Odol-hodi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
23. lerroa:
 
=== Arteria sistema ===
Arteria sistemak odola bihotzetik kapilarretara eramaten du. Beraz, arteriak eramaleeramaile zentrifugoak dira bihotzari buruz. Bihotzaren uzkurdurek pultsu moduko odol jario bat sortzen dute. [[Pultsu]] edo taupada bakoitzean arterietako paretak zabaldu egiten dira bihotzaren bentrikuluen uzkurduren ondorioz, eta ondoren lehengo egoerara itzultzen dira. Zabaltze-lehengoratze mekanismo hori arterietako paretetako ehun elastikozko geruza bati esker gertatzen da. Zuntz elastiko horiek eta husgune txiki bat uzten duen [[muskulu liso]]zko geruza lodi bat dira arteria sistemaren ezaugarri berezienak. Sistema horretan odolaren presioa oso handia da, eta arterien elastikotasunari esker pixkanaka eta etengabe irisiteniristen da odola kapilarretara, nahiz eta bihotzaren jardueraren ondorioz pultsu moduan edo taupadaka sartzen den. Muskulu lisoz osaturiko geruzak odol jarioa erregulatzen du, hark mugatzen du organo eta ehun bakoitzera zenbat odol iritsi behar den, [[hormona|hormonen]] edo [[nerbio-sistema sinpatiko]]aren kitzikadurarekin hodien diametroa aldaraziz.
 
Arteria sisteman ondoko hiru hodi mota hauek bereizten dira:
* Arteria elastikoak. Banaketa bideratzen duten hodi handiak dira. Era honetakoak dira [[karotida]], [[arteria subklabio|subklabioak]], [[biriketako arteria]]k eta izenik gabeko arteria gehienak. Tarteko tunika oso zabala eta zuntz elastiko ugariz osatua dute, eta barneko tunika berriz oso mehea dute. Urteekin elastikotasun hori galduz joaten dira.
* Gihar arteriak. Arteria sistemaren banaketa adar nagusiak dira, adibidez [[arteria erradialakerradial]]ak. Ehun elastikozko geruza bakarra dago barneko tunikan, barneko lamina elastikoa, eta beste bat kanpoaldeko geruzan, kanpoaldeko lamina elastikoa. Tarteko tunika gihar geruza sendo batek osatua da.
* Arteriolak. Odola kapilarretara daramaten amaierako adarrak dira. 0,3 mm diametroko husgunea duten arteria sistemako hodi gisa defini daitezke. Barnealdeko tunika oso mehea da, eta barne lamina elastiko mehe bat du. Tarteko tunika, berriz, muskulu lisozkoa da, ia osorik. Arteriolek garrantzi handiko zeregina dute ehun edo organo bakoitzera bidaltzen den odol bolumenaren eta arteria presioaren kontrolean. Odola kapilarretara bidaltzen dute eta beren diametroa handi eta txiki dezakete, odol jarioari erresistentzia gehiago ala gutxiago egin behar zaion. Arteriolen eta kapilarren artean metarteriola izeneko hodiak daude; kapilarra metarteriola batetik sortzen den guneetan gihar zelula leun bat dago kapilar aurreko esfinter bat eratzen duena, eta uzkurtzean, odol jarioa ehunak dituen beharrei egokitzeko, odolaren garraioa geldiarazten edo eteten duena.