Aristipo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Aforismoen itzulpenak berrikusi
t Zuzenketa ortografikoak
4. lerroa:
Aristipo, [[Sokrates]]<nowiki/>en jarraitzailea izan zen, eta filosofia eskola [[Zirenaikoak|zirenaikoa]]<nowiki/>ren sortzailetzat edo inspiratzailetzat hartzen da. Greziar beste pentsalari etiko batzuk bezala, Aristiporen etika, "xedea" zein den galdetzean zentratzen da, hau da, zein helburutara apuntatzen duten gure ekintzek eta zer den berez baliotsua.
 
Aristipok plazer gisa identifikatu zuen xedea. Plazeraren amaiera bezala identifikazio honek Aristipo filosofo hedonista bihurtzen du. Bere pentsamenduak [[Epikuro]]<nowiki/>ren obran izan zuen eragina, lorategiko filosofoak aitortu ez bazuen ere, garrantzitsua izan zen, baita [[Eszeptizismo|Eszeptizismoa]]<nowiki/>n ere. Aristipok desiragarritzat deskribatzen dituen plazer gehienek asetze sentsualarekin dute zerikusia, hala nola kortesanekin lo egitearekin eta janari eta ardo onaz gozatzearekin. Irakatsi zuen ez ditugula geroratu behar orainaldian lor ditzakegun plazerrakplazerak etorkizuneko plazerren onerako.
 
Prest zegoen bere garaiko konbentzio sozialak hausteko eta esperientzia atseginak lortze aldera iraingarritzat jotzen ziren portaeretan parte hartzeko. Probokazio modu hori keinu filosofikoen bidez ezarritako ordena sozial eta moralaren desafio gisa ere uler daiteke. Bere garaiko beste filosofo sokratiko baten praktika bat, [[Diogenes Sinopekoa]].
14. lerroa:
Aristipo, Sokratesen dizipulu edo jarraitzaileetako bat izan zen. Maisuaren irakaspenak forma ezberdin eta are bateraezinetan garatu zituzten pentsalari talde anitza eta heterogeneoaren bat da Aristipo. Luxuz bizi izan zen, pozik zegoen sentsualki gogobetetzea eta kortesana (prostituta) ezagunen konpainia bilatzeaz. Bere irakaspenengatik ere dirua jasotzen zuen, Sokratesen lehen dizipulua izan zena (ondoren [[Sofistak|Sofiste]]<nowiki/>k ere egin zuten). Bere bizitzaren zati bat [[Dionisio I.a Sirakusakoa]] edo Dionisio Gaztearen (Dioniso I.aren semea) gortean pasa zuen.
 
[[Diogenes Laerzio]] eta beste iturri zahar batzuei esker, Aristiporen bizitzaren pasarte batzuk ezagutzen dira<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los diez libros de Diógenes Laercio: Aristípo - Wikisource|url=https://es.wikisource.org/wiki/Los_diez_libros_de_Di%C3%B3genes_Laercio:_Arist%C3%ADpo|aldizkaria=es.wikisource.org|sartze-data=2020-04-14}}</ref>. Dionisio I.aren jauregira lehen aldiz iritsi zenean, Dionisiok galdetu zion zer egiten ari zen han, eta, ustez, zera esan zuen: "Jakinduria nahi nuenean Sokratesengana joan nintzen; baina orain, dirua nahi dudanean, zugana etorri naiz". [[Platon]], Dionisio Gaztea, bere Errege Filosofo bihurtzen saiatu zen, eta porrot egin zuen, eta, beraz, Aristipok errege horri zerbitzatuko balio, Platonek Aristiporekiko zuen etsaitasuna are gehiago esplikatuko luke, beste faktore batzuen artean.
 
