Euskadiko Ezkerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t →‎Historia: LAIA alderdiaren lotura konpondu
19. lerroa:
[[1977]]an sortu zen, [[Euskal Iraultzarako Alderdia]] (EIA) eta [[Euskadiko Mugimendu Komunista]] (EMK) alderdien arteko koalizio gisa. [[ETA(pm)]] taldearen adar politiko moduan antolatu zen.
 
Alderdikide ez ziren zenbaitek bultzatu zuten koalizioa, [[Juan Maria Bandrés|Juan María Bandrés]] abokatua buru. EIA alderdia [[ezker abertzalea|ezker abertzaleko]] alderdi eta erakundeak biltzen zituen [[Koordinadora Abertzale Sozialista]]ren (KAS) kide zen, baina 1977ko ekainean, ETA politiko-militarraren iritziarekin bat, bidezko ikusi zuen [[frankismo]]aren ondorengo [[1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak|lehen hauteskundeetan]] parte hartzea, koordinadorako gainerako parte-hartzaileek ez bezala ([[Euskadi Ta Askatasuna|ETA militarra]], [[Euskal Herriko Alderdi Sozialista|EHAS]], [[Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia|LAIA]]).
 
Euskadiko Ezkerra koalizioak diputatu bat ([[Francisco Letamendia]], ''Ortzi'') eta senatari bat (Juan Maria Bandrés) lortu zituen Gipuzkoan hauteskunde haietan. 1978. urtetik aurrera, autonomia-estatutuaren aldeko bidea baietsi zuen Euskadiko Ezkerrak, eta EMK alderdiak utzi egin zuen koalizioa. 1979. urtean Euskadiko autonomia-estatutua onartu zenetik, haren balioa aldeztu zuten alderdien artean egon zen beti Euskadiko Ezkerra.