Benchmarking: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Artikulu osoa
21. lerroa:
80ko hamarkadaren hasieran, [[Xenox Corporation]] konpainia bere kudeaketa-eredua zalantzan jartzen hasi zen. [[Minolta]], [[Ricoh]] edo [[Canon]] enpresak, besteak beste, fotokopien eta inprimaketaren kudeaketaren merkatu iparramerikarrean sartu zirelako bezeroei salmenta-prezio baxuagoak eskeiniz. Salmenta-prezio hauek Xenoxek zituen ekoizpen-kostuak baino askoz merkeagoak ziren. Arazoa agerikoa zen.
 
Egoera hau konpontzeko [[Fuji]] – [[Xerox]] japoniar afiliatuaren metodo, prozesu, material eta produktuak aztertzea erabaki zuen. Emaitzek adierazi zuten atzerapen handia zegoela aztertutako arlo guztietan. Xeroxek azkar erreakzionatu ahal izan zuen, helburu berriak eta jardueraren adierazle gakoak ([[Key Performance Indicator]]) markatuz , jarraipen egoki bat egiteko. Hurrengo urteetan, Xerox-ek benchmarking-a hartu zuen etengabeko hobekuntzarako estrategia gisa.
 
Bestalde, Xerox-ek enpresa hauetatik erreferentziak hartu zituen ere, bere egoera hobetzeko asmoz:
28. lerroa:
|ZER?
|-
|Canon
|Cannon
|Fotokopiagailuak
|-
55. lerroa:
Denbora pasa ahala, benchmarking-naren esanahia zabaltzen joan da: konparazioa tokiko lehiatik eta industriatik egitetik haratago joango litzateke. Arazoari erantzunak, praktikak hobekien egiten dituzten edozein eremutan, industriatan edo lurraldeetan bilatuz.
 
Benchmarkingaren erabilera tradizioz enpresa-erakundeetara mugatu izan da, baina gaur egun hainbat eremutara hedatu da, ezaugarri desberdinetako kasuetara moldatuz. Adibideetako bat benchmarking publikoa da, [[Administrazio publiko|administrazio publikoek]] eta gobernu-agentziek beren kudeaketa-prozesuak eta sistemak hobetzeko erabili dituzte benchmarking estrategiak. [ ] [[Muñoz Leiva]], 2003: 21
 
=== Benchmarkingaren balioa ===
Enpresak sortu zirenetik beti bilatu da norberaren enpresak jarduerak bere lehiakideak baino hobekiago egiteko gaitasuna izatea; produktuari, ekoizpenari, kostuei, kalitateari eta zerbitzuei dagokienez. Azken finean, enpresaren eremu guztietan (Hornikuntzan, Ekoizpenean, Salmenta/merkaturatzean eta Salmenten ondorengo Zerbitzuetan) eta jarduera sektorea edozein izanda ere, [[Ekintzaile (enpresa arlokoa)|ekintzaileen]] eta enpresen lehiakortasuna tresna garrantzitsuenetako bat da nazioarteko merkatuetan arrakasta iraunkorra izateko, babesik eta diru-laguntza gehigarriren beharrik izan gabe.  Horrela, gure negozioa errentagarriagoa bihurtzeko abantaila izango dugu.
 
[[Korporazio]] handiek badakite merkatu oso lehiakor batean bizirauteko eta, gainera, arrakastaz eta aintzatespenez egiteko, askotan kanpora begiratu beharko dela eta ondo egin, hau da, sistematikoki eta modu antolatuan. Enpresaren jarduerak orokorrean hobekuntza bat jasateko eta enpresarentzako hain garrantzitsua den lehiakortasuna sendotzeko, benchmarking estrategia bat aurrera eramatea interesgarria izan daiteke enpresarentzat.
 
=== Benchmarking motak ===