baten aurrean zegoela ohartarazita. Alejandrok bere jarraitzaileen barre eta kritikak isilarazi zituen esanaz: "Alejandro ez banintz, Diogenes izan nahiko nuke".<ref>{{es}} Plutarko: ''[http://es.wikisource.org/wiki/Vidas_paralelas:_Alejandro Vidas paralelas. Alejandro.]''.</ref> Beste batean, erregeak hezur pila bati begira topatu zuen eta zertan zebilen galdetuta, esan zion: "Zure aita Filiporen hezurren bila nabil, baina ez dakit esklabo baten hezurrengandik bereizten".
21 ⟶ 27 lerroa:
 
== Diogenes eta zakurrak ==
[[Fitxategi:Antisthenes the Cynic.jpg|thumb|Antistenes]]
 
Diogenesen inguruan kontatzen diren pasadizo askok bere zakurren antzeko bizitzaz eta bizitza horri egiten zion gorazarreaz hitz egiten digute. Arrazoia ''Ziniko'' hitzean dago, grekozko ''zakur'' hitzetik baitator. Bi jatorri lotzen dira eskola zinikoaren sortzaileen inguruan. Lehenak dio Antistenesek Kinosargoko santutegi eta gimnasioan eman zituela bere aurreneko ikasgaiak; ''Kinosargo'' izena ''kyon argos''etik letorke («zakur zalua» edo «zakur zuria»). Bigarrenaren arabera, Antistenes eta Diogenesek Atenasen jaso zuten ezizenetik dator, beren portaera zakurren antzekoa zela eta ''kynikos'' deitzen baitzitzaien; «zakur moldekoak», alegia. Beren bizimodua zakurrenarekin lotzea, izan ere, lege eta ohitura gizatiarrei zieten mespretxuaren, beren askatasun ideiaren eta beren lotsarik ezaren ondorio zen.
 
29 ⟶ 35 lerroa:
 
Gutxiago dakigu Diogenesen irakaspenez bere bizitzaz baino. Ziniko gehienak bezala, bere bizitzaren egokitasuna izan zen bere kezka, eta ez zuen eskola bat sortzeko ahalegin handirik egin.
[[Fitxategi:Heracles Herakles Hercules.jpg|thumb|Herakles]]
 
Dakigunaren arabera, jabegoari ez zion inolako garrantzirik ematen (Antistenesek ordea, oztopo kontsideratzen zuen). Lapurreta onargarria zela irakasten omen zuen: "jakintsuak eskura duena erabil dezake". Maisuarekin bat zetorren ideia askotan, hala nola beharrizanen ezabatzetik datorren bertutea, gizartea dela alperreko behar askoren eragilea eta hauek naturarekin bat datorren bizimodu batekin ekidin daitezkeela, sufrimenduaren mugetarainoko gabeziaren gorazarrea, gizarteko konbentzioei erdeinua, eta filosofia oso landuenganako mesfidantza.
 
35 ⟶ 41 lerroa:
 
Heriotza txarra ez zela ere esaten zuen, ez baitugu bere zuzeneko kontzientziarik. Kosmopolitetan lehena dela esaten da, aberririk zuenik ukatu baitzuen, munduko hiritarra zela argudiatuz.
 
=== Filosofia praktikoa ===
Diogenesek filosofia praktikatu zuen, hartaz teorizatu baino gehiago. Bere garaikide eta ondorengo filosofo askok, zinikoek bertuteari buruz defendatu zituzten ideiak praktikara eramateko balio zuen bizimodu bezala ulertu zuten.
[[Fitxategi:The Parthenon in Athens.jpg|thumb|Atenaseko Partenoia]]
Platoni galdetu zitzaionean zer nolako gizona den Diogenes, honek erantzun zuen: "[[Sokrates]] erotu bat"<ref name=":0" />. Platonen definizioa adierazgarria da, Diogenesen filosofia sokratikoaren egokitzapena askotan degradaziotzat hartu izan baita. Aditu batzuek, jakinduria sokratikoaren muturreko bertsio bezala ulertu dute Diogenesena, antzinako pentsamenduaren historian une liluragarri baina gordin bat eskainiz, baina filosofiarekin nahastu behar ez dena.
 
