«Igor Stravinski»: berrikuspenen arteko aldeak

12.740 bytes added ,  Duela 1 urte
Bizitza atala zabaldu dut ingeleratik itzuliz (oraindik amaitugabea dago)
(Erlijioaren atala itzuli dut ingeleratik)
(Bizitza atala zabaldu dut ingeleratik itzuliz (oraindik amaitugabea dago))
 
== Bizitza ==
 
Bederatzi urte zituela hasi zen [[piano]]a ikasten. 1903-1906. urteetan [[Nikolai Rimski-Korsakov|Rimski-Korsakov]] musikagilearekin aritu zen ikasten. 1908an Ballets Russes (Errusiar Balletak) taldearen enpresaburu eta zuzentzaile [[Sergei Pavlovitx Diagilev|Sergei Diagilev]] ezagutu zuen. Hark eskatuta ''L'Oiseau de feu'' («Suzko txoria», 1910) [[ballet]]a idatzi zuen, Parisen aurkeztu zena arrakasta handiarekin. Handik aurrera, ospe handiko lanak idazten hasi zen, ''Le sacre du printemps'' («Udaberriaren sagaratzea», 1913), bereziki, XX. mendeko musikaren giltzarrietako bat izan dena.
=== Bizitza goiztiarra, 1882–1991 ===
Stravinski 1882ko ekainaren 17an jaio zen [[Finlandiako golkoa|Finlandiako golkoko]] hegoaldeko kostaldean, [[ Lomonosov, Errusia|Oranienbaum]] herrian, [[San Petersburgo|San Petersburgokotik]] 40 bat kilometro mendebaldera dagoena. Bere aita, [[ Fyodor Stravinsky|Fiodor Ignatievich Stravinski]] (1843–1902), opera kantaria ([[Baxu (ahotsa)|baxua]]) izan zen [[ Ukrainako Opera Nazionala|Kyiveko Operan]] eta San Petersburgoko [[Mariinski antzokia|Mariinski Antzokian]]. Ama, Anna Kirillovna Stravinskaia (''née'' Kholodovskaia; 1854-1939), [[Kiev|Kieven]] jaioa, [[Kiev|Kieveko]] Estatuko Ministerioko goi mailako funtzionario baten lau alabetako bat zen. Stravinski lau semeetatik hirugarrena izan zen; bere anaiak Roman, Yuri eta Guri zirelarik. Stravinski familiak Polonian eta Errusian zituen erroak; Poloniako senatarien eta lurjabeen lerro luze baten ondorengoak ziren. Familiaren jatorrizko abizena Soulima-Stravinski zen; "Stravinski" izenak "Strava" hitzean du jatorria, [[Lituania|Lituaniako]] Streva ibaiaren aldaeretako bat dena.
[[Fitxategi:Ustylug_Vol-Volynskyi_Volynska-Stravinskyi_house_after_reconstruction_in_2013-left_view.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Ustylug_Vol-Volynskyi_Volynska-Stravinskyi_house_after_reconstruction_in_2013-left_view.jpg|alt=house of Igor Stravinsky|ezkerrera|thumb|Stravinskiren etxea [[ Ustilug|Ustilugen]], gaur egun museo bat dena ]]
1882ko abuztuaren 10ean, Stravinski [[San Petersburgo|San Petersburgoko]] [[ San Nikolas Untzi Katedrala|Nikolsky katedralean]] bataiatua izan zen. 1914ra arte, uda gehienak gaur egungo [[Ukraina|Ukrainako]] [[ Ustyluh|Ustilug]] hirian igaro zituen, bere aitaginarrak finka bat baitzuen bertan. Stravinskiren lehen eskola [[ Bigarren San Petersburgoko Gimnasioa|San Petersburgoko Bigarren Lizeoa]] izan zen, eta han ikasi zuen bere nerabezarora arte. Ondoren, Gourevitch Lizeora joan zen, eskola pribatua zena, eta han historia, matematika eta sei hizkuntza ikasi zituen. Stravinskik eskolarekiko zuen atsekabe orokorra adierazi eta ikasle bakartia izandakoa zela gogorazi ohi zuen: "Ez nuen sekula nireganako erakarpenik izan zuen inorekin topo egin".
 
