Multiplataforma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
estekak
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Informazio eta Komunikazioaren Teknologia}}
 
'''Multiplataforma''' edo '''Plataforma-anitzetarako''' terminoa erabiltzen da [[informatika]]n aplikazio bat plataforma edo [[sistema eragile]] edo [[hardware]] desberdinetan ibil daitekeela adierazteko. Ingelesez '''cross-platform software''', '''multi-platform software''' edo '''platform-independent software''' terminoak erabiltzen dira. Adibidez, [[Microsoft Windows|Windows]] eta [[Linux]]en dabilen [[software]] bat plataforma-anitza da. Honi esker, erabiltzaileak ez du sistema eragile aldaketarik egin beharko software hori erabili ahal izateko, abantaila da beraz ezaugarri hau izatea. Dena dela, software bat plataforma-anitz izateak ez du plataforma guztietan funtzionatuko duenik esan nahi.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Platform definition by The Linux Information Project|url=http://www.linfo.org/platform.html|aldizkaria=www.linfo.org|sartze-data=2020-04-17}}</ref>
 
Zenbait [[programazio-lengoaia|programazio-lengoaiak]] aplikazio plataforma-anitzak sortzeko aukera eskaintzen dute, hala nola [[Java (programazio lengoaia)|Java]] eta [[C++]],<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Oracle Java Technologies {{!}} Oracle|url=https://www.oracle.com/java/technologies/|aldizkaria=www.oracle.com|sartze-data=2020-04-17}}</ref> baina gehienetan plataforma bakoitzarentzako konpilatu behar izaten da. Interpretatuak direnak, [[Python (informatika)|Python]] esaterako, multiplataforma izateko egokiagoak dira, plataforma bakoitzerako [[Interpretatzaile (informatika)|interpretatzailea]] izatea nahikoa da-eta. Java konpilatua da baina tarteko kode bat sortzen duenez multiplataforma aplikazioetarako egokia da.
 
Plataforma termino generiko gisa erabiltzen da eta [[Prozesatzeko unitate zentral|prozesadore]] batekin lotuta erabil daiteke, sistema eragile batekin edo bien konbinazioarekin. Prozesadoreen aldetik maiz aipatzen diren plataforma ezagunenak [[Intel|x86]] arkitektura PCtan eta ARM [[Telefono adimentsu|telefonotan]] eta [[Tableta (ordenagailua)|tabletatan]]. Maiz aipatzen diren sistema eragileak Windows, [[Mac OS]] eta Linux zein [[UNIX-moduko|Unix modukoak]] PCtan eta [[Android]] eta [[iOS]] telefono eta tabletatan.