Aristipo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Pentsamenduaren atala gehitu
t Aldaketa ortografikoak eta kanpo estekak
8. lerroa:
Prest zegoen bere garaiko konbentzio sozialak hausteko eta esperientzia atseginak lortze aldera iraingarritzat jotzen ziren portaeretan parte hartzeko. Probokazio modu hori keinu filosofikoen bidez ezarritako ordena sozial eta moralaren desafio gisa ere uler daiteke. Bere garaiko beste filosofo sokratiko baten praktika bat, [[Diogenes Sinopekoa]].
 
== '''Bizitza '''==
 
 
17. lerroa:
[[Diogenes Laerzio]] eta beste iturri zahar batzuei esker, Aristiporen bizitzaren pasarte batzuk ezagutzen dira<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los diez libros de Diógenes Laercio: Aristípo - Wikisource|url=https://es.wikisource.org/wiki/Los_diez_libros_de_Di%C3%B3genes_Laercio:_Arist%C3%ADpo|aldizkaria=es.wikisource.org|sartze-data=2020-04-14}}</ref>. Dioniso I.aren jauregira lehen aldiz iritsi zenean, Dionisok galdetu zion zer egiten ari zen han, eta, ustez, zera esan zuen: "Jakinduria nahi nuenean Sokratesengana joan nintzen; baina orain, dirua nahi dudanean, zugana etorri naiz". [[Platon]], Dioniso Gaztea, bere Errege Filosofo bihurtzen saiatu zen, eta porrot egin zuen, eta, beraz, Aristipok errege horri zerbitzatuko balio, Platonek Aristiporekiko zuen etsaitasuna are gehiago esplikatuko luke, beste faktore batzuen artean.
 
Aristipok bere jaioterrian igaro zuen zahartzaroa, luxuzko eta plazerezko bizitza baten ondoren, eta bertan hil zen. Bere alabak [[Arete Zirenekoa]]<nowiki/>k, aita hil ondoren, berak sortutako eskola zireniakoa zuzendu zuen.
 
== '''Pentsamendua '''==
Aristiporen filosofia etika praktikoaren inguruko auzi sokratikoan zentratzen da: zer da ona eta nola lortu? Nahiz eta ez dagoen testu idatzirik (ez dago argi obra filosofikorik idaztera iritsi ote zen), Aristiporen bizitzako pasadizoen testigantzak, jatorrian sokratikoa izan zen baina bere maisuarengandik dezente aldendu zen, jakintza praktiko baten ingeradak marrazteko aukera ematen digu<ref>M. Onfray filosofoak sutsuki denfendatzen du ideia hau: pasadizoek botere teoriko asko daukate filosofoaren pentsamendua ezagutu ahal izateko. </ref>.
 
Gizakiek "on" edo "txar" izendatzen dituzten balioak [[plazer]]<nowiki/>rera eta [[min]]<nowiki/>era parekatuak dira; autosatisfakzioa, orduan, on handia da, eta norberaren burua kontrolatzea, aldiz, plazer jakin baten aurrean, txarra litzateke. Hala eta guztiz ere, Aristipok esan zuen plazerra dakarten gauzez jabetzea ezinezkoa dela. Diogenes Laercioren arabera, Aristipo ''Lais'' izeneko maitale oso garesti bat mantentzeagatik kritikatua izan zenean, berak erantzun zuen: "Lais daukat, ez ni". Ez zegoen ezer txarrik, orduan, gozatu nahi zenarekin gozatzearekin, baldin eta norberak gauza edo pertsona horren azken balioa ezagutzen bazuen eta balio hori norberaren askatasun pertsonalarekin nahasten ez bazuen. Aristiporen iritziz, batek ez du inoiz bere askatasuna ezeren truke aldatu behar. Nork bere burua zaintzea eta autosatisfakzioa, orduan, norberaren askatasun pertsonala mantentzeko balio berekoak izan ziren, bizitzan ongia jazartzen zen bitartean: plazerra.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aristippus of Cyrene|url=https://www.ancient.eu/Aristippus_of_Cyrene/|aldizkaria=Ancient History Encyclopedia|sartze-data=2020-04-14}}</ref>
 
Aristiporentzat Zoriona plazerra da; zenbat eta plazer gehiago, orduan eta [[zoriontasun]] handiagoa; eta plazerrik handiena sentigarria denez, horixe da bilatu behar dena. Sentimenezko atseginaren barruan, oraingo atsegina (''pathos paroia'') bakarrik interesatzen da, etorkizunaz kezkatu beharrik gabe, hau zalantzazkoa baita. Zuhurtzia (''Sofrosine''), da plazeraren bilaketan gidatzen duena, egokiena aukeratzen jakiteko; baina gizakia ez da plazerak menderatu behar, hura menderatzen jakin baizik.
 
Aristipok aberastasuna onartzen du plazerrerako bitarteko gisa, eta prostituzioa ere onartzen zuen. Halako batean, Diogenes Zinopekoak, belar batzuk garbitzen ari zela, zera esan zion Aristipori: "Janari hau prestatzen ikasi izan bazenu, ez zenituzke tiranoen jauregiak eskatuko". Aristipok erantzun zion: "Eta zuk gizonekin tratatzen jakingo bazenu, ez zinateke belarrak garbitzen ariko".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los diez libros de Diógenes Laercio: Aristípo - Wikisource|url=https://es.wikisource.org/wiki/Los_diez_libros_de_Di%C3%B3genes_Laercio:_Arist%C3%ADpo|aldizkaria=es.wikisource.org|sartze-data=2020-04-14}}</ref>
<br />
 
== '''Kanpo estekak''' ==
 
* (Ingelesez)Ancient History Encyclopedia: https://www.ancient.eu/Aristippus_of_Cyrene/
* (Ingelesez) Internet Encyclopedia of Philosophy: https://www.iep.utm.edu/aristip/
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011-12-27}}