Stravinski gazte zela sartu zen musikaren munduan. Bederatzi urte zituela hasi zen pianoa ikasten, eta ondoren musikaren teorian eta konposizioan matrikulatu zien. Zortzi urte inguru zituela, [[Mariinski antzokia|Mariinski Antzokian]] izandako [[Piotr Ilitx Txaikovski|Txaikovskiren]] ''Loti Ederra''-ren emanaldi batera joan zen, eta horrek konpositorearengan balletarekiko interesa piztu zuen. Hamabost urte zituela, Stravinski [[Felix Mendelssohn|Mendelssohnen]] [[ Piano 1. kontzertua (Mendelssohn)|1. Pianorako kontzertua]] jotzeko gai zen eta [[Aleksandr Glazunov|Aleksandr Glazunoven]] soka kuarteto baten piano-murrizketa amaitu zuen. [[Aleksandr Glazunov|Glazunovek]] berak, aldiz, Stravinskik musikarako gaitasun handirik ez zuela zeritzon.
<br />
 
=== Rimski-Korsakoven ikasle garaiak eta lehen konposizioak, 1901–1909 ===
[[Fitxategi:Stravinsky_Igor_Postcard-1910.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Stravinsky_Igor_Postcard-1910.jpg|thumb|Stravinski 1903an|alt=|ezkerrera]]
Stravinskik musikarako zuen zaletasuna eta gaitasuna izanda ere, haren gurasoek zuzenbidea ikas zezan nahi zuten, eta hala egin zuen. 1901. urtean, [[San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea|San Petersburgoko Unibertsitatean]] matrikulatu zen zuzenbide penala eta filosofia juridikoa ikasteko, baina eskoletara joatea hautazkoa zen, eta bere ikasketen lau urteetan zehar berrogeita hamar eskola baino gutxiagotara joan zela kalkulatu zuen. 1902ko udan, Stravinski [[Nikolai Rimski-Korsakov]] konpositore eta orkestratzailearekin eta haren familiarekin egon zen [[Heidelberg|Heidelbergen]] (Alemanian); izan ere, Rimski-Korsakoven seme gazteena zen Vladimir ikaskide zuen San Petersburgoko Unibertsitatean, eta hark bere aita ezagutu zedin nahi izan zuen, bere asmo musikalen inguruan hitz egin zezaten. Garai hartan Errusiako konpositore nagusia zen Rimski-Korsakovek, [[ San Petersburgoko kontserbatorioa|San Petersburgoko kontserbatorioan]] sartu beharrean teoriako ikasgai pribatuak jarraitu zitzan gomendatu zion Stravinskiri.
 
1902an minbiziaren ondorioz aita hil zitzaionerako, Stravinskik denbora gehiago igarotzen zuen musika ikasten zuzenbidea ikasten baino. 1905eko [[Igande Odoltsua (1905)|Igande Odoltsua]] zela eta bi hilabetez itxi zuten unibertsitatea, eta ondorioz zuzenbideko azterketa finalak bertan behera gelditu ziren: honek Stravinski musika ikasketak jarraitzera gehiago bultzatu zuen. 1906ko apirilean, Stravinskik kurtso erdiko diploma jaso zuen eta hortik aurrera musikan ardaztu zen. 1905ean Rimski-Korsakovek astero bitan ematen zion klase, eta Stravinskik bigarren aitatzat hartzen zuen. Ikasgai hauek Rimski-Korsakov 1908an hil zen arte iraun zuten. Stravinskik bere lehen konposizioa osatu zuen garai hartan, [[ Sinfonia E-lauan (Stravinsky)|Sinfonia mi bemolean]], Opus 1 katalogatua dagoena. Rimski-Korsakoven heriotzaren harira, Stravinskik ''[[ Funeral Song (Stravinsky)|Funeral Song]]'' ("Hileta-abestia"), Op. 5, konposatu zuen, behin jo eta gero galdu egin zena 2015ean aurkitu zen arte.
 
1905eko abuztuan, Stravinskik eta haren lehengusu zen Katherine Gavrilivna Nosenkok enkontzeko hitz eman zuten. [[Eliza Ortodoxoa]] lehengusu-lehengusinen arteko ezkontzaren aurka egon arren, bikotea 1906ko urtarrilaren 23an ezkondu zen. San Petersburgon bizi izan ziren Stravinskik diseinatu eta eraikitako Ustilugeko etxebizitza berrira joan aurretik. Bere "zeruko lekua" zela esan ohi zuen, eta haren lehen konposizio asko bertan idatzi zituen. Gaur egun dokumentu, gutun eta argazki ugari erakusten dituen museoa da, eta urtero ospatzen den Stravinski Jaialdia ondoan dagoen [[Lutsk]] herrian burutzen da. Stravinski eta Nosenkok bi seme izan zituzten, Fiodor (Theodore) eta Ludmila, 1907an eta 1908an jaio zirenak hurrenez hurren.
 
