Txikipedia:Merkataritza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa:
===Barneko merkataritza===
Estatu baten mugen barruan garatzen dena da, eta bertako biztanleak ondasunez hornitzea du helburu. Bi mota daude:
[[Fitxategi:Arrasate-Eroski-hypermarket-4624.jpg|thumb|400px|<center>Hipermerkatu bat.]]
*'''Txikizkako merkataritza''' edo '''txikizkako salmenta:''' produktuak amaierako kontsumitzaileari saltzen dizkiona, alegia, produktuak erabiltzen edo kontsumitzen dituen eroslearekin egiten dena. Kaleetako dendak, azokak eta supermerkatu gehienak, adibidez, txikizkako merkataritzan sartzen dira. Merkataritza mota honetan, txikizkako saltzaile edo txikizkariek handizkari edo handizkako saltzaile bati produktu-kopuru txikiak erosten dizkio, amaierako kontsumitzaileari saltzeko.
*'''Handizkako merkataritza''' edo '''handizkako salmenta:''' ekoizleei produktu-kantitate handiak erosi eta txikizkako saltzaileei saltzen dizkien bitartekaritzako jarduera. Mota honetako merkataritzan, normalean, bitartekariak kantitate handiak erosten ditu, eta kantitate txikiagotan eta prezio handiagoan saltzen ditu, eta txikizkako merkataritzan diharduten denda eta saltzaileek erosten dituzte, ez amaierako kontsumitzaileek. Merkataritza mota honetan, handizkako saltzaile edo handizkari batek salgai-kopuru handia erosten dizkio ekoizleari, merkatari txiki edo txikizkako saltzaileei saltzeko.