Aristipok bere jaioterrian igaro zuen zahartzaroa, luxuzko eta plazerezko bizitza baten ondoren, eta bertan hil zen. Bere alabak [[Arete Zirenekoa]]<nowiki/>k<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Arete_of_Cyrene|url=http://www.societyforthestudyofwomenphilosophers.org/Arete_of_Cyrene.html|aldizkaria=Society_for_the_Study_of_Women_Philosophers|sartze-data=2020-04-16}}</ref>, aita hil ondoren, berak sortutako eskola zirenaikoa zuzendu zuen.
21. lerroa:
Aristiporen filosofia etika praktikoaren inguruko auzi sokratikoan zentratzen da: zer da ona eta nola lortu? Nahiz eta ez dagoen testu idatzirik (ez dago argi obra filosofikorik idaztera iritsi ote zen), Aristiporen bizitzako pasadizoen testigantzak, jatorrian sokratikoa izan zen baina bere maisuarengandik dezente aldendu zen, jakintza praktiko baten ingeradak marrazteko aukera ematen digu<ref>M. Onfray filosofoak sutsuki denfendatzen du ideia hau: pasadizoek botere teoriko asko daukate filosofoaren pentsamendua ezagutu ahal izateko. </ref>.
 
Gizakiek "on" edo "txar" izendatzen dituzten balioak [[plazer]]<nowiki/>rera eta [[min]]<nowiki/>era parekatuak dira; autosatisfakzioa, orduan, on handia da, eta norberaren burua kontrolatzea, aldiz, plazer jakin baten aurrean, txarra litzateke. Hala eta guztiz ere, Aristipok esan zuen plazerraplazera dakarten gauzez jabetzea ezinezkoa dela.
 
Diogenes Laercioren arabera, Aristipo ''Lais'' izeneko maitale oso garesti bat mantentzeagatik kritikatua izan zenean, berak erantzun zuen: "Lais daukat, ez berak ni. Izan ere, bere buruari eustea eta plazeretatik herrestatzen ez uztea laudagarria da, baina ez erabat kentzea". Ez zegoen ezer txarrik, orduan, gozatu nahi zenarekin gozatzearekin, baldin eta norberak gauza edo pertsona horren azken balioa ezagutzen bazuen eta balio hori norberaren askatasun pertsonalarekin nahasten ez bazuen. Aristiporen iritziz, batek ez du inoiz bere askatasuna ezeren truke aldatu behar. Nork bere burua zaintzea eta autosatisfakzioa, orduan, norberaren askatasun pertsonala mantentzeko balio berekoak izan ziren, bizitzan ongia jazartzen zen bitartean: plazerraplazera.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aristippus of Cyrene|url=https://www.ancient.eu/Aristippus_of_Cyrene/|aldizkaria=Ancient History Encyclopedia|sartze-data=2020-04-14}}</ref>
 
Aristiporentzat Zoriona plazerraplazera da; zenbat eta plazer gehiago, orduan eta [[zoriontasun]] handiagoa; eta plazerrikplazerik handiena sentigarria denez, horixe da bilatu behar dena. Sentimenezko atseginaren barruan, oraingo atsegina (''pathos paroia'') bakarrik interesatzen da, etorkizunaz kezkatu beharrik gabe, hau zalantzazkoa baita. Zuhurtzia (''Sofrosine'') da plazeraren bilaketan gidatzen duena, egokiena aukeratzen jakiteko; baina gizakia ez da plazerak menderatu behar, hura menderatzen jakin baizik.
 
Aristipok aberastasuna onartzen du plazerrerako bitarteko gisa, eta prostituzioa ere onartzen zuen. Halako batean, Diogenes Zinopekoak, belar batzuk garbitzen ari zela, zera esan zion Aristipori: "Janari hau prestatzen ikasi izan bazenu, ez zenituzke tiranoen jauregiak eskatuko". Aristipok erantzun zion: "Eta zuk gizonekin tratatzen jakingo bazenu, ez zinateke belarrak garbitzen ariko".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los diez libros de Diógenes Laercio: Aristípo - Wikisource|url=https://es.wikisource.org/wiki/Los_diez_libros_de_Di%C3%B3genes_Laercio:_Arist%C3%ADpo|aldizkaria=es.wikisource.org|sartze-data=2020-04-14}}</ref>