Broly: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
55. lerroa:
 
=== Lurrera bidaia ===
Zoritxarrez, bere indar ikaragarriari esker bizirik iraun zuen. Larriki zaurituta izorratutako Espazio Untzi batean sartu eta norabide zehatzik gabe aireratu zen kasualitatez Lurrean eroriz. Erortzean laku handi bat sortu zuen eta hau izoztu egin zen gerlaria bertan harrapatuta gelditu zelarik. Zazpi urte pasa zituen lo izozpean eta azkenean, [[Son Goten|Gotenen]] negar eta ohiuek aztoratu zuten, [[Goku|Gokurenak]] zirela uste bait zuen.
 
Honek''' Broly''' berehala esnatzea eragin zuen. "Jolasean" ibili zen [[Trunks]] eta Gotenekin, hauen erasoek ezer ez zioten eta egiten. [[Son Gohan|Son Gohanek]] bakarrik egin ahal izan zion aurre [[Super Saiya#Super Saiya 2|Super Saiya 2]] mailan, nahiz eta honek ere gutxi iraun zuen, Kondairako [[Super Saiya]] mailan bait zegoen '''Broly'''. Gohanek, munstroa baino askoz argiagoa, '''Broly'''ren eraso baten laba atera zuela konturatu eta bertan harrapatuta uztea lortu zuen. Une honetan Gohan konorte gabe geratzen da, baina labak harrapatu baino lehen [[Krilin|Krilinek]] salbatzen du. Baina '''Broly'''k biziraun egin zuen Gohan eta Krilinen harridurarako. '''Broly'''k orduan, borroka behin betiko amaitzeko izugarrizko indar bola bat jaurti zuen, [[Dragon World|Lurra]] ukitu izan balu txikituko zukeena. Gohan eta Goten orduan [[Kame Hame Ha]] bateratu batekin saiatu ziren gelditzen hau, baina ez zen nahikoa. Orduan, [[Shenron|Shenroni]] esker Goku agertu zen bere semeei laguntzeko. Baina Kame Hame Ha hirukoitz hori ere ez zen nahikoa, bere bola bola txikiagoak jaurtiz elikatzen bait zuen. Berriz ere ezusteko laguntza batek lagundu zien saiyei. Hilzorian zen Trunksek indar bola bat bota zuen. Honek '''Broly'''k bere bola elikatzeko botatzen zituen boletako baten kontra jo eta beraz hau handitzea ekidin zuen. Momentu horretan, Goku, Gohan eta Gotenek euren indar guztiz eraso zioten '''Broly'''ri eguzkiraino bidaliz. Oraingoan '''Broly''' akabatzea lortu zuten, baina inguruko herrixka bateko mago iruzurtu batek munstroak ixuritako odolaren zelulekin izaki berri bat sortu zuen: '''Bio-Broly'''.
 
=== Bio-Broly ===