Igor Stravinski: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Bizitza atala zabaldu dut ingeleratik itzuliz (oraindik amaitugabea dago)
t akatsen zuzenketa
9. lerroa:
== Bizitza ==
 
=== Bizitza goiztiarra, 1882–19911882–1901 ===
Stravinski 1882ko ekainaren 17an jaio zen [[Finlandiako golkoa|Finlandiako golkoko]] hegoaldeko kostaldean, [[ Lomonosov, Errusia|Oranienbaum]] herrian, [[San Petersburgo|San Petersburgokotik]] 40 bat kilometro mendebaldera dagoena. Bere aita, [[ Fyodor Stravinsky|Fiodor Ignatievich Stravinski]] (1843–1902), opera kantaria ([[Baxu (ahotsa)|baxua]]) izan zen [[ Ukrainako Opera Nazionala|Kyiveko Operan]] eta San Petersburgoko [[Mariinski antzokia|Mariinski Antzokian]]. Ama, Anna Kirillovna Stravinskaia (''née'' Kholodovskaia; 1854-1939), [[Kiev|Kieven]] jaioa, [[Kiev|Kieveko]] Estatuko Ministerioko goi mailako funtzionario baten lau alabetako bat zen. Stravinski lau semeetatik hirugarrena izan zen; bere anaiak Roman, Yuri eta Guri zirelarik. Stravinski familiak Polonian eta Errusian zituen erroak; Poloniako senatarien eta lurjabeen lerro luze baten ondorengoak ziren. Familiaren jatorrizko abizena Soulima-Stravinski zen; "Stravinski" izenak "Strava" hitzean du jatorria, [[Lituania|Lituaniako]] Streva ibaiaren aldaeretako bat dena.
[[Fitxategi:Ustylug_Vol-Volynskyi_Volynska-Stravinskyi_house_after_reconstruction_in_2013-left_view.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Ustylug_Vol-Volynskyi_Volynska-Stravinskyi_house_after_reconstruction_in_2013-left_view.jpg|alt=house of Igor Stravinsky|ezkerrera|thumb|Stravinskiren etxea [[ Ustilug|Ustilugen]], gaur egun museo bat dena ]]
17. lerroa:
<br />
 
=== Rimski-Korsakoven ikasle garaiakgaraia eta lehen konposizioak, 1901–1909 ===
[[Fitxategi:Stravinsky_Igor_Postcard-1910.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Stravinsky_Igor_Postcard-1910.jpg|thumb|Stravinski 1903an|alt=|ezkerrera]]
Stravinskik musikarako zuen zaletasuna eta gaitasuna izanda ere, haren gurasoek zuzenbidea ikas zezan nahi zuten, eta hala egin zuen. 1901. urtean, [[San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea|San Petersburgoko Unibertsitatean]] matrikulatu zen zuzenbide penala eta filosofia juridikoa ikasteko, baina eskoletara joatea hautazkoa zen, eta bere ikasketen lau urteetan zehar berrogeita hamar eskola baino gutxiagotara joan zela kalkulatu zuen. 1902ko udan, Stravinski [[Nikolai Rimski-Korsakov]] konpositore eta orkestratzailearekin eta haren familiarekin egon zen [[Heidelberg|Heidelbergen]] (Alemanian); izan ere, Rimski-Korsakoven seme gazteena zen Vladimir ikaskide zuen San Petersburgoko Unibertsitatean, eta hark bere aita ezagutu zedin nahi izan zuen, bere asmo musikalen inguruan hitz egin zezaten. Garai hartan Errusiako konpositore nagusia zen Rimski-Korsakovek, [[ San Petersburgoko kontserbatorioa|San Petersburgoko kontserbatorioan]] sartu beharrean teoriako ikasgai pribatuak jarraitu zitzan gomendatu zion Stravinskiri.