=== Diagileven balletak eta nazioarteko ospea, 1909–1920 ===
[[Fitxategi:Bakst_daighilev.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Bakst_daighilev.jpg|ezkerrera|thumb|Sergei Diagilev ]]
1909 alderako, Stravinskik beste bi pieza idatzi zituen, ''[[ Scherzo fantastique|Scherzo fantastique]]'', Op. 3 eta ''[[ Feu d'artifice|Feu d'artifice]]'' ("Su artifizialak"), Op. 4. Urte hartako otsailean, biak jo ziren San Petersburgon Stravinskiren ibilbidean inflexio-puntu garrantzitsu bat izango zen kontzertu batean. Publikoaren artean [[Sergei Pavlovitx Diagilev|Sergei Diagilev]] zegoen, [[Errusiar Balletak|Errusiar Balleten]] jabe zen enpresaria, eta hau harri eta zur geratu zen Stravinskiren lanekin. Errusiar operaren eta balletaren nahasketa bat burutu nahi zuen 1910eko Parisko denboraldirako, horien artean Suzko txoriaren ipuin errusiarrean oinarritutako ballet bat egongo zena. [[ Anatoly Liadov|Anatoly Liadovek]], partitura idazteko eginkizuna zuenak, lana burutzeko urtebete inguru beharko zuela Diagilevi jakinarazi zionean, honek 28 urte zituen Stravinskiri galdetu zion, aurreko denboraldietan orkestrazio pozgarriak denbora laburrean burutu izan zituela jakinik ( ''[[Les Sylphides]]'' balleterako [[Frédéric Chopin|Chopinek]] konposaturiko zenbait obra orkestratu zituen, adibidez), eta Stravinskik baiezkoa eman zion. 50 bat minutuko luzera izanik, ''[[Suzko txoria]]'' Stravinskik berrikusia izan zen 1911, 1919 eta 1945 urteetan, honela kontzertu formaturako suite-ak osatuz.
 
''Suzko txoria'' [[Opéra Garnier|Parisko Operan]] estreinatu zen 1910eko ekainaren 25ean, eta egun batetik bestera izugarrizko arrakasta lortu zuen Stravinskik. Bere emazteak hirugarren umea espero zuenez, Stravinskitarrek uda Frantzia mendebaldeko [[La Baule-Escoublac|La Baulen]] igaro zuten. Irailean, [[ Clarens, Suitza|Clarensera]] (Suitza) joan ziren bizitzera, eta bere bigarren semea, [[ Soulima Stravinsky|Sviatoslav]] (Soulima), jaio zen bertan. Familiak udak Errusian eta neguak Suitzan igaro zituzten 1914. urtera arte. Diagilevek 1911ko Parisko denboraldirako beste ballet bat enkargatu zion Stravinskiri, eta emaitza ''[[ Petrushka (balleta)|Petruxka]]'' izan zen. Beste behin, errusiar elezahar batean oinarrituta zegoen balleta; pertsonaia nagusia den txotxongiloa dantzari batez maitemintzen den ipuin batean zehazki. 1911ko ekainean [[ Théâtre du Châtelet|Théâtre du Châteleten]] izandako estreinaldiak ''Suzko txoriak'' izandako berehalako arrakasta lortu ez zuen arren, Stravinskiren entzutea mantentzea lortu zuen.
 
Hala ere, Diagilevek enkargatu zion hirugarren balleta, ''[[Udaberriaren sagaratzea]]'', izan zen benetan arrakastatsuena bai kritikoengan, bai Stravinskiren beraren kide konpositoreengan eta baita entzuleengan ere. Ideia original batean oinarriturik, balletak udaberriaren etorrera ospatzen duten zenbait erritu primitibo aurkezten ditu, eta amaieran neska gazte bat biktima aukeratua da sakrifizio baterako eta heriotzara arte dantza egiten du. Stravinskiren partiturak berrikuntza ugari zekartzan garai hartarako; haien artean, hainbat esperimentu tonalitatearekin, erritmoarekin, pultsuekin eta disonantziekin. Stravinskiren musikaren eta [[Vatslav Nijinski|Nijinskiren]] koreografiaren izaera erradikalak istilu itzela eragin zuen [[Eliseo Zelaien Antzerkia (Paris)|Théâtre des Champs-Élyséesen]] 1913ko maiatzaren 29an balleta estreinatu zenean.
 
