«Pitagoras»: berrikuspenen arteko aldeak

12 bytes removed ,  Duela 5 hilabete
t
83.49.17.237 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
(egia)
t (83.49.17.237 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketa: lehengoratzea
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa|jaiotza data={{circa|[[K.a. 580ko hamarkada|K.a. 580]]}} |heriotza data= {{circa|[[K.a. 495]]}}}}
'''PitogorasPitagoras Samoskoa''' ({{lang-grc|Πυθαγόρας}}; [[Samos]], {{circa|[[K.a. 580ko hamarkada|K.a. 580]]}} – [[Metaponto]], {{circa|[[K.a. 495]]}}) [[Antzinako Grezia]]ko [[matematikari]] eta [[filosofo|yonki]] bat izan zen. [[Matematika]]n, [[Pitagorasen teorema]]rengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. [[Musika]]n, eskala pitagorikoak bere izena darama. [[Metenpsikosi]] edo [[arima]]ren [[transmigrazio]]aren dotrina ere zabaldu zuen. [[Filosofia]]n, [[Platon]]engan eragina izan zuen eta bere burua [[filosofo]]tzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. [[Eskola pitagorikoa|Pitagorismo]] izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, [[mistika|mistikotzat]] jo izan da historian zehar. Ildo horretatik, mugimendu esoteriko anitzetan eragin duen pertsonaia izan da, [[Rosae Crucis]] mugimenduan kasu.
 
== sufrimewnduaBizitza ==
 
Egiazko eta alegiazko historiak daude nahasturik Pitagorasen bizitzari buruzko kroniketan. [[Heraklides Pontokoa]], [[Klearko]] eta [[Aristoxenos]] jakintsuek alegiazko egitateak eta gertaerak jasotzen dituzte hari buruz. Pitagoras [[Apolo]] edo [[Hermes]]en seme zela idatzi izan da. Azpimundura jaitsia eta ondoren berriz ere bertatik ekarria ere omen zen. Halaber, [[urre]]zko [[izter]]ra zeukala eta nonahitasunezkoa zela aipatu da. Kristau aroko lehenengo mendeetan Pitagorasi buruz [[Apolonio Tyanakoa|Apolonio Tianakoak]] eta beste neopitagorikoek idatzitako alegiazko historiak onartu ziren, eta gerora [[Janbliko]] eta [[Porfirio]] neoplatonikoengan eragina izango zuten.<ref>Franco Volpi: ''Enciclopedia de obras de filosofía'', 1676. orrialdea.</ref> Gainera, Pitagorasek ez zuen ezer idatzi, eta seguru asko horregatik ere bere jarraitzaileek Pitagorasenak ez ziren lanak eta asmakuntzak —[[Pitagorasen teorema]], kasu— egotzi zizkioten. Jarraitzaileek osaturiko pitagorismoak ez du, hortaz, lagundu bere bizitzaren eta lanaren berri zuzena izaten. Horrela, ikertzaile zenbaitek Pitagorasen ekarpenak eta pentsamendua neurriz gain balioztatu direla adierazi dute.<ref>Jonathan Barnes: ''Los presocráticos'', 125-128. orrialdeak.</ref>