Aurreiritzi horrek, ordea, ez du kontuan hartzen arrazoimenaren zentraltasuna Diogenesen jardunean. Diogenesen askatasunaren praktika hobeto ikusten da [[Zinismo (filosofia)|zinismoa]]<nowiki/>ren testuinguruan, oro har. Bereziki, Diogenesek, kasu batzuetan, barregarri eta alferrikakotzat jotzen zituen konbentzio sozialen aurkako bere erasoan. Ongi bizitzeko bidea naturaren araberako bizitza sinple ([[bertute]]<nowiki/>tsu) baten praktikatik igarotzen da. Eta horrek barne hartzen ditu jendaurrean egiten badira gizarteak lotsagarritzat jotzen dituen egintzak. Diogenesek, hain zuzen ere, kritikatzen zituen gizarte-konbentzioen barregarritasuna erakusteko modu bat bezala egiten zuen hori.
 
Adibidez, Atenasko konbentzioaren kontrakoa zen merkatuan jatea, eta, hala ere, han jaten zuen, zeren, aurpegiratzen zitzaionean azaltzen zuen bezala, merkatuan goseak egoten baitzen. Horrelako jarduerarik eskandalagarrienak merkatuan duen portaera lotsagabea (masturbatzea) inplikatzen du, eta "urdail hutsa igurtziz gosea arintzea hain erraza izatea nahi nuen"<ref name=":0" /> erantzun zion.
 
Diogenesen bizitzari buruzko pasadizo hauetan, arrazoimenak, argi eta garbi, egiteko bat du. Diogenesen ustez, banako bakoitzak onartu behar du arrazoimenak gidatzea bere jokabidea, edo animalia batek bezala, uhal batek gidatu beharko du, arrazoimenak hutsegiteetatik urrun eta bizitza bizitzeko modurik hoberenera gidatzen du bat.
 
Diogenesek, orduan, ez du [[ezagutza]] bere horretan mespretxatzen, baina ezertarako balio ez duten ezagutza-nahiak mespretxatzen ditu. Pertsona batek bekokia ukituz adarrak dituela dioen argudioa gezurtatzen du, eta, antzera, ez dela existitzen baieztatzen du, hor zehar dabilen mugimendua bezala. Beste leku batzuetan, definizio platonikoak eztabaidatzen ditu, eta hortik sortzen da bere ekintzarik gogoangarrienetako bat: "Platonek animalia hankabiko eta lumarik gabeko gisa definitu zuen gizakia, eta txalotu egin zuten. Diogenesek oilo bat hartu eta hara eraman zuen, honako hitz hauekin: "Hemen da Platonen gizakia".
 
Diogenes Platonen kritikari gogor bat da, bere jarduera metafisikoak aldizka mespretxatzen dituelarik, nagusiki teorikoa den etikaren haustura argia adierazten duena. Diogenesek konbentzio sozial eta erlijiosoak ahultzeko eta botere politikoa iraultzeko duen talentuak, irakurleak, bere posizioa, soilik negatibo bezala ikustera tentatu ditzake. Hori, ordea, akats bat izango litzateke. Diogenes polemikoa da argi eta garbi, baina bai arrazoimena eta bertutea sustatzeko.
 
Azkenean, gizaki bat naturarekin ados egotea arrazionala izatea da, gizaki baten izaeran baitago arrazoiaren arabera jokatzea. Diogenesek arazoak ditu gizaki horiek aurkitzeko, eta antzerkian dituen zailtasunei buruzko sentimenduak adierazten ditu. Diogenesek "egun argiz lanpara bat piztu zuen eta, aurrera zihoala," Gizaki baten bila nabil "esan zuen. Zinikoentzat, arrazoimenaren araberako bizitza naturaren arabera bizi da, eta, beraz, arrazoimenaren araberako bizitza konbentzioaren eta polisaren mugak baino handiagoa da. Gainera, zinikoek diote horrelako bizitza bizitzea merezi duen bizitza dela.
 
== Ikus, gainera ==