Benchmarking: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulu osoa
t →‎Erreferentziak: 2 erreferentzia gehitu
1. lerroa:
Benchmarking-a hobetu nahi dugun interesgunean praktika onenak agerian uzten dituzten erakundeetako produktu, zerbitzu eta lan-prozesuetako "konparatzaileak" edo benchmarkak hartzean datza, hau da, praktika onenak egiten dituzten [[Enpresa|enpresak]] hartzen ditugu erreferentziatzat euren jarduteko modua adibidetzat hartuz eta geure enpresan barneratuz, hobetzeko asmoarekin.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Benchmarking|hizkuntza=es|data=2020-03-27|url=https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Benchmarking&oldid=124617618|sartze-data=2020-04-17|encyclopedia=Wikipedia, la enciclopedia libre}}</ref>
 
=== Definizioak ===
10. lerroa:
[[Rodríguez de Rivera-]]<nowiki/>ren ikuspuntutik, “ produktuak, zerbitzuak edo sistemak planifikatzen eta garatzen laguntzeko metodo bat da, norberaren enpresak lortutako prestazio teknikoen edo kalitate-prestazioen mailen neurketa/ebaluazioa sistematizatzen duena, eta lehiakide onenen emaitzekin alderatzen duena. Bestalde, magnitude jakin batzuk garrantzitsuenak bezala definitu egin behar dira.”
 
Aipaturiko hiru definizioak oinarri harturik, benchmarking-aren definizioa laburki horrela geldituko litzateke: Prozesu bat da, [[Erakunde|erakundeen]] arteko produktuak, zerbitzuak eta jarduerak aurrera eramateko moduak ebaluatzeko/komparatzeko erabiltzen dena. Prozesu honen bidez, horietako erakundeetariko batek beste erakunde batek ongien egiten dituen funtzioak aztertzen ditu, berdintzeko edo hobetzeko asmoarekin. Teknika honen aplikazioak aukera ematen die erakundeei beren produktu, zerbitzu eta prozesuetan kalitate handiagoa lortzeko, kooperazioaren, kolaborazioaren, lankidetzaren eta informazio-trukearen bidez. Benchmarking-naren helburua akatsak zuzentzea eta aukerak identifikatzea da, arazoak konpontzen ikasteko eta erabakiak liderren patroien arabera hartzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Arianne|abizena=de Cárdenas Cristia|izenburua=El benchmarking como herramienta de evaluación|orrialdeak=0–0|data=2006-08|url=http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_abstract&pid=S1024-94352006000400015&lng=es&nrm=iso&tlng=es|aldizkaria=ACIMED|alea=4|zenbakia=14|issn=1024-9435|sartze-data=2020-04-17}}</ref>
 
Hala ere, kontuan izan behar dugu zenbait baldintza edo gako betetzen ez badira, zaila izango dela planteatutako helburuak zehaztea. Izan ere, benchmarking-a ez da soilik datuen azterketa konparatibo bat. Prozesu honek sistematikoa, formala eta antolatua izan behar du, ekintza multzo bat ordena jakin batean sustatzeko. Sekuentzia koerentea izan behar da eta [[Erakunde|erakundeko]] edozein kidek errepikatu ahal izan behar du. Lehen aipatu bezala, benchmarking-ak helburu zabalagoak ditu: antolamenduaren, ekoizpen-egituraren edo barne-politiken hobekuntza adierazten ditu, lehiakortasun-abantailak lortzeko.