Estreinatu eta gutxira, Stravinskik [[Sukar tifoide|sukar tifoidea]] harrapatu zuen txarrak zeuden ostra batzuk jatearen ondorioz eta Parisko erietxe batean konfinatu zen. 1913ko uztailean irten eta Ustilugera itzuli zen. Udan 1908n hasia zuen bere lehen operan, ''Urretxindorra-n'' (''Le Rossignol''), ezarri zuen arreta, [[Hans Christian Andersen|Hans Christian Andersenen]] [[Urretxindorra (ipuina)|izen bereko istorioan]] oinarritua zegoena. 1914ko urtarrilaren 15ean Stravinski eta Nosenkok haien laugarren umea izan zuten, Marie Milène (edo Maria Milena). Haren jaiotzaren ondoren, Nosenkori [[Tuberkulosi|tuberkulosia]] diagnostikatu zioten, eta [[Alpeak|Alpeetako]] [[Leysin|Leysineko]] [[ Erietxeko|sanatorio]] batera konfinatu zuten. Stravinski bertatik gertura joan zen bizitzera eta han ''Urretxindorra'' opera amaitu zuen, Parisen estreinatu zena 1914ko maiatzean. Moskuko Antzoki Libreak zuen lana 10.000 errubloren truke enkargatua, baina porrot egin zuen, eta Diagilevek lana Errusiar Balletekin eszenaratzea adostu zuen. Operak ez zuen arrakasta handirik lortu, ez publikoaren ezta kritikarien aldetik ere, itxuraz ez baitzen ''Udaberriaren sagaratzea''-k eragindako inpaktu mailara iristen. Hala ere, zenbait konpositorek, [[Maurice Ravel|Maurice Ravelek]], [[Béla Bartók|Béla Bartókek]] eta [[Reynaldo Hahn|Reynaldo Hahnek]] esate baterako, konpositorearen trebezia asko miretsi zuten, lanean [[Arnold Schönberg|Arnold Schoenberg]] konpositorearen eragina antzeman zutela esateraino.
[[Fitxategi:Nijinsky_Diaghilev_Benois_Stravinsky_Beausoleil_c1912.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Nijinsky_Diaghilev_Benois_Stravinsky_Beausoleil_c1912.jpg|thumb|[[Errusiar Balletak|Errusiar Balleten]] kide eta jarraitzaileen talde bat 1911n, tartean Stravinski |alt=|ezkerrera]]
 
1914ko apirilean, Stravinski eta bere familia Clarensera itzuli ziren. Urte hartan [[Lehen Mundu Gerra]] hasi zen, eta osasun arazoak zirela eta Stravinskik zerbitzu militarrean parte hartu behar izatea saihestu zuen. Nazioarteko mugak itxi aurretik Stravinskik Ustilugera joatea lortu zuen, haren gauza pertsonalak hartu ahal izateko. 1915eko ekainean, hura eta haren familia Clarensetik [[Morges|Morgesera]] joan ziren bizitzera, [[Léman]] edo [[Léman|Geneva]] lakuaren ertzean Lausanatik hamar bat kilometrotara dagoen herri batera. Familia 1920. urtera arte bizi izan zen bertan, hiru helbide ezberdinetan. 1915eko abenduan Stravinskik zuzendaritzan debuta egin zuen [[Gurutze Gorria|Gurutze Gorriaren]] alde antolatutako bi kontzertuetan, haren ''Suzko txoria'' zuzenduz. Gudak eta 1917ko [[Errusiako Iraultza|Errusiako Iraultzak]] haren aberrira itzultzea galarazi zion Stravinskiri.
 
1910eko hamarkadaren bukaeran, Stravinskiren egoera ekonomikoa ez zen batere oparoa, Errusia (eta ondoren [[SESB|SESBa]]) ez baitzen [[ Bernako Hitzarmena|Bernako Hitzarmeneko]] kide egin, eta ondorioz Stravinskik arazoak izan zituen Errusiar Balleten bere piezen emanaldietako egile-eskubideak kobratu ahal izateko. Diagilevi leporatu zizkion bere arazo ekonomikoak, hau haien hitzarmena ez jarraitzeaz salatuz. ''[[ L'Histoire du soldat|L'Histoire du soldat]]'' (''Soldaduaren istorioa'') antzerti-obra idazten ari zela'','' Stravinski suitzar filantropo [[ Werner Reinhart|Werner Reinhartengana]] gerturatu zen laguntza ekonomikoa eskatzera, eta honek baiezkoa eman zion, baita 1918ko irailean Lausanan lanaren estreinaldia ziurtatu ere. Eskerrak emateko, Stravinskik lana Reinharti eskaini eta eskuizkribua eman zion. 1919an Stravinskik Reinharten aldeko laguntza gehiago jaso zuen oraindik, hark bertan Stravinskiren zenbait obra joko ziren ganbera musikako emanaldi bat diruztatu baitzuen. Honi eskerrak emateko, Stravinskik ''Klarineterako hiru piezak'' ere eskaini zizkion Reinharti, klarinete-jole amateurra zena.
 
1920ko maiatzaren 15ean Parisen Errusiar Balletekin ''[[ Pulcinella (ballet)|Pulcinella]]'' estreinatu ostean, Stravinski Suitzara itzuli zen.
 
[[Italia]]n, [[Alemania]]n eta Errusian barrena ibili zen Diaghilevekin. [[Lehen Mundu Gerra]]n [[Suitza]]n bizi izan zen, 1920-1939. urteetan Parisen, eta azkenik, 1939. urtetik aurrera, Estatu Batuetan, [[Hollywood]]en batez ere.
40

edits